‘Konpost Egunak’: hitzaldiak Hernanin eta igandean, 27, erakusketa Usurbilen
Gipuzkoa Zero Zabor, Hernanin Zero Zabor eta Usurbil Zero Zabor taldeek antolaturik, gaur eta igandean burutuko dira “Atez Atekotik Zero Zaborrerantz III Jardunaldiak”, aurtengo edizioan “Konpost Egunak” daramatzatenak gai monografikotzat. Ekitaldi nagusia Usurbilen burutuko da heldu den igandean, urriak 27. Bertan, Noaua aldizkariari antolatzaileek azaldu diotenez, aurkeztuko da: “Konpostatzea nola egin, Gipuzkoako estatistikak, esperientziak, konpostagailuen erakusketa, konpost-mota desberdinak, auzo konpostatzen hasi nahi dutenentzat izena emateko mahaia, e.a. izango dira. Baita, herrian dauden zenbait auzokonposta-gunetara bisita gidatua egingo da. Udaletxe ondoan, auzokonposta-gune baten muntaia ikusi ahal izango da. Hauekin batera: lore salmenta, arrautza ekologikoen prozesua eta barazki ekologikoen postuak izango dira. Hala nahi dutenentzat, egindako konpostarekin, poltsak banatuko dira”.
Aurretik gaur bertan, urriak 24, osteguna, Hernaniko Biteri kultur etxean mintzatuko dira sei aditu “herri konposta” deitu dutenaz. Blog honek “Konpost Egunak: mahai-ingurua Hernanin urriaren 24an” albistean aurreratu zituen hizlariak eta gaiak.
Jardunaldiok landuko duten gaiaz ARGIAk plazaratu du urriko Larrun gehigarria: “Herritarren konposta, ongarriaren iraultza“.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks