Arrasatek hondakinen mahaia sortu du
Irailaren 4an, asteazkena, zen estreinatzekoa Arrasateko hondakin mahaia. Goienan Inazio Azkarragaurizar alkateak honela aurkeztu du: “Hondakinen Mahaia eratuko dugu ordua delako konpromisoak hartzeko“. Azken udal hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi politiko guztiak deitu ditu Bilduk eta Aralarrek osatzen duten Udal Gobernuak: EAJ, Alderdi sozialista, PP eta Ezker Anitza. Gaiarekin zerikusi zuzena duten eragile eta plataformak ere gonbidatu dituzte; horien artean, Stop Atez Ate, Arrasate Garbi, Ekologistak Martxan eta Arrasate Zero Zabor.
[2013-09-05, eguneraketa] Goienak “Arrasateko Hondakinen Mahaiak egin du lehen bilera” albistean zabaldu duenez, “bilerara deituta zeuden alderdi politiko eta eragile guztiak agertu dira, PP, Arrasate Garbi eta Ekologistak Martxan izan ezik. Hau da, Bildu eta Aralar, EAJ, PSE-EE eta Ezker Anitza alderdiak eta Stop Atez Ate zein Arrasate Zero Zabor taldeak bertan izan dira”.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks