Zubietako errauskailua auzitegietan: albiste eta iritzi bilduma eguneratua
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoak Zubietako errauskailu proiektua gelditzea erabaki zuenetik, uztailaren 12an, hilaren 18a arte publikatu diren albiste eta iritziak bi sarreratan bildu ditu Zero Zabor blog honek:
“GHKk Zubietako errauskailuaren proiektua eten ondorengo polemika”
“Zubietako errauskailuaren lanak etenda”
Sarrera honetan bilduko ditugu igandea arte, uztailak 21, publikatutakoak.
2013-07-22
Berria “Garitanok “segurtasun juridiko erabatekoa” du errauste plantaren aferan ondo jokatu dutela”
Diario Vasco “Garitano dice tener «absoluta seguridad jurídica» de que se ha obrado correctamente en la incineradora de Zubieta”
Gipuzkoa Zero Zabor “Errauste plantaren proiektua bertan behera uztearen inguruan herritarrek jakin beharrekoak”
2013-07-21
Berria “Errauste plantaren ikerketan laster espero ditu emaitzak EAJk”
Gara “El PNV achaca a Bildu que el tema de la incineradora se haya judicializado”
Noticias de Gipuzkoa “Bildu ha buscado la judicialización de todo y se ha encontrado con la Fiscalía”
2013-07-20
Berria “Zubietako planta egiteko dirua oker erabili duten ikertzen hasi da fiskala“, “Dirua, kontratuak, obra, kalkulua… airean”
Gara-Naiz “GHK apoya la investigación de Calparsoro sobre la incineradora“, “PNV sobre Zubieta: ‘En breve veremos las consecuencias de la investigación’“, “EH Bildu recomienda a los anteriores gestores de GHK ‘que vayan buscándose un abogado’“, “La Diputación de Gipuzkoa «está totalmente tranquila» ante la investigación sobre la incineradora”
Noticias de Gipuzkoa “Los partidos aprueban que la Fiscalía estudie la paralización de la incineradora”
Diario Vasco “El PNV acusa a Diputación y Consorcio de Residuos de no cumplir el mandato legal de las Juntas de Gipuzkoa“, “Todos los grupos animan a la Fiscalía a investigar la gestión del Consorcio”
2013-07-19
Berria “Sailkatu gabe %14 gutxiago bildu arren, onartu halako bi zaborretara doa Gipuzkoan“, “Zubietako plantaren proiektuan dirua oker erabili duten ikertzen hasi da fiskala”
Naiz-Gara “GHK-k ez du baztertzen aurreko arduradunak auzitara eramateko aukera“, “El fiscal del TSJPV abre diligencias informativas por la paralización de la incineradora de Zubieta“, “GHK respalda que se investigue sobre la incineradora“, “El PSE subraya que ya advirtió de las «graves consecuencias» de la paralización de la incineradora ”
Noticias de Gipuzkoa “El Consorcio de Residuos no descarta llevar a los tribunales a sus anteriores gestores”
Diario Vasco “El fiscal superior investigará si el Consorcio de Residuos ha incurrido en una gestión ilícita“. “Ugarte dice que Diputación y Consorcio de Residuos ‘han actuado con responsabilidad’“, “El PSE dice que ya advirtió de las consecuencias de parar la incineradora”
La Oropéndola Sostenible “Al fin se entierra definitivamente el proyecto de incineradora en Zubieta, Gipuzkoa ”
2013-07-18
ARGIAn Pello Zubiria Kaminok “Eta Bilduk lortu zuen Gipuzkoako errauskailua gelditzea” eta “Xabier Garmendia Martinezen esku luzea”
Berria “GHK: ‘Aldeak nabariak dira jatorrizko proiektuaren eta lizitatutakoaren artean’”
Diario Vasco “El PP vota con Bildu ‘harto’ de que el PNV no apoye la moción censura”
GHKk uztailaren 18an prentsaurrean aurkeztutako agiria (albiste honen bukaeran agiriak osorik)
-o-o-o-o
GHKk uztailaren 18an prentsaurrean aurkeztutako agiria
Prentsaurreko honen asmoa GHK-k Errauste Planta gelditzeko duen eskumenaren inguruan behin betiko argibideak ematea da. Era berean, Zubieta Errauste Plantaren obrak gelditzeko izan ditugun arrazoiak berriro errepikatu
nahiko genituzke:
– GHK-k Errauste Plantaren obrak gelditzeko duen eskumena LIPCC legearen 10.5. artikuluan jasoa geratzen da. Lege honek, Ley de Prevención y Control Integrados de la Contaminación (LPCIC) izenekoa, eskumena ematen dio bai Eusko Jaurlaritzari eta bai obren sustatzaileari obren jarraipena eteteko, funtsezko aldaketak sumatzen diren kasuetan.
– Berez aurreko GHK-ko kudeatzaileen ardura zen aldaketa hauen berri ematea. Hauek ez zioten Gobernuari jakinarazi eta ondorioz logikoa da Gobernuak ez izatea aldaketa hauen ezagutza. Pasa den astean, ordea, GHK-ko kudeatzaile berriak egoera hau zuzendu zuten.
– Eusko Jaurlaritzak adierazi du Ingurumen Baimen Bateratua indarrean dagoela. Ados gaude horrekin. GHK-k ez du sekula esan jatorrizko proiektuak baimenik ez zuenik. Esaten duguna zera da: Lizitaziora atera zen proiektua ez da Ingurumen Baimen Bateratua jaso zuen berbera. Eta bien artean aldaketa substantzialak daude.
– Ingurumen Baimen Bateratuak hau esaten du hitzez hitz: “Azpiegituratan aldaketak lotuko dira 16/2006 legearen 10.3.
artikuluan komunikazioari buruz dioenari, eta aldaketa substantzialak ematen diren kasuetan baimen berri bat eskatu
beharko da”.
– GHK-k salatu dituen aldaketak Ingurumen Baimen Bateratuaren puntu hauei dagozkie zuzen zuzenean:
“Errauste Planta Artzabaleta izeneko 323.000 m2-ko lur sailean kokatuko da”.
“Hondakinen tratamendua 4 eraikin hauetan egingo da:
— Aurretratamendurako azpiegitura bio-mekanikoa
— Errauste planta
— Errautsen kondizionamendurako planta.
— Eskoria edo zepen tratamendu eta ontzerako planta”
“Hondakinen tratamendu hauek guztiak, betiere lorzuaren erabilera dakartzatenean, proiektuaren eremutan egingo dira,
hau da Artzabaleta izeneko eremuaren barruan, hain zuzen ere.”
“Errautsak arriskutsuak eta oso kutsakorrak dira. Eta ondutako eskoriak edo zepak, hondakin ez arriskutsutzat joko dira baldin
eta lehenengo azterketan horrela ondorioztatzen bada.”
– EAJ-k esaten duenean zepak eta errautsak tratatzeko planta autoritateen erregularizazioaren zain zegoela, onartzen ari da proiektuari funtsezko aldaketak egin zitzaizkiola. Eta ondorioz Ingurumen Baimen Bateratu berria eskatu beharko litzatekeela. Hau da, GHK-k defendatzen duena frogatuta geratzen da:
— Zepak eta errautsak tratatzeko plantak proiektutik kendu zirela.
— Legearen mugetatik at zegoen proiektu bat exekutatu nahi zela.
Ondorioz, Errauste Plantaren obren exekuzioa bertan behera uzteko argudioak zilegiak direla ondorioztatzen da.
– Hala ere, kontratuak bizirik dirau, baina behin-betikoz bertan behera geratzeko bidean dago. Une honetan UTEarekin negoziazioak martxan daude, bi aldeen arteko adostasunaren bila.
– Behin eta berriz esan dugun moduan, beraz, Errauste Planta egitea nahi izango bagenu ere, eta hau ez da kasua, ezin izango litzateke egin legea urratu gabe.
Azkenik, azalpen tekniko-juridiko hauek guztiak alde batera utziaz, eskenatoki berri honek aukera berriak zabaltzen dizkio Erraustegirik gabeko gizartean sinesten duen gehiengoari. Gizartea bere osotasunean kontziente da egunero sortzen dugun hondakin kopurua murriztu behar duela. Gipuzkoa zentzu honetan bide onetik doa eta etorkizunean birziklatzearen erreferente
izango da. Egunetik egunera gero eta hondakin biologiko gehiago jasotzen da eta gero eta errefusa gutxiago (datuak laster argitaratuko dira).
Hondakinak erretzea, birziklatzearen kontrakoa da. Gizarteak baditu errausteari aurre egiteko aukerak. Hauek landuak izango dira, adostuak eta gizartearen aurrean aurkeztuak izango dira.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks