Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Joxe Juan Ugalde Lezotik hondakin sistemaren aldaketaz
Atalak: Iritziak / Adierazpenak
Euskadi Irratiko ahots ezagunetakoa den Joxe Juan Ugaldek maiatzaren 10eko Hitzan plazaratu du “Eta orain Lezo” izeneko iritzi artikulua, Lezoko herritar gisa hondakin sistemaren aldaketa eta inguruko eztabaidak nola bizi izan dituen azalduz. Alde askotatik interes handiko analisi-ardatzak garatu ditu Ugaldek.
Eta orain Lezo
Joxe Juan Ugalde
Usurbil, Hernani, Oiartzun, Antzuola, Legorreta, Itsasondo, Zaldibia, Astigarraga… eta orain Lezo. Hondakin bilketa gaika egiteko hautua egin eta gauzatu du Lezoko Udalak, gaur egungo %28ko birziklatze maila %80ra igotzeko helburuz.
Ez dut ukatuko, joan den astelehenean, bilketa berriko lehen egunean, nolabaiteko urduritasun eta ilusio puntu batez zintzilikatu nuela hondakin organikoari dagokion pertz marroia etxe parean jarri diguten zutoin metalikoan; bide batez esanda, esekitoki estetiko eta sinpatikoan.
Arestian aipatutako bederatzi herri horiek, hogeita hamalauko zerrenda luzeago batean sartuta zeuden, errauskailua saihesteko, atez ate deitutako sistemaren diseinuan. Beti, ahalik eta gehien birziklatzeko xedez.
Bistan da, aldaketa kolektiboak nekezak eta zailak izaten direla berez, adostasuna erabatekoa izanda ere. Aldaketa kolektiboek lan didaktiko handia eskatzen dute, gehiengoaren borondatea norabide berekoa izanda ere; are gehiago, bide berriak ahalegin pertsonal eta egunerokoa eskatzen badu. Kasu honetan, ordea (Lezokoaz ari naiz), ekologiarekin eta herria antolatzeko moduarekin zerikusi handirik ez duten beste osagai batzuk sartu dira lapikoan. Ez ditut gutxietsiko azken aste/hilabeteetan izandako protesta eta gora-beherak. Baina… tamainako garrantzia aitortzen diet, ez gehiago, nondik datozen eta nola eragin diren begi-bistakoa baita. Orain, aurrera egin, egunez eguneko zaborrak ahalik eta txukunen sailkatu… eta ondorioak ateratzeko garaia da.
Ondorioetako batzuk soziologiak berak eman dizkigu. Agerian geratu da indar handia dutela kontsignek bateko eta besteko giza multzotan. Agerian geratu da zenbateko indarra duen etxez etxeko presioak; kasu honetan, bizilagunen artekoak. Agerian geratu da gizakiari errazago zaiola modu kolektiboan pentsatzea, molde pertsonalean baino. Agerian geratu da giza multzo batzuk beste batzuk baino ahulagoak direla. Historiarako geratuko da Lezoko adinduei hondakinen afera honetan eskatu zaiena, eta haiez egin den erabilera etengabea. Gehiago: agerian geratu da gizakiak beldur diola ezezagun egiten zaion edozeri. Agerian geratu da gizakiak, ia modu naturalean, ezezkoaz erantzuten diola eguneroko ohiturak aldatzeari. Agerian geratu da eskubideen bandera bai, baina betebeharrena mastan jartzea gustuko ez duen gizartea eraikitzen ari garela, eta zein modu populistan erabil litezkeen obligazio moduko hitzak. Agerian geratu da uste baino arrantzale gehiago dagoela ur mugituetan zer harrapatuko zain, eta uste ez duguna bihur litekeela arrantzale nagusi.
Dena den, Usurbilen hasi eta Legazpin geltoki berezia izan duen ibilaldi honek orain arte ezkutuan egon diren bi gai ekarri ditu eztabaidara. Bat, hondakinak nola bildu baino, zenbat birziklatu nahi dugun dela, hemen, galdera nagusia. Bai, zenbat birziklatu nahi dugun. Gipuzkoa osora zabaldu den eztabaida honetan ahalik eta gehien birziklatzeaz ari gara orain denak, hondakinak biltzeko sistemaren gainetik: %70, %75, %80…
Eztabaidara ekarri den beste gaia herri kontsulten ingurukoa da. Oraintsu arte utopia zirudien lau urtez behineko hauteskundeetatik harago ezeri buruzko herri-galdeketak proposatzeak; are gehiago, galdeketak gauzatzeak. Hori bai, inoiz ikasiko badugu, galdeketa horiek modu librean proposatu behar dira, linea editorial prebisiblea duten komunikabide jakin horiek norabide interesatuan zirikatzen jarri gabe.
Hori guztia esanda, eta egunerokoari lotuta, gaur ostirala, ontzi arinak ateratzeko eguna dugu Lezon; poltsa horia etxe aurreko zutoin metalikoan zintzilikatzeko eguna. Bizilagun guztiak ari gara horretan, baita hasera batean oso kontra zeudenak ere; gero eta naturalago, gero eta normalago.
Beste konstatazio bat: gero eta zabor poltsa gutxiago ikusten da balkoietan. Azken finean, eskatzen zaiguna ez da horren zaila. Eta… ahalegin pittin bat eginda, denok gara ikasle onak.