Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Aldundiak oposizioko alderdiren batekin lotu nahi du Zubietako TMB berria
Atalak: Aldundiak, Batzar Nagusiak, Plangintza
[Pello Zubiria Kamino] Berrian Iñaki Petxarromanek (“170.000 tona hondakin tratatzeko TMB planta bat egingo dute Zubietan“) eta Garan Amaia Etxeberriak (“Gipuzkoa concreta un plan integral para el cierre de los tres vertederos“, harpidedun ez denak ezin du leitu) zabaldu dute ondoko egunetan Gipuzkoako Ingurumen diputatu Iñaki Errazkinek gainerako alderdiei aurkeztuko dien plan berria. Horretan mamituko litzateke berrikitan (Juan Kalparsoro fiskal nagusiak errauskailuaren eteteaz irekitako prozedurak bertan behera uzten dituela iragarri ostean) Errazkinek aldarrikatutakoa: bukatu dela errauskailuari buruzko polemika, alderdiek aurrera begira hasi behar dutela elkarrizketan eta berak otsaila amaitu aurretik aurkeztuko ziela azpiegiturei buruzko proposamena.
Orain Berrian Petxarromanek aurreratu dituen asmoaren xehetasunak Errazkinek erakutsi beharko dizkie alderdiei datorren astetik aurrera. Orduan jakingo da zein azpiegitura gehiagoz osatzen den plana. Oraingoz bai esan dezakegu Errazkinek proposatuko duela 170.000 tona hondakin tratatzeko TMB bakarra eraikitzea Gipuzkoa osorako; “Gipuzkoako hondakinen kudeaketarako estrategia berria” dokumentuak -Juan Karlos Alduntzinen garaian eginak- gisa horretako hiru aurreikusten zituen, Zubietakoaz gain beste bana Sasietan eta Urola Erdian, baina hiruren artean tratatu behar zena oro har orain aipatzen den tona kopuru bera zen. Konpostaketa planta berriak ere aipatu dira egunotan. Espero izatekoa da prentsak ondoko egunetan gaiaren detaile gehiago aurkeztea, azpiegiturak osatu beharko baitira transferentzia planta, azken errefus inerteen biltoki eta abarrez. Laster azalduko da ere ea beste alderdiren bat ere prest dagoen Martin Garitanoren diputazioarekin gai honetan elkarlanean hasteko, azpiegiturek behar dituzten legezko aldaketa eta diru inbertsioetarako derrigorrezkoa baita elkarlan hori.
Gipuzkoako TMBaren kontuak interes handia pizten du batik bat Ipar Euskal Herriko zenbait jenderen artean. Baionan eraiki du Bil ta Garbi mankomunitatearentzako Urbaser multinazionalak Canopia TMBa, tratatu behar dituen hondakin kopuruagatik Zubietarako pentsatzen denaren herena izan behar duena eta protestak piztu dituena inguruko biztanleen artean. Gipuzkoako edo zehazkiago Gipuzkoako herriren bateko hondakin eredu berriaz hitz egiterakoan, Iparraldean asko galdetzen da Zubietan eraiki behar den TMBaz eta baita azken errefus inertearentzako biltegien ezaugarriez. Gipuzkoako TMBa loturik legoke plan berrian, Baionakoa eta Bilbokoa ez bezala, bilketako helburu oso zehatzekin (Gipuzkoa osoko hondakinen %60 2016an, %75 2020an) eta horrek arras aldatzen du Tratamendu Mekaniko Biologikoko planta baten funtzionamendua, gero eta errefus gutxiago artatu beharko duen trantsizio aldi baterako diseinatu beharko dutenez; baina halaz ere Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak ongi esplikatu beharko ditu Zubietakoaren ezaugarriak.
Bestalde, azpiegitura berriak nork-nola-zenbatean pagatuko dituen eztabaida ere piztuko da. Zabor nahasiak bereizi eta tratatzeko makina erraldoia den TMBa biztanleen proportzioan pagatuko dute Gipuzkoako udalek? Biztanleko eta urteko (proportziotan hitz eginez) TMBra 65 kilo bidaliko dituen donostiarrak eta 15 kilo baizik (kasik batere organikorik gabeak gainera) lagako dizkion lezotarrak berdin pagatuko dute? Ez da ahaztu behar datorren maiatzean Gipuzkoako biztanleen %22 biziko direla beren hondakinen %75 edo gehiago gaika txukun berezirik biltzen dituzten udalerrietan.
[P.S.] Gipuzkoa Zero Zabor taldeak bere iritzia azaldu du gai honetaz “Zero Zabor Gipuzkoa eraikitzeko azpiegiturak: TMB planta eta geldoen biltegia” agiriarekin. Duela urte bete “TMB – Tratamendu Mekaniko Biologikoa: tresna bat, bi estrategia” analisia plazaratu zuen.
[2014-02-18, eguneraketa] Oposizioko alderdien erantzunak bildu ditu EITBk. PSEk Denis Itxasoren ahotik berretsi du azalduko dela Aldundiak deitutako bilerara, planaren xehetasunak jakin nahi dituelako. EAJ atzo zen aztertzekoa gaia, baina erantzunik ez da ezagutu orain arte. PPren jarreraren berririk ere ez da.