Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Orioko udala ere errausketaren kontra eta Atez Atekoaren alde
Atalak: Atez atekoa, Errausketa, Gaikako bilketa, Gipuzkoa, Zubieta
Komunikabideetan isil-antzean pasatu bada ere, Gipuzkoako Orio herriko udala joan den udazkenean argi eta garbi mintzatu zen Zubietako intzineradora proiektuaren kontra eta pixkanaka zabaltzen ari den Atez Ateko bilketa sistemaren alde. Albistea Urola-Kostako Hitzan publikatu zen. Bestalde, mahainguru interesgarri bat antolatu zuten errausketaz Orion bertan, Karkara aldizkariaren gunean jakinarazi zutenez.
Hondakinak erraustegira eramatearen aurka agertu dira udal talde gehienak (Hitza)
2009-10-29
Ezker abertzaleak eta Aralarrek erraustegiaren aurkako bi mozio aurkeztu dituzte eta onartu egin ditu Udalak
aiora larrañaga
Astearte iluntzean ohiko udalbatzarra egin zuten udal taldeek eta, besteak beste, hondakinen inguruko mozioa onartu zuen Udalak, ezker abertzalearen, Ezker Batuaren, Aralarren eta EAren aldeko botoekin. Hain zuzen ere, hondakinak erraustegira eramatearen aurka agertu ziren udal taldeok eta, ondorioz, baita Udala ere.
Zaborra erretzearen aurka
Aurkeztu zituzten hiru mozioetatik bik hondakinak ez erretzeko eskatzen zioten Udalari, eta horren ordez hondakinak kudeatzeko alternatibak aurkeztu zituzten.
Lehena Orioko Erraustegiaren Aurkako Taldeak aurkeztu zuen ezker abertzaleak babestuta. Bigarrena, berriz, Aralarreko zinegotzi Iñaki Iturainek aurkeztu zuen. Bozketa egin ondoren, bi mozioak onartu zituen Udalbatzak, EA, Ezker Batua-Aralar eta ezker abertzalearen aldeko botoekin. Aralarrek bietan aldeko bozka eman arren, hainbat desadostasun agertu zuen Orioko Erraustegiaren Aurkako Taldeak aurkeztutako mozioaren aurrean.
EAJk eta PSE-EEk, berriz, ezezkoa bozkatu zuten bi mozioen aurrean.
Beste aukerak aztertuz
Orioko hondakinak erre beharrean, zaborra beste modu batera kudeatzeko proposatzen zuten bi mozioak irakurri zituen idazkariak, eta ondoren Aralarreko Iñaki Iturainek bere iritzia eman zuen. Oro har ados agertu zen ezker abertzaleak aurkeztutako mozioarekin eta baiezkoa bozkatu zuen. Dena dela, mozioa puntuka bozkatuz gero lehen puntuan abstenitu egingo litzatekeela azaldu zuen, eta batzar agirian hori jasotzeko eskatu zion idazkariari.
Jarraian, Orioko Erraustegiaren Aurkako Taldeko kide Egoitz Eizagirrek hartu zuen hitza, eta Zubietako erraustegiak Oriori eta oriotarrei eragingo dizkien kalteak azaltzeaz gain, mezu argia adierazi zion Udalbatzari: «Interes ekonomikoen gainetik, herritarren osasuna kontuan hartzea nahiko genuke. Izan ere, Europar Batasuneko zenbait herrialdetan debekatuta dago erraustegien inguruan 10 kilometrotako erradioan laborantzarako lur sailak izatea edota saltzeko diren abereak haztea. Orio, berriz, Zubietatik zazpi kilometrotara dago; beraz, erraustegiak botako dituen gai kimikoek oriotarrei eragin egingo diete». Gainera, Aralarrek aurkeztutako mozioan aukera bezala proposatzen zuen bosgarren edukiontziaren bilketarekin ez zen ados agertu. «Aurreiskusten da bilketa horren bidez 2016an hondakinen %50 birziklatuko dela. Usurbilen, berriz, atez ateko bilketarekin hondakinen %80 baino gehiago birziklatzen da», arrazoitu zuen Eizagirrek. Ezer abertzaleko hautetsiek ere arrazoiketa horrekin bat egin zuten.
Jon Redondo alkateak, bestalde, ezezko botoaren zergatia azaldu zuen. Horretarako, Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plan Osoaren nondik norakoak azaldu zituen: «Zaborra kudeatzeko plan horrek, erraustegiaz gain beste hainbat baliabide ere baditu; besteak beste, 29 garbigune handi eta 58 txiki, birziklatzeko bi lantegi, konposta egiteko hiru eta lau transferentzia lantegi».
Egoera aldatzeko
Hondakinak kudeatzeko orduan erraustegia alde batera uzteko ahalegina egitea onartu zuen Orioko Udalbatzak. Beraz, Udaleko Ingurumen batzordeak eragileekin alternatiba berriak aztertzea izango da hurrengo pausoa. Izan ere, aukera horiek ekonomikoki bideragarriak diren aztertu nahi du. Ondoren, azterketa guztia jasotzen duen txosten bat egingo dute eta Urola Kostako Udal Elkartean aurkeztuko diete gainontzeko herrietako ordezkariei.
udalbatzak onartutako mozioak
Orioko Erraustegiaren Aurkako plataformak aurkeztutako mozioa.
Orion sortutako hondakinak erraustegira ez ditugu bideratuko.
Usurbilen atez ateko bilketak izan dituen emaitzak ikusita, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari eskatzen diogu Zubietako Erraustegiaren proiektua behin betiko bertan behera uztea.
Eskatzen dugu erraustegiaren aldeko bidea alboratzea eta birziklatze maila altuena bermatzen duen atez ateko bilketaren aldeko apustua egitea.
Ez dugu Orion erraustegirik onartuko eta ez dugu onartuko beste inon egitea ere.
Aralarrek aurkeztutako mozioa.
Orioko Udala errausketa planta ardatz duen hondakinen kudeaketa planaren aurka dago. Beraz, dei egiten dio Gipuzkoako Foru Aldundiari errausketaren bidea alboratzeko.
Orioko herriak zaborraren kudeaketa integral baten alde egiten du, ingurumena errespetatu eta ekonomikoki bideragarria den eredu baten alde. Zentzu horretan, balekotzat jotzen ditugu atez ateko bilketa, baita bost edukiontzien bilketa ere.
Hartutako erabakiaren berri emango diegu Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Hondakinen Kontsorzioari.
-o-o-o-
Hondakinen kudeaketari buruzko mahai-ingurua gaur (Karkara)
2009-12-17
Gaian aditu diren lau hizlari izango dira eta Xabier Sukiak egingo ditu moderatzaile lanak
Abenduaren 17an, ostegunarekin, hondakinen kudeaketari buruzko mahai-ingurua egingo da, 20:00etan, kultur etxean. Aitziber Sarobe Arkamurka natur taldeko kidea, Imanol Azpiroz Usurbilgo zinegotzia, Gipuzkoako Foru Aldundiko garapen iraunkorrerako zerbitzu buru den Jabier Ansorena eta Olatz Olariaga Donostiako Ospitale Onkologikoko farmazialari oriotarra izango dira hizlariak eta Xabier Sukiak egingo ditu moderatzaile lanak.
Hau da Erraustegiaren aurkako taldeak, mahai-ingurua antolatzen duenak, gaiaren inguruan Orioko herriari adierazitakoa:
Orioko udalak aintzat hartu du Gipuzkoan dagoen hiri hondakinen arazoa. Ohartu da hondakinen kudeatzeko arazoa gero eta handiagoa bihurtzen ari dela eta bihurtuko dela baldin eta Instituzio publikoetatik bultzatzen den eredua jarraitzen bada, errausketa.
Hitzez hitz ondorengo puntuak onartu ditu Orioko Udalak:
1.- Orion sortutako hondakinak ez dira erraustera bideratuko.
2.- Usurbilen atez ateko bilketa sistemarekin lortutako emaitzak ikusita, Gipuzkoako diputazioari eta Donostiako udalari eskatzen diegu Zubietan egin nahi duten errauste plantaren proiektua behin betiko bertan behera uztea.
3.- Gipuzkoako diputazioari eta Donostiako udalari eskatzen diegu errausketaren aldeko bidea alboratzea eta birziklatze maila altuenak lortzen dituen atez ateko bilketa sistemaren aldeko apustu argi eta garbia egitea.
4.- Ez dugu gure udalerrian errauste plantarik onartuko eta Gipuzkoako Diputazioari eskatzen diogu beste iñon ez egiteko.
Zergatik hondakinen %78,5 ez dugu birziklatzen?
Gaur egun Gipuzkoan etxe hondakinak gaika biltzeko daukagun sistema kalean dauden kolore ezberdineko edukiontziak dira. Hondakin bakoitza dagokion edukiontzian bereizita botatzea borondatezko ekintza izateaz gain, sistema honen bidez lau frakzioetatik hiru besterik ezin da birziklatu: papera-kartoia, ontziak eta beira. Materia organikoa, hondakinen %42, ez da konposta egiteko erabiltzen eta zuzenean jaurtitzen dugu zabortegira.
Gainera, birziklagarria den guztia bota daiteke edukiontzi berde edo grisera (materia organikoa, papera, ontziak eta beira) inolako kontrolik edo mugarik gabe.
Egitura mailako arazoa daukagu, bilketa sistemak berak ahalbidetzen duelako hondakin guztiak batera eta nahastuta biltzea.
Arazo bat daukagu gaur egungo bilketa sistemarekin; Gipuzkoako herrietako etxeko hondakinen ia %80 zuzenean jaurtitzen da zabortegira. Hau da, gaur egun, %20 bakarrik birziklatzen da. Birziklatzen dena papera, beira eta ontzi arinak dira. Horrela, etxean sortzen den hondakinen %42 materia organikoa izan arren, 2008an, ez zen materia organikoaren gramo bakarra ere birziklatu. 2009an aldiz, Usurbilgo herrian hondakinak atez ate biltzen hasi eta, horrela, 209.348kg materia organiko birziklatzea lortu du.
Begi bistakoa da, informazio eta sentsibilizazio kanpainak egin arren Gipuzkoako zabortegiak lepo betetzen ari garela. Arazo honen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaikako bilketaren alde egin beharrean, Zubietan erraustegi bat eraikitzeko asmoa du eta, horrela, gipuzkoarron osasuna arriskuan jarri nahi du. Hau da, arazo bat konpontzeko are larriagoa den besta arazo bat sortzen ari da.
Irtenbidea atez ateko bilketa selektiboa sustatzean datza, hori baita gipuzkoar guztion osasuna babesteko aukera bakarra, ingurumen jasangarriaren aldeko apustua egin eta gipuzkoar guztion etorkizuna bermatzeko bidea. Irtenbidea biketan bertan dago. Papera, beira, ontziak eta orain artean birziklatzen ez den materia organikoa birziklatzen baita. Gaur egungo inertziari buelta ematen dio. %80 birziklatzeko gai izateraino.
Bilketa integrala egonez gero, jada, ez da erraustegirik behar.
Eskuak lanean jartzeko garaia iritsi da. Orioko Udalak erabaki egokia hartua du baina eztabaida mahai gainean dago, EAJ-ko eta PSE-ko udal ordezkariak erraustegia eraikitzearen alde baitaude. Udal talde hauek beste kudeaketa eredu batzuk, tartean errausketa sistema, defendatzen baitute.
Hori guztia kontuan hartuta, eta herritar orok hondakinen kudeaketa ereduen gainean duen informazioa nahiz kezkak azaltzeko momentu egokia dela iruditu zaigulako, mahai inguru bat egingo da Abenduaren 17an kultur etxean arratsaldeko 20:00tan, Errausketaren aurkako Orioko Herri Plataformaren gidaritzapean. Jon Redondori (Orioko alkatea) bertan parte hartzeko deialdia luzatu zaio eta erantzunaren zain gaude, Usurbilgo udal ordezkaria den Imanol Azpiroz, Natur Taldekoa eta Onkologikoan lan egiten duen Olatz Olariaga botikaria eta Gipuzkoako Mankomunitateko Pedro Sagasti izango dira bertan, besteak beste.
Kezkak argitzearren, bertara hurbiltzeko gonbita luzatzen diogu interesatu guztiei.