Atez Atekoaren kontrako Bergarako 4.771 botoen irakurketa bat
[Pello Zubiria Kamino] Onena, hasieratik hastea. Hona gaur hedabideek Bergara Garbiak Atez Atekoaren kontra antolatutako galdeketaz eskaintzen dituen titularrak (berriak agertu ahala gehituko ditugunak): Goiena: “4.843 boto jaso dituzte hondakinen bilketaren gaineko Bergarako galdeketan“, “Udal Gobernu taldearentzat ‘gaizki planteatutako galdeketa’ izan da“, “Bergara Zero Zabor: ‘Dozenaka arau hauste ikusi ditugu’” Noticias de...
Read MoreGaur eta bihar Bergaran galdeketa
Bergara Garbiak antolaturik, Atez Atekoari buruzko galdeketan parte hartzeko aukera dute gaur Bergarako herritarrek. Herriko EAJ eta PSEk Atez Atekoaren kontra botoa ematea eskatu dute eta Bilduk eta Aralarrek abstenitzea. Albistearen xehetasun gehiago jakiteko: – Goiena “Gaur eta bihar, hondakin bilketa galdegai, Bergarako herri galdeketan“, “Hasi dute Bergaran hondakinen bilketari buruzko galdeketa” – Diario Vascok “Los bergareses llamados a elegir en...
Read MoreEskoriatzan txistuka Atez Atekoaren kontra
Ostegun iluntzean burutu dute Eskoriatzan Atez Atekoaren kontrakoek astero egiteko asmoa duten ekintzetatik lehena, protesta zaratatsua. Goienak kontatu du egin zutela “Manifestazio zaratatsua atez atekoaren aurka” eta Diario Vascok “Sonora pitada en Eskoriatza contra el sistema mixto” eta “250 personas protestan con el ‘pintxo-pito’ ante la prueba piloto de recogida de residuos...
Read MoreLegazpin ‘desobedientzia zibileko’ ekintza Atez Atekoaren kontra
Legazpiko Birziklapena bai, atez atekorik ez plataformak desobedientzia zibileko kanpaina hasi du, hondakinak biltzeko herrian ezarrita dagoen sistema mistoaren aurka. Albistea, bideoz eta argazkiz hornituta, eman dute Hitzak (“Desobedientzia zibileko lehenengo ekintza eraman dute aurrera Legazpin“) eta Diario Vascok (“Primer acto de ‘desobediencia civil’ en...
Read MoreAtez Atekoaren kontrako ekintzak Legazpin eta Eskoriatzan
Diario Vascok eman du Atez Atekoaren kontrako plataformek Legazpin eta Eskoriatzan antolatu dituzten ekintzen berri. Eskoriatzan (“Eskoriatza Garbia comienza una campaña de desobediencia civil“) bilerak deitu ditu herrritarrei azaltzeko nola boikotatu udalerriaren herenean ezarri den sistema berria, eta tartean quedada bat antolatu dute ostegun arratsaldean plaza batean lagatzeko ontzi arin eta kartoiak. Formula berdintsua erabiliko dute Legazpin Atez Atekoaren kontrakoek:...
Read MorePolemika Bergaran Atez Atekoaren kontrako sinaduren bilketa dela eta (eguneratua)
Urriaren 7an Bergarako udalak, Atez Atekoa abenduan ezarriko duela iragarri zuen prentsaurreko berean, publikoki salatu zuen sistema horren kontrako eragileek 2012ko udaberrian bildu zituzten 4.691 sinadurak ez zirela denak baliozkoak izan eta bilketan iruzurra egin zutela antolatzaileek. Egunotan gai horren inguruko eztabaidak jarraitzen du herrian. Udalak zenbait xehetasun gehiagoz argitu du salaketa. “Sinaduretan ‘gorabeherak’ berretsi ditu Bergarako Udal Gobernuak”...
Read MoreDebagoienako Garbia: herri galdeketa Bergaran, boikota Eskoriatzan
Debagoienan Garbia plataformek mugimendu berriak iragarri dituzte ondoko asteotarako. Eskoriatzan Atez Atekoa modu esperimentalean herriaren heren batean probatzeko erabakiari (sistemaren zehaztasunak “Eskoriatzan azarotik bilketa sistemaren proba herritarren herenak” albistean eskaini zituen Zero Zabor blog honek), Garbiak erantzun dio Atez Atekoaren zintzilikarioak onartzeari uko egin dioten 36 atariren aktarekin eta desobedientziarako deiarekin, Diario Vascok plazaratu duen...
Read MoreAtez Atekoaren kontrako mobilizazio gehiago
Egunotan Atez Ateko bilketaren kontra egin diren aldarrikapen eta mugimenduen bilduma: – Goierri (Ordizia eta Lazkao) Berria “Atez atekoaren gaineko datu falta salatu dute EAJk eta PSEk Lazkaon” Noticias de Gipuzkoa “PNV y PSE-EE de Ordizia y Lazkao inician una nueva etapa contra ‘el puerta a puerta’“ Diario Vasco “PNV y PSE retoman su apuesta a favor del quinto contenedor y contra el PaP“ eta “‘Bildu no ha intentado llegar a acuerdos sobre el PaP, la...
Read MoreOrdizia, hilabetean %36tik %75era
Atez Ateko bilketa ezarri eta hilabeteko epean gaikako bilketa %36tik %75era igo dela jakinarazi du Ordiziako udalak. Datuen iturritzat aipatu du ondoko egunetan Sasieta mankomunitateak eskualde osoaren aldaketaz aurkeztuko duen txostena. Honen arabera, Ordizian bildutako organiko kopurua hirukoiztu egin da 2012ko abuztuko 18 tonatatik aurtengo abuztuko 54 tonataraino; aldiz, errefusa, lau aldiz gutxiago sortu da (147 tona, 2012ko abuztuan; 40 tona, 2013ko abuztuan). Ontzi arinen eta paperaren...
Read MoreBalkoietan plastikozko zorroak zintzilikatu ordez pegatinak kuboetan?
[Pello Zubiria Kamino] Lazkaon, urriaren 4an hondakinak Atez Ate biltzen hasiko direla eta, sistema honen kontrako Lazkao Birziklatuz taldeak herritar guztiei pegatinak banatuko dizkie bilketarako udalak banatu dituen kuboetan erantsi ditzaten. Hitzak “Atez atekoarekiko desadostasuna eranskailu bidez adierazteko eskatu du Lazkao Birziklatuzek” kronikan eta Diario Vascok “Lazkao Birziklatuz pide a los vecinos que coloquen pegatinas contra el PaP en los cubos” albistean...
Read More
Iruzkin berriak