Pardel berrerabilgarriak, errefusa murrizteko bide osasuntsu eta merkea.
[Pello Zubiria Kamino] Ostiralean, otsailak 4, Amasa-Villabonako Udalak, Zero Zaborrek eta MeitaiMaitiek pardel berrerabilgarriei buruzko hitzaldia antolatu zuten Villabonako Udalean. Gipuzkoa Zero Zaborrek bere blogean bildu ditu hitzaldian esandakoak. Familia askotan pixoihal komertzialak dira hondakinak gaika ondo sailkatzen denean errefusetan pisu handiena hartzen duten gaiak, eta hondakin gisa tratatzen zailenetakoak.
Amasa-Villabonako bilkuran Meitaimaitie elkarteko arduradunek azaldu zituzten pixoihal berrerabilgarriek dakartzaten abantailak:
– ekonomikoak: haur bakoitzak pixoihal konbentzionaletan 1.400-2.000 euroko gastua sortzen badu, garbigarriekin 220 euro gastatzea dakar.
– ingurumenekoak: haur bakoitzak lehen urteetan sortzen duen fardel-zabor mendia saihesten da.
– osasunezkoak: haurraren larruazalak eta oro har gorputz osoak irabazten du fardelek daramatzaten produktu kimikoak usatu gabe.
Hegoaldean dodotisak eta Iparraldean panperrak deitzen zaien pixoihalen alternatibaz 2008an artikulu aitzindaria idatzia zuen Estitxu Eizagirrek ARGIAn: “Pixoihal ekologikoak. Benetan garbi eta merkeak diren bakarrak“. Bestalde, 2012an plazaratutako “Pixoihalek gorderik daramaten benetako zikinkeria” erreportajean kontatzen dira tramankulu moderno honen kalteak. “Couchorama, The Diaper Dilemma” dokumentalak oso ongi azaldua du.
http://www.youtube.com/watch?v=2XuZRgtC–8
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks