Tolosaldeko bost herri Atez Atekoarekin %14,5etik %84,7era pasatu dira
Tolosaldeko mankomunitateak ezagutarazi ditu eskualde horretan Atez Ate hasi diren Alegia, Anoeta, Irura, Zizurkil eta Amasa-Villabonak gaikako bilketan egin dituzten aurrerapenen xehetasunak. Grafikoz hornitutako oharrean jakinerazi duenez, gaikako bilketa aste laburretan igo da lehen zegoen %14.5etik irailean egonkortu den %84,7ra. Jausi handiena maiatzetik ekainera bitarteko datuetan nabaritu da: %18,5tik %88,5ra, hilabete bakarrean. Sistema berriarekin gaika txukun biltzen hasita, garbi bildutako ontzi arinen bezala paper-kartoien kopuruak handitu egin dira, baina igoerarik ikusgarriena hondakinen beste bi frakzioetan nabaritu da: hondakin organikoetatik batere ez jasotzetik hilean 78.000 kilo batzera pasatu dira bost herri horien artean (aparte utzita etxean edo auzolanean konposta egiten dutenak); errefusa berriz izugarri murriztu da, bost herrion artean sortutako hondakinen %85,5 ematetik, %15,3 soilik ematera pasatuz.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks