AEBetan bi erraustegi itxi dituzte, Kalifornian eta Floridan
Ekainean CREF erraustegia itxi dute Kaliforniako Los Angelesen eta urte bukaerarako Floridako Auburndalekoa itxiko dute, bertako hedabideek zabaldu dutenez. Biak ere bideragarritasun ekonomiko ezak eraman ditu horretara. Ekainean Covanta multinazionalak itxi du Commerce Refuse-to-Energy Facility (CREF) planta Los Angelesen 1987tik hondakinak erretzen zituen, egunean 350 tona kiskaltzeko ahalmenarekin. Proiektua lehenbizikoz aipatu zuten 1981etik errausketaren industriak CREF erabili du...
Read MoreMexikoko erraustegia: alkateak 5.000 milioiko zorra lotuta utzi nahi du 2048 arte
Jakin arren Mexiko hiriburuko udal hauteskundeak 2018ko uztailean burutuko direla, Miguel Angel Mancera eta bere gobernu taldeak lotuta utzi nahi dute Veolia multinazionalak errauste planta handi bat eraiki eta ondoko 30 urteetan hondakinen kudeaketa osoa egitea. Oposizioko alderdiek eta zenbait gizarte mugimenduk salatu dute operazioarekin Mexiko hiru hamarkadatarako zorpetuta utziko dutela, 109.000 milioiko (ia 5.000 milioi euro) zuloarekin. Udaberrian izendatu zuen udalak Veolia proiektua...
Read MoreLKS-Mondragonek erraustegiak eraiki nahi ditu Amerikan ere
Berria egunkarian Iñaki Petxarromanek plazaratu du 2016an Mondragon korporazioko LKSk erraustegi bat eraikitzea proposatu ziela Peruko agintariei. Hondakinentzako soluzio hori aurkezten izan zen Carlos Beraziarto, Carlos Ormazabalen agintaldian GHKko aholkulari juridikoa izan zena. Beraziartok 2016ko azaroan Piura eskualdeko agintariei aurkeztu zien –lekuko gobernuaren webgunean ageri denez–Zubietan eraikitzen ari direnaren oso antzekoa den erraustegi proiektua, baina Gipuzkoakoa baino...
Read MoreAEBetako alkateek ez dute onartzen zaborren errausketa energia berriztagarritzat
AEBetako alkateen elkarteak, 30.000 biztanle baino gehiagoko udaletako alkateak biltzen dituenak, energia berriztagarrien zerrendatik kanpo utzi du hondakinen errausketa, erraustegien industriak azken unera arte gogor egin duen arren presio. Ekainean egindako azken biltzarrean gertatu da, AEBetako alkateek Donald Trumpi eskatu diotenean ez abandonatzeko Obamak berriztagarrien alde irekitako bidea. Donald Trumpek abian jarri duenean Barack Obamaren garaian energia berriztagarrien alde ezarritako...
Read MoreMexikon herritarrek lortu dute erraustegi baten eraikuntza geldiaraztea
[Pello Zubiria Kamino] GAIA Errausketaren Aurkako Nazioarteko Elkarteak zabaldu duenez, Tizayuka herriko (Hidalgo, Mexiko) Tepojaco auzoan Valorsum konpainia eraikitzen ari den erraustegiaren lanak gelditu dituzte, haren legezkotasuna eta bideragarritasuna aztertu bitartean. Maiatzaren 27an adostu zuten etena herri mugimenduek, gobernuaren ordezkariek eta enpresak egindako bileran. Inguruko herritarrak hasieratik ari dira protestan Tizayucako erraustegiaren kontra, azken ibilaldia joan den...
Read MoreIstripu batek sute erraldoia eragin du AEBetako erraustegi batean
[Lander Arbelaitz] Sute handia piztu da ostegun gauean Virginia estatuan dagoen erraustegi batean, AEBetan, NBC Washington hedabidean irakur eta ikus daitekeenez. Lorton herrian kokatutako azpiegituran erraustu behar zituzten hondakinek hartu dute su eta zabaldu egin dira garrak, suhiltzaileen arabera. Ez da zauriturik izan. Egunean 3.000 tona zabor errausten dituzte bertan, ondorengo lekuetatik eramanak: Washington, D.C. aldiriak, Fairfax konderria eta Virginia. Suhiltzaileak ostiral goizean...
Read MoreEvo Moralesek Bolivia Zero Zaborrera hurbildu du Hondakinen Legearekin
[Pello Zubiria Kamino] Evo Moralesen gidaritzapean Bolivian landu nahi duten “Buen Vivir” garapen eredu berriaren aplikazioa iritsi da hondakinetaraino: La Pazeko gobernuak hondakinen legea plazaratu du, kutsatzea debekatu, birziklatzea derrigortu eta legea hausten dutenentzako zigorrak ezarriz. Lehendakariak berak asteazkenean aurkeztu duen legeak bost atal nagusi eta 49 kapitulutan ezartzen ditu irizpide nagusiak hondakinen sortzeaz, produkzio eta kontsumo ereduez, horiek...
Read MoreBolivian Atez Atekoa ezartzen hasi dira Kataluniako Generalitateak lagunduta
[Pello Zubiria Kamino] Boliviako Tiquipaya herrian maiatzaren 14an hasi dira hondakinak bereizirik Atez Ate biltzen, bertako agintarien (Boliviako gobernua barne) eta Kataluniako Generalitatearen Agència Catalana de Residus erakundearen elkarlanez bultzata. Sistema berria abian jartzeko ekitaldian, Boliviako Ingurumenaren eta Uraren ministroak adierazi zuen gobernuaren erabakia dela Tiquipaya izatea herrialde osoaren eredu hondakinak murriztu eta hobeto kudeatzeko ahaleginean. Joan den...
Read MoreAEBetako Seattle hiriak isuna jarriko dio zaborretan organikoa nahasten duenari
[Pello Zubiria Kamino] Associated Press agentziak zabaldu duenez, AEBetan Seattle hiriak (635.000 biztanle) legez debekatu du zaborretan organikoa nahasirik botatzea eta urte berriarekin hasiko da isunak ezartzen debekua betetzen ez dutenei. Oregon Live egunkari elektronikoan irakur daitezke xehetasunak:”Seattle to fine residents who don’t compost food waste“. Seattleko udalean hondakinez okupatzen diren zerbitzuek kalkulatu dute herritarrek lagatzen dituzten hondakinetan...
Read MoreKatalanak Boliviako udalei laguntzen ari zaizkie Atez Atekoa ezartzen
[Pello Zubiria Kamino] Katalunian Atez Ateko bilketan ari direnek osatutako Associació de Municipis Catalans per a la Recollida Porta a Porta (AMCRPP) udal elkargoa laguntzen ari zaio Boliviako Valle Altoko mankomunitateari hondakinen kudeaketa berria ezartzen. Bartzelonako Diputazioak diruz lagundu du proiektua eta Generaliatean hondakinen kudeaketaz okupatzen den elkartea ere (Agència Catalana de Residus) operazioaren barne dago. AMCRPP elkarteak prentsa ohar honetan jakinarazi duenez,...
Read More
Iruzkin berriak