Bergaran abenduan hasiko dira Atez Ate
Bergarako udalak publikoki azaldu ditu herrian ezarriko den sistema berriaren xehetasunak, Goienak (“Bergarako bilketa sistema berriaren gaineko argibideak eman dituzte“) eta Diario Vascok (“El reparto de cubos del puerta a puerta a partir del 29 de octubre“) bildu dutenez. Dagoenekoz hondakinak esekitzeko posteak ezartzen hasi dira udal langileak eta ontziak gehi beste materialak (informazio orriak eta gainerakoak) urriaren 29tik azaroaren 13a artean banatuko zaizkie herritarrei. Bilketa sistema berria (errefusa eta organikoa zintzilikarioetan, ontzi arinak eta paperkiak edukiontzietan…) abendu hasieran estreinatuko dute.
Agerraldi berean Bergarako udal gobernu taldea osatzen duten Bilduko zinegotziek salatu dute Bergara Garbiak PSE eta EAJren babesarekin egindako sinadura bilketa iruzurrez beteta dagoela, jelkideek eta sozialistek sinaduren ostean gatazka gogortzen segitu dutela nahiz eta baduten irregulartasun horien berri. Iritzion xehetasunak eman dituzte Goienak bideo eta guzti “Irregulartasunak salatu ditu Bergarako Gobernuak atez atekoaren aurkako sinaduretan” albistean eta Diario Vascok “El gobierno acusa a PNV y Bergara Garbia de falseo en las firmas” kronikan.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks