Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Zaborren auzia Gipuzkoan, Markel Olanori erantzuna
Atalak: Atez atekoa, Bost kontenedore, Errausketa, Gaikako bilketa, Gipuzkoa, Zubieta
Berria
Zaborren gainean Gipuzkoan zabaldutako eztabaidari buruzko artikuluan (2012-03-19ko DV) Gipuzkoako Diputatu Nagusi ohiak aintzakotzat hartu gabe utzi ezin ditugun adierazpenak egin ditu.
Esaten du azken belaunaldiko errauste planta modernoen isurketak ez direla arriskutsuak, ez ingurumenarentzat, eta ez gizakiontzat ere. Ez du kontuan hartzen gaurko planta modernoen teknologia urte batzuen barru orain 80 eta 90eko urteetakoak bezain zaharkitutzat hartuko dela.
Hondakinen errausketari buruzko europar zuzentarauak metal astunak, dioxinak ala furanoak eta gisako zenbait substantziatarako muga batzuk ezartzen ditu. Muga horiek gaurko teknologiaz lor litekeenaren arabera ezartzen omen dira, baina zenbait substantziaren toxikotasun, iraunkortasun eta metagarritasun maila altua dela-eta ez dago muga segururik.
Europako herrialde aurreratuenetan, Alemanian, Herbehereetan, Suedian eta Danimarkan, esaterako, holako plantak dituztela gogorarazten digu Olanok. Egia da errauste planta asko dutela, baina esaten ez dena da Alemanian, esaterako, ezarri dituzten murrizketa eta birziklapen politikak direla-eta Napolitik inportatu behar dituztela hondakinak, ez baitute errausteko nahikorik.
PIGRUG delakoak jarritako helburu nagusietako bat zabortegiak erabiltzeko beharrik gabe kudeaketaren zikloa ixtea zela esaten du, baina gezurra da errausketak inongo ziklorik ixten duela. Errausketan oinarritutako eredua eredu lineala baita. Birziklapena da naturaren funtzionamendu zirkularrarena egiten duena; ez, ordea, errausketa, gehienbat birziklagarri diren hondakinak errausten dituena.
Hori bezainbesteko gezurra da errausketak ez duela zabortegirik behar. Arriskutsu ez diren hondakin primarioen errausketan arriskutsuak diren hondakin sekundarioak sortzen dira, ardura handiz manipulatu eta segurtasun hondakindegietan pilatu behar direnak, hondakin arriskutsuen arautegiak dioen bezala.
«Gure lurraldeak errausketaren aldeko apustua egin zuen», esaten du. Eta horrela da, horixe izan zen, hain zuzen ere, aurreko agintaldian Alderdien lege ez-demokratikoan oinarriturik ezker abertzalea legez kanpo utzi izanak Udalen eta Mankomunitateen ordezkapenean eragindako itxuraldatzea aprobetxatuz Partzuergoak —bere barruan Diputazioari emandako pisu erabakitzailea zela-eta errausketa zaleen jarreretara eskoratuta— egin zuen apustua.
Gaikako bilketan lortutako zifra-gerra batean sartu gabe, dudarik ez duena da kaleko edukiontzien bidezko bilketarekin lor daitekeen muga jo dugula.
Errauste planta dela-eta ezker abertzaleari gizarte-ondoezaz aprobetxatu nahi izatea leporatzen zaio, baina askoz nabarmenagoa eta bistakoagoa da atez atekoa dela-eta PNV eta PSOE, zenbait komunikabideren laguntza ordainezinaz, sortzen saiatzen ari diren haserrea kapitalizatzeko asmoa.
AzAren aldekooi tranpak egitea leporatzen zaigu, gaikako bilketa tasa eta birziklapen tasa nahastea hain zuzen. Gezurra da, ordea. Gu, beti, datuak ematean eta alderaketak egitean bilketa datuez ari gara. Hala ere, dudarik gabe, AzAren aldeko aldea are handiagoa izango da birziklapenari begira, zeren eta bilketan kantitate gehiago eta kalitate hobea (ezpurutasun gutxiago) lortzeak birziklapen prozesuan errefus gutxiago sortzea esan nahi du.
Benetan bitxia da honako baieztapen hau: «Ez da egia hondakinen %80 birziklagarria dela (esaterako, Alemanian plastikozko ontzien %20 birziklatzen da bakarrik, zeren Alemaniako Berdeek diotenez ingurumenean errausketak baino birziklapen prozesuak eragingo luke gehiago»). Arrazoiketa «logikoaren» akatsa nabarmena da. Edozein kasutan ere, oso dudazkoa da hori berde alemanek egiten duten analisia dela.
Izan ere, lehenago ere ikusi ahal izan dugu holako manipulazio ahaleginik. Esaterako, aholkulari batek (Michael Weltzin) zoritxarreko adierazpen batean emandako iritzia baino ez zena Alemaniako Berdeen iritzitzat aurkeztu nahi izan zitzaigun. Europako Alderdi Berdeko presidentea den Monica Frassonik argi eta garbi utzi zuen (Europako Berdeek, oro har, ez dute uste hondakinak tratatzeko errausketa aukera hoberena denik), eta ez zuen duda egin berde alemanen errausketari ustezko babesten zutelako berria errealitatearen manipulaziotzat jotzeko.
«AzA da bilketa sistema bat, askoz garestiagoa eta eraginkortasun dudagarrikoa», esan du Olanok. Baieztapenaren funsgabekoak egiten duenari entzutea kentzen dio.
Adiera hertsienean, bilketa kostuei erreparatzen baldin badiegu, 4 edukiontziko ohiko sistema baino zertxobait garestiago izan daiteke, baina ez 5. edukiontzikoa bezain garestia.
Balantze globalari begira, hau da, kudeaketari lotutako gastu eta sarrera guztiak kontuan hartuz, AzA da sistema onuragarriena ekonomikoki.
Bere eraginkortasuna zalantzan jartzen duenari primeran egokitzen zaio ikusi nahi ez duena baino itsu okerragorik ez dagoelako esaera hura.
Herritarren parte hartzea eta herri kontsulak direla eta, ikus dezagun PNVk, PSOEk, PPk eta H1ek onartu zuten Herritarren partaidetzari buruzko 1/2010 Foru Arauko 17.3 artikuluak zer dioen: herri kontsultak foru arau honetan erregulatutako modalitate guztietakoak izan daitezke, erreferenduma izan ezik; beraz, kontsultak ez dira izango hauteskunde-prozesuetako berezko betebehar eta bermeekin gairen bati buruzko iritzia eman dezan hautesleriari zuzendutako deialdi formal bat. Edo gogora dezagun nola PNVk espedientea egin eta Boroako zentralari buruzko kontsulta bertan behera utzarazi ziola Zornotzako alkateri. Edo nola PNVk, PSOEk eta PPk bezala, Pasaiako kanpo portua, AHTa edo errauste planta bera bezalako azpiegiturez kontsultak egiteari sistematikoki uko egin dioten. Edo nola hondakinak erraustu gabe kudeatzeko herri lege ekimena, babesten zuten 65.000 sinadura erabat mespretxatuz, ez zuten aintzakotzat hartu nahi izan.
Testu hau honako hauek sinatu dute: Ricardo Ortega (Erabaki), Mikel Izagirre (Ezker Anitza-IU), Jose Maria Ribadeneyra (Bildu), Ernesto Merino (Aralar), M. Luisa Sanchez (Errausketaren Aukako Plataformen Koordinakundea), Kepa Olaiz (Ekologistak Martxan), Jesus Uzkudun (CCOO), Julian Zapiain (EHUko irakaslea).