Ordizian eta Amasa-Villabonan kubo banaketa eta galdeketa polemikoa
Amasa-Villabonako udalak iragarri du gaur hasita hiru egunez banatuko zaizkiela herritarrei Atez Atekoa egiteko kuboak eta bestelako materialak. Aiurrik zabaldu du albistea. Orain arte errefusa biltzen duten edukiontzi handiak uztailaren 6 eta 7an kenduko dituzte Amasa-Villabonako kaleetatik. Ordizian bihar, ekainak 27, hasiko da udala hondakinak Atez Ate biltzeko kuboak banatzen.
Bestalde, astebururako deitu dute herri galdeketa Atez Atekoaren kontrako plataformakoek bi herrietan. Ordizian herriko Bilduk kontsultan ez parte hartzeko deia egin du, arrazoiak bost puntuko agirian azalduz; Amasa-Villabonan herriko Zero Zabor taldeak egin du gauza bera.
Informazio gehiago:
Aiurri “Bihar hasiko da kubo banaketa Amasa-Villabonan” eta “Guk ez dugu fartsa honetan parte hartuko”
Hitza “Galdeketaren xehetasunak eman dituzte“, “Ordiziako Bilduk ez dio zilegitasunik ematen hondakinen bilketari buruzko galdeketari“, “Atez ateko kuboen banaketa Amasa-Villabonan “oso ondo” doa”
Diario Vasco “El Ayuntamiento da comienzo mañana al reparto de cubos del puerta a puerta” eta “La consulta popular de Villabona sobre el PaP será en el Cine Gurea”
Ordiziako Ahotsa “Bilduk kontsultan ez parte hartzeko deia egin du”
GZZ “Ordiziarrek atez atekoarentzat aukera bat eskatu zuten larunbatean“, “Amasa Villabona: Atez ateko material banaketa eta galdeketa fartsan parte ez hartzeko deia”
Iruzkin bat
Trackbacks/Pingbacks
- Anoeta, Alegia, Amasa-Villabona, Irura, Ordizia eta Zizurkilgo berrien bilduma | Zero Zabor - [...] Atalak: Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak, Politikariak Azken hamar egunetan honako albisteak azaldu ditu Zero Zabor…
“Kubo” baino izen egokiagorik ez dago ontzi horiei deitzeko?
“Ontzi” berak ez du balio?