Hondakin bilketa sistema ezberdinen eboluzioa Debagoienan
Oñati Zero Zabor taldeak era grafikoan azaldu ditu azken lau urteotan Debagoienako hiru herrik bilketa sistema ezberdin banarekin lortu dituzten emaitzak: Bergara azken urteotako lau edukiontziekin, Aretxabaleta organikoa borondatez bildu nahi dutenentzako 5. edukiontzia gehituta eta Antzuola 2011tik Atez Atekoan sartuta. Hondakin sistema ezberdinen eboluzioa Debagoienan orrian ikus daiteke.
Read MoreZenbait iritzi artikuluren bilduma
Azken egunotan hondakinen inguruan plazaratutako artikuluen bilduma, blog honen egileak prentsan arakatuz bildu dituenena. (Aldez aurretik mila esker hemen azaldu gabeko iritzi gehiagoren erreferentzia emango dionari). Garazi Zubimendi (Gipuzkoa Zero Zabor) Hitzan “Eskubideak denok dauzkagu” Marian Beitialarrangoitia lebiltzarkidea (Bildu) Berrian “Europa eta Zubietako erraustegia” eta Noticias de Gipuzkoan “Europa y la incineradora de Zubieta” Piter Encinas...
Read MoreAtez Atekoaren aldeko azken agerraldiak
Zenbait herritan azken egunotan elkarretaratze publikoak egin dira hondakinen Zero Zabor ereduaren eta Atez Atekoa ezartzearen alde. Legazpi Gipuzkoa Zero Zabor (bideoa) “Legazpin agerraldi jendetsua egin zuten Zero Zabor taldekoek, ‘Joka dezagun garbi’ leloarekin” Ordizia Hitza “Atez atekoari aukera bat emateko eskatu dute Ordizia Zero Zaborrekoek” Anoeta Hitza “Atez atekoari bultzada emateko elkartu dira Anoetan” Bergara Goiena...
Read MoreBergaran igandean haize-errota erraldoia egingo dute ‘Berdegara’k deituta
“Errauskailuaren kontra eta birzikletaren alde”, Bergaran sortu den Berdegara ekimenak, mosaiko erraldoia egitera dei egin die herritarrei. Martxoaren 17an, domekan, egingo da Bergarako San Martin plazan. Goiena “Haize errota koloretsu erraldoia egitera deitu du Berdegarak“
Read MoreZero Zabor versus kontrako plataforma, bi mahainguru Errenterian
Orereta-Errenteriako hondakinen mahaiak bi mahaingurutan bilduko ditu alde batetik Zero Zabor mugimenduko ordezkariak eta bestetik Atez Atekoaren kontrako plataformen ordezkariak. Eztabaida publikoak ostiral honetan, 15, eta hurrengo asteazkenean, 20, izango dira, lehena Beraunen eta bigarrena erdiguneko Reina aretoan. Hitza “Hondakinak hizpide izango dituzte Beraunen eta Erdigunean” Diario Vasco “La Comisión de Residuos organiza dos...
Read MoreSporaren azterlana dela eta polemika Sasieta mankomunitatean
Azken asteotan eztabaidagai da Spora enpresa katalanak Sasieta mankomunitatearentzako egindako azterlana. Eusko Alderdi Jeltzaleko ordezkariek salatu dute ikerketa manipulatuta dagoela Atez Atekoaren alde eta Bildukoek erantzuna eman diete. Goierri Telebistaren lanari esker, hiru gaien laburpena ikus daiteke bideo banatan: Sasietako mankomunitatearen izenean Sporak egindako lanaren emaitzak aurkezten Iñaki Erauskin zerbitzuburua eta Azeari Andonegi presidentea; Ordizia eta Lazkaoko EAJko...
Read MoreZestoan hondakinen mahaia eratuko da
Zestoako udalak iragarri du hondakinen mahaia osatuko duela, gaur %27 baino birziklatzen ez duen herrian egoera nola hobetu aztertzeko. EAJk erantzun du berak ez duela parte hartuko, mahaia antzerki hutsa delakoan. Hitza “Hondakinen Mahaia osatuko dute Zestoako udal taldeek eta eragileek” eta “Zestoako EAJren ustez, hondakinen mahaia osatzeko asmoa ‘antzerki hutsa’...
Read MoreEgunotako berri gehiagoren bilduma
Azken asteotan hondakinen kudeaketaren inguruan sortu diren beste berrien bilduma. Zumaia Baleike “EAJ-PNV: ‘Atez atekoa laster Zumaian?’” eta “Udal Gobernua: ‘EAJri bi aldiz azaldu zaio informazioa biltzen ari garela, ondoren Hondakinen Mahaian aurkezteko’“; Diario Vasco “La plataforma presenta una propuesta para llegar al 55% de reciclaje en dos años” Tolosa Diario Vasco “Laskorainek eta Zero Zabor plataforma oso pozik...
Read MoreAntzuolak ospatu du Atez Atekoaren bigarren urteurrena
Zapatuan atez atekoaren bigarren urteurrena ospatzeko argazkia atera zuten Antzuolan. Inguruko heritarrei sistemak nola funtzionatzen duen bertan ikustera etortzeko gonbitea egin zieten. Goiena “Atez atekoaren bigarren urteurrena ospatu dute Antzuolan, talde argazkia aterata” Diario Vasco “Atez atekoaren bigarren urtearen ospakizunak ehun bat lagun bildu...
Read MoreAtez atekoa aurten jarriko dute martxan Pasai Donibanen
Zaborraren pilaketa eta bilketa sistema “ez jasangarriaren” aurrean urratsa eman du Pasaiako Udalak. Herritarren eskariari erantzunez, Pasai Donibanen atez ateko zabor bilketa sistema ezarriko dutela aurkeztu dute gaur goizean. Birziklatze maila gutxienez %70 igo eta kutsadura jaisteko “konpromisoa” beteko dutela adierazi du Amaia Agirregabiria alkateak: “Egungo zaborraren gestio eta tratamendu sistemak sortzen dituen osasun, ingurumen, ekonomia eta lege arazoekin kezkatuta...
Read More
Iruzkin berriak