Gipuzkoako udaletan nola doa birziklatzearen kontrako erasoa?
[Pello Zubiria Kamino] 2015eko maiatzean Gipuzkoako biztanleen %31 bizi baldin baziren Zero Zabor estrategian zeuden udalerrietan (hondakinen %70tik gora gaika banatzen, pertsona/urteko errefusa 80 kilo azpitik sortzen…) horietatik zenbatek jarraituko du 2016eko maiatzean? Hauteskundeen ostean Gipuzkoako egitura gehienen kontrola hartu duten EAJk eta PSEk agindu bezala, erasoan ari dira eraisten gaikako bilketa guztiak. Zertan daude gauzak? Ez da erraza irudi garbi oso bat edukitzea....
Read MoreAtez Atekoaren kontrako manifestazioak astero Antxon eta Trintxerpen
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascok zabaldu du albistea joan den asteko manifestazioaren berri ematean: “Una manifestación pide la retirada del PaP en Antxo. Las movilizaciones se repetirán todos los viernes en este distrito pasaitarra y a partir de la próxima semana, los miércoles en Trintxerpe“. Albistea bildu du Noticias de Gipuzkoak ere: “Más de 200 manifestantes salieron en Antxo contra el PAP“. Diario Vascoren albisteak argitzen zuenez, martxoaren 7an Antxon...
Read MoreAzken egunotako beste zenbait albiste
Eskoriatza “Otsailaren 23rako herri kontsulta deitu du Eskoriatza Garbiak” (Goiena) Aretxabaleta “Bosgarren edukiontziaren aldeko plataformakoek galdetu dute: ‘Zein dabil gezurretan hemen?’” (Goiena) Altsasu “Zabor gutxiago sortu nahi dugu” (Itsasi Euskaltegia, AEK) Errobi ibaia “Bolondresak bilatzen dituzte Errobi ibaiaren bazterrak garbitzeko” (martxoaren 2rako) (Kazeta.info) Pasaia-Donostia “Eskalantegi juega a la picaresca....
Read MoreIzaskun Bilbao (EAJ): Hernanik zaborren %30 kanpora darama, asko Urnietara
[Pello Zubiria Kamino] Bere IBB Europan – Europa según IBB blogean EAJko europarlamentari Izazkun Bilbao Barandikak adierazi du Hernaniko udalak (Atez Ateko bilketari esker) aldarrikatzen duen hondakinen murriztea lotuta dagoela Urnietak jasaten omen duen zabor kopuruaren igoerarekin. Gainera, dio Eusko Legebiltzarreko lehendari ohiak goizero furgonetak doazela Hernanitik Urnietara zaborra eramatera. Bilbaok salaketok argitaratu ditu “gipuzkoarra” sinatzen duen irakurle...
Read MoreEskoriatzako udalak salatu ditu Atez Atekoaren kontrako sabotajeak
Goienan Jagoba Domingok idatzizko eta bideozko kroniketan azaldu duenez, “Eskoriatzan hondakinen proba pilotuaren boikotaren gaineko salaketa egin du Udalak“. Udal gobernuko ordezkariek herritarrei jakinarazi diete hilabeteotako esperientzia gazi-gozoaz egiten duten balantzea. Gozoa, sistema berriak ahalbideratu duelako gaikako bilketa tasak maila oso on bateraino eramatea. Gazia ere bai, Atez Atekoaren kontra dauden zenbait herritarren jokabidea protesta izatetik sabotajea izatera...
Read MoreAdunan su eman diote hondakinak gaika biltzeko etxola berriari
Tolosaldeko Atariak zabaldu duenez, Adunan 15 familiak beren hondakinak lagatzen zituzten etxola berriari sua eman diote ezezagunek. Orendain herriak abian jarri zuen Zero Zabor herri txikien ereduaren barruan herriko karrikatik urrun dauden familiek horrelako txabolatxoetan uzten dituzte beren hondakinak gaika sailkaturik, salbu eta organikoa, nork berak bere gisan konpostatzen duena. Oria ibai inguruan kokatutako etxola erabat kiskali du suak. Adunako udalari berriki sari berezia eman zion...
Read MoreBergara Garbia plataformak Atez Atekoaren kontrako protestan darrai
Bergara Garbia plataformak jarraitzen du herri horretan Eguberrietako jaien bueltan ezarri behar duten Atez Atekoaren kontrako protestan. Abenduaren 2an antolatu zuen ordura arte balkoietan eskegita edukitako zabor zorro urdinak udaletxe atarian lagatzea, Goienak “Udaletxe kanpoan utzi dituzte orain arte balkoietatik zintzilikatutako poltsak” bideo eta guzti bildu bezala. Hedabide berak zabaldu duenez, egunotan Garbia plataforma kanpaina berrian ari da: “Atez ateko sistema...
Read MoreOrdiziako EAJ eta PSE: “Merezi al du %76 birziklatzeko ahaleginak?”
Hitzak “Ordiziako EAJk eta PSEk hondakinen %76 birziklatzeko ahaleginak merezi ote duen galdetu dute” kronikan plazaratu duenez, Ordiziako EAJ eta PSEko zinegotziek agerraldi publikoan auzitan jarri dute herritarrei hondakinak gaika bereizirik biltzeko eskatutako ahalegina. Udalak plazaratutako emaitzak zalantzan jartzeaz gain, lortutako %76 hori eztabaidagarria delakoan, honako argudioa luzatu du Jose Migel Santamaria zinegotzi jeltzaleak: “Merezi al du esfortzu honek?...
Read MoreEskoriatzan Atez Atekoaren kontrakoek eragotzi dute emaitzak aurkeztea
Goienak “Hondakinen bilketa mistoari buruzko bilera bertan behera geratu zen” kronikan bildu duenez, Atez Atekoaren kontrako plataforman bildutako herritarrek eragotzi egin diete Eskoriatzako udal agintariei herriaren heren batean bilketa sistema berriarekin egiten ari diren probaren emaitzak aurkeztea. Igor Ezpeleta zinegotziak eta Beñat Herce alkateak bileran aurkeztu dituzte emaitzak, gaika hondakin guztien %91 batu dela erakutsiz eta aurrera begirako hobekuntzak proposatu...
Read MoreLegazpiko sistema mistoaren eztabaida bi protagonista nagusien ahotan
Oñati Zero Zabor taldeak Interneten “Legazpiko sistema mistoa (debatea)” bideoan laburbildu ditu Legazpin batetik hondakin bilketa mistoa ezarri duen udalak (Bilduk agintzen du Legazpin) eta bestetik sistemaren kontrako desobedientzia zibila deitu duen Garbia plataformak dauzkaten argudioak. ETBk Iñaki Usabiagak gidatuta “Zaborraren liskarra” izenburupean antolatu zuen mahai-inguruko zortzi protagonistetatik biren, Koldobike Olabideren eta Kepa Urzelai alkatearen,...
Read More
Iruzkin berriak