Frantzisko aita santua Zero Zabor eta ekonomia zirkularraren alde
[Pello Zubiria Kamino] Jorge Mario Bergoglio katolikoen aita santu argentinarra Zero Zabor ereduaren alde mintzatu dela eta bere zoriona azaldu du Zero Waste Europe (ZWE) federazioak: “Pope Francis Embraces Zero Waste“. ZWEk balorazio hau egin du irakurri ostean Frantziskok argitaratu berri duen Laudato Si entziklika berria. Entziklikak dioenez, “Lurra, gure etxea, gero eta gehiago ari gara bihurtzen zabortegi erraldoi bat (….) hau oso loturik dago zaborraren kulturari...
Read MoreGipuzkoako hondakin eredua aurkeztu dute Proventzako Miramas herrian
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde honetako hondakinen kudeaketa eredua aurkeztu du igandean, irailak 12, Proventzako Miramas herrian. “Assises du développement durable à Miramas” titulua daraman biltzarraren egitaraua eta zergatia azaldu ditu Zero Waste France erakundeak: “Miramas herria da 2015 hasieran Frantziako gobernuak ‘zero zabor, zero xahutze’ prozesu bat abiatzeko hautatu dituen 52 lurralde pilotuetako bat”. Hondakinen kudeaketan...
Read MoreTxinako Guangzhoutik Gipuzkoara Zero Zabor eredua ezagutzera
https://www.youtube.com/watch?v=oTnSzUY4VL0 Txinako Guangzhou (hemen Canton izenez ere ezaguna) hiritik etorririk, Yinim Fu ekintzaile gaztea Euskal Herrian izan da Zero Zabor ingurumen babeserako elkarteak konbidatuta, “Txinatik Gipuzkoara Zero Zabor praktikak ezagutzera” oharrean jakinarazi dutenez. 14 milioi biztanle dituen Guangzhoun agintariek errauskailua eraiki nahi dutela eta, horren kontra lanean ari den Ecocanton elkarteko kidea da Yinim Fu. Zero Zabor i.b.e.koek lagunduta...
Read MoreGZZ “Zero Zabor Ingurumenaren Babeserako Elkartea” bihurtu da
[Pello Zubiria Kamino] Orain arte Gipuzkoa Zero Zabor izenez ezagutu den mugimendua, Gipuzkoako hondakinen eztabaidan eta eredu aldaketan protagonismo handia izan duena, barne birmoldaketa bat bukatu berria da eta hemendik aurrera Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea (Zero Zabor i.b.e.) deituko da. “Gipuzkoa Zero Zabor-en berrantolaketa” albistean eman dute aldaketen berri beren blogean. Bi argudio nagusik eraman dute orain arte GZZ izenez ezaguna izan den taldea birmoldaketa...
Read MoreGipuzkoak %40 birziklatzen du, duela bost urtekoa halako bi
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Foru Aldundian Ingurumen sailaren arduradun direnek, Iñaki Errazkin diputatuak eta Ainhoa Iraola zuzendariak, lurralde honetako hondakinen kudeaketaren datu nagusiak eskaini dituzte. Honela laburbildu daitezke: – 2013an %38koa izan da birziklatze data. 12 hilabeteko media da, baina urte horretan aldatu direnez herri askotan bilketa sistemaz, une honetan %40 gainditu du. – 2009tik 2014a arte, bost urtetan bi halakotu egin da birziklatze kopurua,...
Read More‘Konpost Egunak”: mahai-ingurua Hernanin urriaren 24an
[Pello Zubiria Kamino]Gipuzkoa Zero Zabor, Hernanin Zero Zabor eta Usurbil Zero Zabor elkarteek urriko azken astebururako antolatu dituzte “Atez Atekotik Zero Zaborrerantz III Jardunaldiak”, aurtengoan gai monografiko bat lantzeko: Konpost Egunak. Bi egunez burutuko dira: – Urriaren 24an, osteguna, Hernanin konpostaren inguruko mahai-ingurua. – Urriaren 27an, igandea, Usurbilen konpostaren erakusketa. Orain Hernanin Zero Zabor taldeak ezagutarazi ditu mahai-inguruko...
Read MoreZubietako errauskailua auzitegietan: albiste eta iritzi bilduma eguneratua
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoak Zubietako errauskailu proiektua gelditzea erabaki zuenetik, uztailaren 12an, hilaren 18a arte publikatu diren albiste eta iritziak bi sarreratan bildu ditu Zero Zabor blog honek: “GHKk Zubietako errauskailuaren proiektua eten ondorengo polemika” “Zubietako errauskailuaren lanak etenda” Sarrera honetan bilduko ditugu igandea arte, uztailak 21, publikatutakoak. 2013-07-22 Berria “Garitanok “segurtasun juridiko...
Read MoreKonposta ondo eta errez egiteko J.A. Galarraga biologoaren aholkuak
Jon Ander Galarraga biologoak Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzan plazaratzen duen Bioaniztasunetik atalean gomendio interesgarriak eskaini dizkie etxeko hondakin organikoak konpostatzen hasi nahi dutenei. Bere hiru artikkuluetatik hiru hautatu ditugu hemen, alde tekniko eta praktikotik balio handikoak direlakoan. Bioaniztasunetik (1): “Konpostazank” Konpostatze kanpainak etxe ondoan ditugun garai honetan, egokia ikusi dut gure ekokulturaren txoko xume honetan, konposta zer den erakustea...
Read MorePlastikozko zorro eta ontzien egia ezkutuak
Zero Waste Europe koordinakundeak aipamen berezia egin berri dio OnlineEducation.net guneak gazteentzako prestatu duen Our Plastic Nightmare (Plastikozko gure amesgaiztoa) azalpen grafikoari. Izan ere, ez al da amesgaiztoa behin baizik usatuko ez dugun litro bat ur ekarriko ditugun plastikozko botila hori egiteko lanean xahutu izana litro laurden bat petrolio eta hiru litro ur? Plastikoak azaleratzen du gure gizarteak bizi dituen kontraesanen arteko handienetako bat. Alde batetik gai sendo,...
Read More‘Atez Ate 3.0’ Astigarragan eta Goierrin
2013an Gipuzkoan hondakinak atez ate biltzen hasiko diren herrietan sistemak berrikuntzak ekarriko ditu orain arte Usurbilen, Hernanin, Oiartzunen eta Antzuolan dauzkaten ezaugarriekiko. Honetan ere anitza izango da Gipuzkoa. Ikus dezagun nola. Atez ateko sistemak baditu baldintza batzuk denetan berdinak: herritar guztientzako derrigorrezkoa da, hondakinen atal guztiak bereizten ditu, familia bakoitzaren hondakinak modu pertsonalizatuan jasotzen dira eta %80tik gorako birziklapen tasak lortu...
Read More
Iruzkin berriak