Merkataritza Ganbarak eskua sartu du Gipuzkoako hondakinen gatazkan
Irailaren 5eko Diario Vascok informazio hau aurreratu du alea irekitzen bigarren orrian: “La Cámara establecerá si corresponden indemnizaciones a la UTE de la incineradora” (Internetez ez dago eskuragai pagatzeke). Informazio horren arabera, Gipuzkoako Bazkundeak (horrela euskaraturik dago gaztelaniaz Camara de Comercio de Gipuzkoa dena) erabakiko omen du, GHK partzuergoaren eta Zubietan errauskailua eraikitzeko lehiaketan irabazle izendatu zuten enpresa taldearen arteko eztabaida. Enpresok GHKri 25 milioi euroko kalte-ordaina eskatzen diote erakundeak proiektua gelditu izanagatik.
Irailaren 6an hedabideek bildu dute GHKk elegitea ezarri diola Merkataritza Ganbararen erabaki horri, salatuz Bazkuna gai honetan inpartziala ez dela eta enpresen alde egin nahi duela. Hona albistea nola eman duten: Gara “GHK denuncia que la Cámara de Comercio favorece a las constructoras“, Noticias de Gipuzkoa “El Consorcio recurrirá el arbitraje de la Cámara de Comercio“, ” El Consorcio de Residuos presentará un recurso de alzada al arbitraje de la Cámara de Comercio. Asegura que la entidad cameral busca “favorecer” a las constructoras de la incineradora“.
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa partzuergoak zabaldu duen agiriak honela dio:
“Gipuzkoako Bazkundeak enpresarien arbitraje eskaera onartu egin du hauen interesei mesede egiteko asmo bakarrarekin, Zubietako errauskailuaren obrak etetearen ondorioz sortu den auziaren harian.
Bazkundeak partzialtasun zantzu kezkagarriak izan ditu enpresarien interesen alde, orain arte izan diren aurretiko diligentzietan Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) salatu egiten du Gipuzkoako Bazkundearen Arbitraje Kortearen jokabide partziala, Zubietako erraustegiaren obrak gelditzearen ondorioz enpresariak Ganbarari luzatutako arbitraje eskaeraren aurrean.
Aurretiko diligentzien hastapenetik, Gipuzkoako Bazkundearen Arbitraje Korteak auzi hauetan derrigorrezkoa den Berdintasun Printzipioari muzin egin dio, eta enpresarien alde lerratu da zalantza izpirik gabe. Horren adibide jarraian azaltzen diren gertaerak:
– Enpresarien ekimenez abian jarritako arbitraje prozesua baino 9 egun lehenago, Gipuzkoako Bazkundeak bere arbitrajerako estatutuen aldaketa lotsagarria onartzen du, ‘inaudita parte’ izenaz ezagutua, bere buruari boterea ematen diona ‘beste aldea entzun gabe’ auziak ebazteko. Klausula hau ez da ezagutzen gure inguruko herrialdeetako legedietan, eta Bazkundearen beraren hitzetan “se constituye como factor diferencial respecto de la jurisdicción ordinaria y las instituciones arbitrales de nuestro entorno”. Egiazki, premia berezia duten auziak ebazteko soilik
erabil liteken prozedura omen da.
– Klausula berezi hori onartu egiten dute enpresarien arbitraje eskaera jaso baino 9 egun lehenago. Honek mesfidantzak besterik ez ditu sortzen, eta klausula horrek egiazki zein interesei erantzuten dion galdetzera garamatza. Gure ustetan, klausula horren helburua da GHK-k ez ditzan izan bere burua defendatu eta
bere argudioak azaltzeko aukerarik. Epailearen ebazpena, hortaz, GHKren arrazoiak entzun eta kontutan hartu gabe emango da.
– GHK-k etengabe eskatu dizkio Gipuzkoako Bazkundearen Arbitraje Korteari ‘inaudita parte’ klausula (beste aldea entzun gabe ebazteko ahalmena) justifikatuko lukeen espediente administratiboa. Eta aldaketa hori egitea zeinek eskatua egin den. Baina uztailak geroztik ez dugu erantzunik jaso.
– GHK-ri ez zaizkio eman epe eta aukera berberak alegazioak aurkezteko (5 egun), enpresariek izan dutenarekin alderatuz (hilabete eta erdi), legediak betetzera behartzen duen Berdintasun Printzipioa berriro ere hautsiz. Printzipio hauen urraketen aurrean GHK-k Gipuzkoako Bazkundearen Arbitraje Kortearen epaia
errefusatu egin zuen, bere praktika txarrak salatuz. Baina horren inguruko erantzunik ez da jaso gaurdaino.
– Gipuzkoako Bazkundearen Arbitraje Korteak ez ditu aintzat hartu GHK-k aurkeztutako diktamen juridikoak. Hauetan azaldu egiten da ez dagoela kontratuaren gainean inolako arbitrajerik egiteko aukerarik, izan ere kontratua horiek legalki baliogabetuak aurkitzen baitira iragan uztailaren 12a geroztik, ilegalak izateagatik. Gainera,
iragan astelehenean, irailak 2an, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko Asanblada Nagusiak erabaki hau berretsi egin zuen. Diktamen juridiko hauek Zuzenbidean Doktore eta Administrazio Zuzenbidean Katedraduna den EHUko ospe handiko irakasle baten bermea dute.
– Kontratuak baliogabetzeak eta nulitate prozesuaren hasierak ukatu egiten dute Gipuzkoako Bazkundearen Arbitraje Kortearen parte hartzea, izan ere arbitrajea soilik eman baitaiteke indarrean dagoen kontratu baten gainean. Era guztietara ere, Gipuzkoako Bazkundearen Arbitraje Korteak bere bizkarrean hartu du
arbitrajea aurrera eramateko ahalmena, nahiz eta legalki zalantzazko ibilbidea duen.
– Gipuzkoako Bazkundearen Arbitraje Kortearen azken helburua enpresarien alde egitea da, eta hauentzako lortzea bestela lortuko ez lituzketen kalte ordainak. Izan ere, Erraustegiaren kontratuak baliogabetuak izan badira, izan da irregulartasun eta ilegaltasun nahikoak aurkitu direlako pauso hori emateko. Ondorioz, kalte
ordainak egoera horri erantzun beharko liokete. Ganbararen helburua hori saihestea da eta ahalik eta etekinik handiena lortzea enpresarientzat, Gipuzkoarren interesen gainetik. GHK ez da harritzen Gipuzkoako Bazkundearen Arbitraje Korteak hartu duen erabakiaz, izan ere orain arte mantendu duen jarrera horrelakoa izan baita, partziala
eta iluna. Baina zuzentasun eta zintzotasun handiagoa espero zitekeen arbitraje arazoetan funtzio publikoaren izaera duen erakunde batez.
Guzti honen aurrean GHK-k adierazi nahi du Gipuzkoako Bazkundearen Arbitraje Korteak hartutako erabakia errekurritu egingo duela, Eusko Jaurlaritzaren aurrean gorako helegitea jarriz, eta ez du ukatzen bestelako ekimen juridikoak ekitea, hala nola administrazioarekiko auzi-prozesua abian jartzea, beharrezkoa balitz, Arbitraje
Kortearen estatutuen aldaketen legaltasuna aztertzeko, eta kautelarki horren lerrokatua eta zikindua dagoen Gipuzkoako Ganbararen arbitrajea eteteko.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks