Txipdun sistema berria aurkeztu dute Tolosan
Edukiontzi berdea kendu eta organikoa eta errefusa bereizteko edukiontziak jarriko dituzte Tolosan. Txip bidez kontrolatuko dira bi horiek, eta beste frakzioak (papera, ontzi arinak eta beira) gaur martxan dagoen sistemarekin biltzeko asmoa daukate, uda osterako.
Proposamena hilaren 29ko bilkuran onartzekotan dira, eta %60 eta %70 arteko birziklatze-tasetara ailegatzea dute helburu. 2015 amaierarako zifra horietara iritsi ezean, atez ateko sistema jarriko dutela azaldu du Tolosako Udalak.
Sistema derrigorrezkoa izango da eta bi gai horietarako bilketarako egun jakinak egongo dira: organikoa astean lau aldiz ateratzeko aukera egongo da, eta errefusa berriz behin. Etxe bakoitzeko txartel bat banatuko dute eta informatika programa baten bidez kontrolatuko dutela azaldu dute.
Udalak ez du sistemarik eraginkorrentzat jo, baina kontsentsuaren garrantzia azpimarratu du.
Tolosa Zero Zaborrek ontzat jo ditu sistemaren helburuak, baina zalantzati agertu da ezarpenaren eraginkortasunarekin.
Tolosa Txukun plataformak, berriz, balorazio sakona egiteko informazioa falta zaiola dio.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks