Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Porlanaren bazka: zaborra
Atalak: Errausketa, Zabalgarbi
Berria
Errauste planta berriak eraikitzeko egitasmoak bazterrera utzi dituzte Katalunian, eta TMB plantak irekitzen hasi dira haien ordez, zementu fabrikek erre ditzaten hiri hondakinak. Euskal Herria joera bera hartzen ari da.
Zabalgarbik ez du bigarren errauste linearik edukiko. Nafarroak ez du errauste plantarik eraikiko. Baionako errauste planta 2005ean itxi zuten. Araban ez da halakorik. Gipuzkoakoa atzerapen baten mende dago. Eta, orain, Kataluniak baztertu ditu errauste plantak. Hondakin gutxiago sortzen dira, gehiago birziklatzen da, eta erregaitarako erabiltzeko hondakinak eskatzen ari dira zementu fabrikak. Josep Maria Tost Kataluniako Hondakinen Agentziako zuzendariak arrazoi horiekin argudiatu du erabakia. «Epe luzera, agian, beharko da errauste plantaren bat, baina gaur-gaurkoz ez da beharrik».
Generalitateak 2010ean prestatu zuen hondakinen kudeaketa plana, eta hiruzpalau errauste planta berri jartzea proposatu. Iaz berridatzi zuten kudeaketa plana, eta hondakinak erretzeaz zementu fabrikak ardura daitezkeela proposatu du. Errauste planta berriak eraikitzeak kostu handia duela eta administrazioek inbertsioak egiteko zailtasunak dituztela kontuan hartuta, Kataluniak erabaki du errazagoa eta merkeagoa dela hondakinak zementu fabriken labeetan erraustea. Azpiegiturak ja eraikita daude, ez dute inbertsiorik eskatzen administrazio publikoarentzat. Porlanaren sektoreak hondakinak erretzeko zer aukera dituen aztertuko du Generalitateak, eta enpresen erantzunaren arabera erabakiko du errauste planta gehiago behar diren edo ez. Eta porlan fabrikek badute interesa. Espainiako, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Euskal Herriko zementu fabrikek 560.000 tona hondakin erre zituzten 2010ean, zementua egiteko. Baina orain arte ez dituzte etxeetako hondakinak erre izan.
Errauste plantak bazterrera gelditzen hasi diren aldi berean hasi dira hondakinen tratamendurako planta berri batzuk agertzen: TMB tratamendu mekaniko-biologikorako plantak. Bizkaiko Diputazioa ari da berea eraikitzen, Arraiz mendian, 2013an martxan egoteko: ia 50 milioi euroko kostua du, eta urtean 180.000 tona hondakin tratatzeko prestatu nahi dute —iaz, 170.000 tona hondakin bidali zituen Bizkaiak zabortegira—. Baionan eraikitzen ari diren Canopia zentroa ere 2013an ireki nahi dute, hura ere TMB planta batekin. Arabak badu berea, Jundizen, duela hamar urtetik. Nafarroak ez du oraindik jakinarazi zer azpiegitura ezarriko duen errauste plantaren ordez. Katalunian bi TMB planta ari dira lanean, eta beste bost proiektu berri daude.
TMB planten sustatzaileek zementuaren eta eraikuntzaren sektoreekin loturak dituzte: Katalunian, Castellbisbalen halako planta bat ireki zuen FCCk 2011ko uztailean; Kataluniako lehen TMB planta, berriz, Cemex enpresak jarri zuen martxan, 2009an. Baionakoa Urbaser ari da eraikitzen. Hondakinen kudeaketan ere aritzen dira enpresa horiek. FCCk kudeatzen ditu Zabalgarbiko errauste planta eta Jundizko TMB planta, adibidez, eta Zubietako (Gipuzkoa) errauste plantako lanak hari adjudikatu zizkioten.
Euskal Herrian martxan dagoen TMB planta bakarra, oraingoz, Jundizkoa da. Nahasita bildutako hiri hondakinak hartzen dituzte TMB plantetan. Parte bat bereizi egiten dute —organikoa, konposta egiteko, adibidez—, eta gainerakoa zabortegietara botatzen dute. Baina TMB proiektu berriek badute bereizgarri bat: hondakinetatik eratorritako erregaia (HEE) sortzeko gai dira. HEE horiek erregai gisa erabiltzen dira labe industrialetan, eta bi izan ohi dira bezero nagusiak: zementu fabrikak eta zentral termikoak.
TMB plantaren errefusa da HEE-en oinarria: birziklatzeko bereizi ezin den zaborra birrindu egiten da —zementua egiteko clinker labeen neurrira—, hezetasuna kentzen diote —%15eko hezetasun maila ezin dute gainditu, zementugintzan erabiltzekotan—, metal batzuk bereizi, eta konpaktatu egiten dituzte. Katalunian, jadanik hasi dira halakoak ekoizten eta porlan fabriketan erretzen. Aldekoek esaten dute hondakinak zabortegira eramatea baino konponbide egokiagoa dela; kontrakoek esaten dute praktikan errauste planta bihurtuko direla porlan fabrikak.
Greenpeace, «oso kezkatuta»
«Benetan, oso-oso kezkatuta gaude praktika honekin», jakinarazi du Greenpeace talde ekologistako kide Julio Bareak. Gaia aztertzen eta txosten bat prestatzen ari da taldea, uste baitu ez dagoela informazio eta eztabaida publiko aski porlan fabriketan hiri hondakinak erretzeari buruz. Hondakinak erraustea baliabideak «xahutzea» dela seinalatu du Bareak: «Eta noiz arte jarraitu ahal izango dugu baliabideak agortzen? Ekologistak errauste planten aurka ari ziren bitartean, bizkarretik sartu digute hau, oharkabean». Errauste plantak gelditu eta hiri hondakinak porlan fabriketan erretzeko joera hau Katalunian hasi dela baina «gainerako erkidegoetara» zabaltzeko asmoa dagoela uste du Bareak, zementu enpresek onura ugari eskuratzen baitituzte hondakinak errausteagatik: «Zeruko ateak ireki zaizkie kontu honekin».
Zementu fabrikak energia kontsumitzaile handiak dira; porlanaren produkzio kostuen %30 eta %40 artean hartzen dute erregaiek —petrolio kokeak, batik bat—. Petrolioa ere gero eta urriagoa da, eta gero eta garestiagoa. Hura ordezkatzeko baliabide eskuragarria dira hondakinak. Bestalde, CO2 igorpen altuak dituzte porlan fabrikek, eta espero da 2013an zigortu eta garestitu egingo direla igorpen horiengatiko tasak. Alde horretatik, interesgarria da hondakinak erretzea porlan fabrikentzat, Europako Batzordeak ulertzen baitu «CO2 isuri neutroa» dutela hondakin biodegradagarriek —materia organikoa, papera, egurra, arropa batzuk…—. «Petrolio kokea baino merkeagoa da biomasa, eta CO2 isuriak gutxitzen ditu», esana du Olatzagutiko Cementos Portland lantegiak ere. Beraz, erregai fosilak erre beharrean hondakinak erretzen badira, CO2 igorpenengatik gutxiago ordaindu beharko dute enpresek. Baina ez da erregaiaren kontua bakarrik.
Labeetan erretzen diren hondakinetako batzuk biodegradagarritzat hartzen dira, eta, beraz, Espainiako Gobernuaren laguntzak jaso izan dituzte porlan fabrikek, «energia berriztagarria» ekoizteagatik —aurten laguntza horiek airean utzi ditu PPren gobernuak—. Zementu fabrikei, horrela, onura ugari ekartzen dizkiete hondakinek, erregai gisa erabiliz gero: petrolioa ordezkatzen dute, erregaien kostua jaisten dute, CO2 isuriak —paperaren gainean bederen— gutxitzen dituzte eta laguntzak jasotzen dituzte. Hartara, hondakin kudeatzaile eta energia ekoizle bihurtu dira, hein batean, porlan fabrikak.
Zementugintzak hondakinen erabileran duen interesaren erakusle dira sektoreak Espainiako Hondakinen Legeari egindako helegiteak: Oficemen zementu enpresen patronalak gobernuari eskatu zion zabortegira eramandako hondakinen tasak garestitzeko. Hondakinei zabortegietarako bidea itxi nahi izan die zementuaren patronalak, hondakinak porlan fabriketan erretzeko aukera handitzeko. «Ez baditugu hondakin hauek erabiltzen, zabortegian bukatuko dute, eta hori da ingurumenarentzako konponbiderik okerrena», oharra utzia du Jose Antonio Garcia Olatzagutiko plantako zuzendariak.
Zementuaren sektoreak urte asko daramatza ekoizpen labeetan hondakinak erretzen —Austriako fabrikak 1980ko hamarkadan hasi ziren pneumatikoak erretzen—. «Balioztatzea» deitzen diote prozesu horri, hondakinei balioa ateratzea. Euskal Herrian lau porlan fabrika daude, bi enpresa talderenak: Lemoan eta Olatzagutian Cementos Portland (FCC taldearena) eta Arrigorriagan eta Donostiako Añorgan Cementos Rezola (Italcementi taldearena). Hondakinak erretzeko, porlan fabrikek ingurumen baimenak eskatu eta inbertsio batzuk egin behar dituzte. Olatzagutikoak biomasa erretzeko baimena jaso zuen iaz, eta beste hondakin batzuk erretzeko baimena eskatua du. Oraindik ez da hasi, ordea, baimena erabiltzen. Gainerako hirurak 1990eko hamarkadatik ari dira erretzen pneumatikoak, biomasa, haragi irinak, araztegietako lohiak, pinturak…
Lemoako Cementos Portlanden, ia erdia dira hondakinetatik hartutako erregaiak, eta duela lau urte proba aitzindari bat egin zuten HEEkin; Jundizko plantan prestatutakoak erretzen aritu ziren. Proba hura egin ondotik, 2010ean FCCk berak jarri zuen HEE ekoizteko azpiegitura Jundizen. Selektiboki bildutako plastikoen errefusarekin —birziklatu ezin diren ontzi arin eta plastikoekin— prestatzen dute HEE, Lemoako fabrikan erretzeko.
Porlanaren krisia
Cementos Portland lantegien salmentak 1986ko mailara jaitsi direla jakinarazi du FCC taldeak berriki, eta bi lantegi aldi baterako itxiko dituela iragarri du. 2007tik hona, hilabetez hilabete amildu dira sektorearen produkzioa eta salmentak, etenik gabe. Espainian, Hego Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan eta Galizian 54,7 milioi tona zementu ekoitzi ziren 2007an; 22,1 milioi tona ekoitzi ziren 2011n. Erdia baino gutxiago. Etxegintza bezala, obra publiko asko geldirik daude, eta sektoreak ez du krisiaren aurreko garaiko salmentetara itzultzeko esperantzarik. Hartara, kostuak murriztea da estrategia, irabaziei eusteko. Eta, kostuak murrizteko, hondakinak erretzea da aukeretako bat. Krisiak bizkortu egin du, beraz, erregai fosilak ordezkatzeko zementuaren sektoreak duen beharra, eta orain arte askorik erabili gabeko baliabideetara begira jarri da: hiri hondakinetara.
Lemoako eta beste herrialde batzuetako proba aitzindariez aparte, FCCk Katalunian dituen zementu fabriketan erretzen dituzte jadanik HEE horiek, eta Cemex ere erabiltzen hasia da erregai horiek; Urbaser ikerketa lerro bat bultzatzen ari da hondakinetatik eratorritako erregaien erabilera sustatzeko. Euskal Herrian, Jundizko plantan sortutako HEEak erretzen ditu Lemoako porlan fabrikak. Baina produkzioa handitzeko bidean doa datozen urteetan. Arraiz mendiko TMB plantatik, urtean, 42.000 tona HEE aterako direla azaldu du Bizkaiko Diputazioak. Gasteizko Udalak duela hiru urte egin zuen proiektu bat, Jundizko plantan HEE ekoizteko lerro bat jartzeko; urtean 40.000 tona HEE aterako lituzkeela zehaztu zuen txostenak.
Papera, kartoia, plastikoak, ontzi arinak, organikoa… Hiri hondakinak porlanaren bazkatarako erabili nahi ditu zementugintzak. Gasteizko Udaleko teknikariek onartu zuten, Jundizen HEE planta bat sortzeko proiektuan, hondakinak errausteko politikak kalte egiten diola birziklapenari: «Erraz birzikla edo berrerabil daitezkeen hondakinak energetikoki balioztatzeko joera ekartzen du [errausketak]». Hiri hondakinak labe industrialetan erraustearen alde egin dute, hala ere, Kataluniako administrazio publikoek. Eta bide bera hartzen ari dira Euskal Herrikoak. Onartezina iruditzen zaio Bareari: «Harrigarria da. Errauste plantak eraikitzeko dirurik ez dago, baina batzuek ez dute etsitzen errausketarekin, berean jarraitzen dute».
Olatzagutiko Cementos Portland, hondakinak erre nahian
• Ingurumen baimena. 2010eko urrian, Olatzagutiko Cementos Portland lantegiak hondakinak erretzeko ingurumen baimena eskatu zion Nafarroako Gobernuari.
• Akziodunen batzarra. 2011ko maiatzean, Iruñean bildu ziren Olatzagutiko zementu fabrikako akziodunak. Alicia eta Esther Alcocer Koplowitz akziodun nagusiak bertan izan ziren, eta Dieter Kiefer enpresako kontseilari ordezkariak hala esan zuen bileraren bukaeran: «Esperantzak ditugu hauteskundeetan eta aldatzeko aukeran. Balorizatu [zaborra erre] egin nahi dugu; produkzio gastuak kontrolatu ahal izateko oso garrantzitsua da guretzat. Prest gaude beharrezkoak diren inbertsioak egiteko, baina babes lokala behar dugu».
• Barcinaren bisita. 2011ko maiatzean, Cementos Portlandeko akziodunen bileraren ostean eta hauteskundeen atarian, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernurako UPNren hautagaiak Olatzagutiko lantegia bisitatu zuen. «Alderdi eta sindikatu nazionalistak arriskuan jartzen ari dira Sakanako ehunka familiaren etorkizuna», adierazi zuen.
• Baimena. 2011ko ekainean, hauteskundeak pasatuta, egurra, kortxoa, egur azalak, txirbilak eta antzekoak erretzeko ingurumen baimena eman zion Nafarroako Gobernuak Cementos Portlandi. Olatzagutiko Udalak helegitea jarri zuen.
• Parlamentuan. 2012ko otsailean, Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin zuen Cementos Portlandek, UPNk eta PSNk eskatuta. Olatzagutiko plantako zuzendari Jose Antonio Garciak eta FCCko ordezkari Ignacio Elorrietak hitz egin zuten batzordean, eta azaldu zuten enpresari ezinbesteko zaiola labeetan hondakinak erretzea.
• Errauste plantarik ez. 2012ko martxo hasieran, PSNk Diario de Navarra kazetaren bidez jakinarazi zuen errauste plantarik ez dela eraikiko Nafarroan. Errausketaren kontrako herri mugimenduek salatu zuten Olatzagutiko zementu fabrika izango dela Nafarroako errauste planta. Zementu fabrikak martxoaren 3an erantzun zuen: «Taldeak ez du asmorik errauste plantaren alternatiba bihurtzeko». Enpresaren jarduera nagusia porlana egitea dela erantsi zuen, ez hondakinak tratatzea. Martxoaren 5ean enpresak webgune berri bat zabaldu zuen, erraustearen onuren berri emateko: www.sakanacementos.com/eu.
• Ingurumen baimen berria. Beste hondakin batzuk —pneumatikoak, hiri hondakin solidoetatik eratorritako erregaiak, araztegietako lohiak…— erretzeko ingurumen baimen berria eskatua du Cementos Portlandek. Errausketaren aurkariek salatu dute urtean 50.000 tona hondakin baino gehiago erre nahi dituela porlan fabrikak. 15.000 tona izango direla erantzun du enpresak.
• Ixteko mehatxua. Cementos Portland taldeak, 1.500 milioi euroko zor metatuari aurre egiteko, jakinarazi du denbora baterako itxi ditzakeela bere zortzi plantetatik bi; Lemoakoa —Bizkaian; enplegu erregulazioa egin zuen iaz— eta Olatzagutikoa tartean daude.
Olatzagutian erraustea kaltegarria litzatekeela ohartarazi dute udalek
Olatzagutian (Nafarroa) hondakinak errausteak kaltea sortuko lukeela ohartarazi dute Sakanako, Estellerriko eta Amezkoetako alkateek. Agerraldi bat egin zuten atzo, eta salatu zuten Portland enpresa «interes ekonomikoen arabera» ari dela; herritarren osasuna eta ingurumenaren babesa jokoan daudela azaldu zuten. Etzi Altsasun egitekoa duten manifestazioan parte hartzera deitu dute hautetsiek.