Zero zabor
Hasiera » Atez atekoa » Munduko adituek Hernaniko Atez Atekoari txalo egin zioten Italiako Capannorin
Urr17 0

Munduko adituek Hernaniko Atez Atekoari txalo egin zioten Italiako Capannorin

Atalak: Atez atekoa, Gaikako bilketa, Loturak

Hernaniko Kronikak argitaratutako argazkia

Hernaniko Kronikak argitaratutako argazkia

Hernaniko Kronika egunkariak argazki historiko bat plazaratu zuen urriaren 16an: Zero Waste mugimenduko lide ezagunena den Paul Connet ikusi eta entzuten Hernaniko alkate Luis Intxauspek bere herrian eta Gipuzkoako beste hirutan Atez Atekoarekin orain arte lortutako emaitzak. Capannori hirian gertatu zen, Italiako Rifiuti Zero sarean dauden udaletako ordezkariz eta mundu osotik etorritako gehiagoz osatutako biltzar batean.

Garak “La Diputación de Gipuzkoa acudió al Congreso de Basura Cero” (Gara) titulatu zuen albistea eta Rossano Ercolinik Rifiuti Zero Capannori gunean: “Strepitoso successo di partecipazione e di contenuti degli eventi comuni verso rifiuti zero” (Sekulako arrakasta bai parte hartzez eta bai edukiz Zero Zabor udalerrien biltzarrean). Ondoren doana da Hernaniko Kronikak publikatu duena:

Luis Intxauspe, Hernaniko alkatea:
«Munduko adituek Hernaniko Atez Atekoari txalo egin zioten»

Hernaniko eta Gipuzkoako arduradun politikoak hitz egin zuten Italian, joan den astean, mundu mailako Kongresu batean. Besteak beste, San Francisco edo Napoliko agintariek ere han hitz egin zuten.

2011/10/16 – Igandea
Txalo zaparradarekin bu­ka­­tu zuen Luis Intxaspe Her­na­ni­ko Alkateak hitzaldia. Her­na­ni­ko Atez Ateko bilketari bu­ruz hitz egin zuen In­txaus­pek Ita­lian, Capanno­ri hirian, hainbat aditu bildu zituen Kongresuan. Mundu­ko beste hainbat herritako sis­temei bu­ruz ere aritu ziren, eta Her­naniko datuek atentzioa deitu zien, urteetan horretan lanean aritu direnei.
Lau egunetan egin zen Kongresua, munduko Zero Zabor edo Zero Waste mugimenduari buruzkoa. Hau da, zer egin litekeen ahalik eta hondakin gutxien sortzeko, eta ingurumenari ahalik eta kalte gutxien egiteko.

Luis Intxauspek eta Ai­nhoa Iraolak (Diputazioko In­gurumen Zuzendaria) azal­­du zuten Hernani eta Gi­puz­koa­ko kasua. Horrez gain, bertan ezagutu ahal izan zi­ren, besteak beste, San Fran­cis­coko (Kalifornia) datuak, edo Ita­lian Atez Atekoa egiten duten 53 herritako datuak.

Zintzilikarioetatik hasi, eta konpostaraino
Luis Intxauspek Kronikari adierazi dionez, Hernaniko irudiek eta datuek harridura sortu zuten jendearen artean. «Zintzilikarioak jartzearen ideia adibidez, asko gustatu zi­tzaien; baina batez ere, da­tuekin geratu ziren harrituta. Urtebetean %80 birzikla­tzera pasa gara; etxean konposta egiten dutenak asko dira, mun­duko beste herriekin kon­­paratuta; eta konpos­ta­ren ka­litatea ere oso ona da: %99 inguru. Horrez gain, errefusa kopurua ikaragarri gutxitu dugu. Beste herri ba­tzuetan aspaldi ari dira pau­suak ematen, baina gutxik dituzte hain emaitza onak. Hernanin 15 hilabetetan lortu duguna izugarria da, eta hori lortu dugu hernaniarrok egunez egun egiten dugun lanari esker».

Intxauspek emozioz bizitu omen zuen Kongresuan Herna­niri egin zioten harrera, eta herritarrei zabaldu be­har zaie­la uste du. «Mun­du­ko adi­­tuek txalo egin zioten Her­­naniko Atez Ateko sistemari, eta hori hernaniarrek jakin egin behar dute».

Garbigunea buruan
Hondakinen kudeaketan, In­txauspek dioenez, Hernani­ren hurrengo erronkak hauek dira: Garbi­gunea martxan jartzea (bu­ka­tzear da); aztertzea, in­dus­trialdean Atez Ateko bilketa nola egin; eta egungo sistema hobetzea. «Horrez gain, aztertu beharra daukagu Man­ko­mu­nita­tea­rekin dugun harremana eta Kon­tsor­tzioa­re­kin duguna».

Paul Connett (California) Zero Zabor mugimenduaren aita:
«Hernanikoa, nere ustez, ponentzia interesgarriena»

Paul Connett adituak hala adierazi zuen Italiako kongresuaren bu­kaeran, Hernaniko Atez Ate­koa­ri bu­ruz­ko ponentzia izan ze­la beretzat asteburuko inte­res­ga­rrie­na; batez ere, Herna­nik lortu dituen datuak lortu dituelako, eta urte eta erdian.

Paul Connett kaliforniarra da Zero Zabor mugimendua sortu zuena, eta Italiako kongresua berak antolatu du, beste askoren artean. Kon­gresuari hasiera eta bukaera berak eman zizkion.

(Urriko albiste gehiago, hemen).

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azken bidalketak

  • Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
  • OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
  • Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
  • “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
  • Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak

Iruzkin berriak

  • Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
  • Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
  • Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
  • Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
  • Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 201(e)ko iraila
  • 201(e)ko uztaila

Kategoriak

  • Afrika
  • Aldundiak
  • Amerika
  • Araztegiko lohiak
  • Arriskutsuak / Toxikoak
  • Asia
  • Atez Ateko komunitarioa
  • Atez atekoa
  • Atez Atekoaren alde
  • Atez Atekoaren kontra
  • Aurkezpenak
  • Auto-konpostaketa
  • Auzitegiak
  • Auzolaneko konpostaketa
  • Bankuak
  • Batzar Nagusiak
  • Berdiseinatu
  • Berrerabilpena
  • Bideoak
  • Bilketa pneumatikoa
  • Biometanizazioa
  • Birziklajea
  • Bizkaia
  • Bost edukiontzi txipdunak
  • Bost kontenedore
  • Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
  • Dokumentalak
  • Dokumentuak
  • Ekitaldia
  • Eko Krog
  • Ekonomia
  • Elektronika
  • Elikadura
  • Enpresak
  • Erakundeak
  • Errausketa
  • Errefusa
  • Errefusategia
  • Eskoriak
  • Eslovenia
  • Estatistika
  • Estatu espainiarrean
  • Etika
  • Europa
  • Europakoak
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gaikako bilketa
  • Galdeketa
  • Galdera-erantzunak
  • Garbigunea
  • Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
  • Gipuzkoa
  • Gizarte eragileak
  • Hedabideen jarrera
  • Hegaztiak
  • Iparraldea
  • Iritziak / Adierazpenak
  • Istripuak
  • Izenak
  • Jaurlaritza
  • Jolasa
  • Juan Kalparsoro
  • Kitengela
  • Konpondu
  • Konpostaketa
  • Kutsadura
  • Lafarge
  • Lau kontenedore
  • Legeak
  • Legebiltzarra
  • Loturak
  • Mankomunitateak
  • Metanizazioa
  • Nabarmendua
  • Nafarroa
  • Nafarroa
  • Nafarroako Gobernua
  • Nekazaritza
  • Oinarrizkoa
  • Ondakinak zenbakitan
  • Orendain eredua
  • Organikoa animaliei
  • Osasuna
  • Osinbeltz
  • P
  • Partzuergoa
  • Plangintza
  • Plastikozko zorroak
  • Pneumatikoak
  • Politikariak
  • Porlan fabriketan
  • Prebentzioa
  • Sabotajea
  • Sailkatugabeak
  • Saria
  • Sindikatuak
  • Sistema mixtoa
  • Swap
  • TMB
  • Txingudi
  • Udalak
  • Ustelkeria
  • Zabalgarbi
  • Zabortegia
  • Zero Waste Europe
  • Zero Zabor
  • Zestoa
  • Zigorrak
  • Zorra
  • Zubieta

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA