“Ez amore eman gezurraren aurrean, ez onartu erraustegi kriminal hau”
[Lander Arbelaitz] Hernanin Zero Zabor taldeko kide eta ARGIAko kazetari Pello Zubiria Kaminok erraustegiaren aurka grabatutako bideoa 440 aldiz elkarbanatu, 17.000 lagunek ikusi eta 36.000 pertsonarengana heldu da Facebook bidez egun bakarrean. Youtuben lotura honetan ikusgai da bideoa. Bertan, Zubiriak bere haserrea adierazten du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak erretzeko egin nahi duen erraustegiagatik. Hemen ikus daiteke bideoa: Bideoaren transkripzioa segidan: Hor eraiki nahi dute...
Read MoreAzken egunotako beste zenbait albiste
Eskoriatza “Otsailaren 23rako herri kontsulta deitu du Eskoriatza Garbiak” (Goiena) Aretxabaleta “Bosgarren edukiontziaren aldeko plataformakoek galdetu dute: ‘Zein dabil gezurretan hemen?’” (Goiena) Altsasu “Zabor gutxiago sortu nahi dugu” (Itsasi Euskaltegia, AEK) Errobi ibaia “Bolondresak bilatzen dituzte Errobi ibaiaren bazterrak garbitzeko” (martxoaren 2rako) (Kazeta.info) Pasaia-Donostia “Eskalantegi juega a la picaresca....
Read MoreZarautz: Hondakinen Mahaiak Atez Atekoa baztertu du
Albistea Zarautz Zaro Zabor taldeak zabaldu du otsailaren 7an Hitzan plazaratu “Hamabosgarrenean aidanez” gutunean: “(…) eredu guztiak lan taldeetan baloratuak izan eta gero, ondorio garbi bat atera zen prozesu hartatik: Atez Ate 2.0 sistema zela epe laburrean zehaztutako helburuak bermatzen zituen bilketa sistema bakarra, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izateaz gain. Baino hara non Zarautzko Hondakinen Mahaiakk, inondik inora plazaratu ez diren arrazoiak medio,...
Read MoreDario Fo antzerkigileak Atez Atekoa aldarrikatzen du (bideoa)
“Dario Fo sostiene la Raccolta Differenziata Porta a Porta” du izena Mateo Incerti erabiltzaileak Youtuben eskegi duen bideoak, zeinetan 1997an Nobel Saria eskuratu zuen antzerkigile italiar famatuak aldarrikatzen duen hondakinen Atez Ateko bilketa Reggio Emiliarako. “Hondamendia saihesteko gauzarik beharrezkoena da hondakinak atez ate biltzea. Zibilitatezko ekintza da”. Dario Fok kontrajartzen ditu alde batetik hondakinen gaikako bilketa antolatua eta bestetik...
Read More‘La recollida selectiva porta a porta’, sistema 5 minututan azalduz
Katalunian Atez Ateko bilketan ari diren herrien elkargoak bost minutuko bideo labur berrian azaltzen du zer den Atez Ateko sistema, nola funtzionatzen duen eta zein diren bere abantailak: “La recollida selectiva porta a porta“. Atez Atekoa era batean edo bestean munduko leku askotan egiten den arren, Euskal Herrirako erreferentzia nagusia Kataluniako udaletan aurkitu dute hemengo agintariek. Generalitatearen Agencia Catalana de Residus erakundearen babesean egindako bideoa...
Read MoreEskoriatzan Atez Atekoaren kontrakoek eragotzi dute emaitzak aurkeztea
Goienak “Hondakinen bilketa mistoari buruzko bilera bertan behera geratu zen” kronikan bildu duenez, Atez Atekoaren kontrako plataforman bildutako herritarrek eragotzi egin diete Eskoriatzako udal agintariei herriaren heren batean bilketa sistema berriarekin egiten ari diren probaren emaitzak aurkeztea. Igor Ezpeleta zinegotziak eta Beñat Herce alkateak bileran aurkeztu dituzte emaitzak, gaika hondakin guztien %91 batu dela erakutsiz eta aurrera begirako hobekuntzak proposatu...
Read MoreLegazpiko sistema mistoaren eztabaida bi protagonista nagusien ahotan
Oñati Zero Zabor taldeak Interneten “Legazpiko sistema mistoa (debatea)” bideoan laburbildu ditu Legazpin batetik hondakin bilketa mistoa ezarri duen udalak (Bilduk agintzen du Legazpin) eta bestetik sistemaren kontrako desobedientzia zibila deitu duen Garbia plataformak dauzkaten argudioak. ETBk Iñaki Usabiagak gidatuta “Zaborraren liskarra” izenburupean antolatu zuen mahai-inguruko zortzi protagonistetatik biren, Koldobike Olabideren eta Kepa Urzelai alkatearen,...
Read MoreTolosa ZZ: “Idemak garbi utzi du Atez Atekoa dela Tolosarako egokiena”
Duela aste pare bat Tolosako udalak aurkeztu du bost bilketa sistemaren arteko alderaketa, Idema ingeniaritza enpresak burutua, “Tolosako udalerriko hondakin kudeaketarako sistemen arteko konparazio-azterketa” txostenean osorik irakur daitekeena. Orain Tolosa Zero Zabor taldeak prentsaurrekoan berretsi du Atez Atekoaren aldeko bere apustua, sistemen arteko konparaketak ere hala adierazten duelako. Tolosaldeko Atarian Itzea Urkizuk laburbildu duenez, “borondatezko bosgarren...
Read MoreBergara ZZek abstentzioa aldarrikatu, asteburukoa ‘sasi-galdeketa’ delakoan
Bergarako Zero Zabor taldeak prentsaurrekoan herritarrei eskatu die botorik ez emateko astebururako Bergara Garbiak antolatu duen galdeketan. Goienak “‘Zero Zabor norabidean’ abstentziora deitu dute asteburuko ‘sasi galdeketaren aurrean’” albistean laburbildu ditu Zero Zaborrekoek azaldutako argudioak. Edukiaren aldetik, diote, “birziklatzea derrigorra izatea ezin dugu aukeratu, eta hori da galdeketa honetan planteatzen digutena“,...
Read More‘Birzzikleta martxa’ egin dute Tolosaldean
Tolosaldeko Zero Zabor taldeek deituta, urriaren 19an, larunbata, “Birzzikleta Martxarekin zabaldu dute Zero Zabor aldarria” Tolosaldeko Atariak plazaratu duenez. “Tolosaldean, ‘Zero Zabor norabidean’ bizikleta martxa eta kontzertuak 19an” albistean aurreratu bezala, eskualdeko herrietatik abiatuta, taldeak bildu dira Ibarran eguerdiko 12:00etan. Handik Tolosara joanda, Bonberenea gaztetxean bazkaldu dute 14:00etatik aurrera. Lekuan bertan antolatuak zituzten...
Read More
Iruzkin berriak