Gipuzkoako Aldundiak Urtetako zabortegian plan berria aurkeztu du
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Foru Aldundian hondakinen kudeaketaz ardura duten agintariek prentsa deitu dute Zarautzko Urtetako zabortegira, bertan aurkezteko datorren astean gainerako alderdi politikoekin eztabaidatu nahi duten azpiegituren plan berria. “Aldundiak oposizioko alderdiren batekin lotu nahi du Zubietako TMB berria” albistean laburbildu genuen asteburuan Berria eta Garak filtratutako egitaraua. Twitter bidez Aimar Etxeberria aritu da prentsaurrekoaren edukiak tantaka zabaltzen. Iñaki Errazkin diputatuaren aurkezpenean azaldutako xehetasunak eskuratu ahala bilduko ditugu. Tartean, ARGIAk jakin ahal izan du Gipuzkoak dauzkan hiru zabortegi handietatik Urtetakoa urte honen amaieran itxiko dutela, Azpeitiko Lapatxekoa 2015eko apirilean eta Goierriko Sasietakoa 2015aren bukaeran.
[13:30, eguneraketa] Diario Vascok Europa Press agentziaren kronika biltzen du: “La Diputación prevé que el centro de residuos de Zubieta y el depósito de inertes estén en funcionamiento a finales de 2015. El plan foral de gestión de basuras prevé una inversión de 131 millones y el cierre de los tres vertederos del territorio“. Berriak “Urteta, Lapatx eta Sasietako zabortegiak 2015eko amaierarako itxiko dituzte” titulatu du albistea. Noticias de Gipuzkoak dio Efe agentziatik albistea harturik: “Gipuzkoa plantea tratar la basura en cuatro plantas y cerrar los vertederos“.
Gipuzkoako Foru Aldundiak berak sarean erakutsi du “Gipuzkoa iraunkor bat zabortegirik gabe” agiria, plana laburbiltzen duena.
[19:40, eguneraketa] Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan albistea: “Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Azpiegituren aurkezpena“
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks