Urbaser eta FCC Zubietako pastela banatzen: inork ez ditu ikertuko -%25eko beherapen susmagarriak?
Espainian hondakinen merkatua konpainia handienen artean adostuta elkarbanatzen dutela aspaldiko kontua da, auzitegiek isun handiz zigortua dute lehen ere Urbaser, ACS, FCC eta abarrez osatutako cartela. Zubietako erraustegiaren prozesua jarraitzen duenak, ordea, irudipena eduki dezake zaborren ugazaba handiok berdin jarraitzen dutela. Berrikitan FCCk Zubietako operazioan muturra sartzea nola lortzen ari den ikusi besterik ez dago. FCC korporazioari esleituko omen dio GHKk –oraindik ez da...
Read MoreEpaitegiak San Markoren 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu, Hernani, Oiartzun eta Usurbili arrazoi emanez
Espainiako Auzitegi Gorenak San Marko mankomunitatearen 2014ko aurrekontuekin egin bezala, EAEko Auzitegi Nagusiak 2016koak baliogabetu ditu, Atez Ateko bilketan ari diren Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udalei arrazoi emanez, hiru herrietako udal ordezkariek atzo prentsari zabaldu ziotenez. Udalok auzitara jo zuten San Markok, EAJ eta PSEko hautetsiek kontrolatzen duten zuzendaritzarekin, bere aurrekontuetan kaltetzen dituelako gaikako bilketa egoki egiten ez duten herriak eta hauek ekonomia...
Read MoreUrbaser-Valdemingomezek 9,1 milioi zor dizkio Madrilgo udalari zortzi urteko zergatan
[Pello Zubiria Kamino] Valdemingomezko erraustegia kudeatzen duen enpresa taldeak (Urbaser buru) zortzi urteko zerga pagatu gabeetan 9,1 milioi euro zor dizkio Madrilgo udalari. 2003an itxitako zabortegi baten biogasa ustiatzeagatiko kanona da Valdemingomez 2000ek zor duena. Albistea El Pais egunkariak plazaratu du eta xehetasunak kontrastatu daitezke Madrilgo Kontu Ganbararen urteko txostenean, 70. orrialdetik aurrera. 2003an Madrilgo udalarekin sinatutako kontratuaren arabera urtean 1,4...
Read MoreUrbaserrek 191 milioiko finantziazioa lortu du erraustegia eraikitzeko
Gipuzkoako erraustegia eraiki eta kudeatuko duen Ekondakin Energía y Medioambiente konpainiak (Urbaser + Meridiam + Altuna y Uria+ Moyua + Murias + LKS/Mondragon) 191 milioi euroko finantziazioa lotu du, zenbait hedabideren bidez korporazio txinatarrak zabaldu duenez. Finantziatzioan parte hartuko duten bankuak honakoak dira: Natixis, Rivage Investment, AG Insurance, Kommunal Kredit, CIC-Credit Mutuel, Siemens Bank, y KDB. Gainera, BBVA bankua izango da multzoaren agente nagusia eta...
Read MoreUrbaser enpresaren egoitza miatu du epaileak, PPren ustelkeria aferekin lotuta
Espainiako Auzitegi Nazionalak PPko kargu politikoen ustelkeria ikertzeko ireki duen ‘Lezo‘ operazioaren barruan, sarekadan poliziak miatutako enpresa handien artean dago Urbaser, Gipuzkoako erraustegia eraiki eta 35 urtez ustiatzeko kontratua lortu berri duena eta Iparraldeko hondakinak ere Canopia TMB bidez kudeatzen dituena. Gaur Txinako konpainia baten filiala den Urbaser joan den uda arte Florentino Perez enpresagizon eta Real Madrideko presidentearena izana da, ACS eraikuntza...
Read MoreGipuzkoa Zutikek Markel Olanori: “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua”
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoa Zutik mugimenduak kanpaina berri bati ekin dio, agintariei argibideak eskatzeko Zubietako erraustegiaren finantziazioaren inguruan: sinadura bilketa hasi dute Change.org gunean “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua” izenburupean. Ahalik eta herritar gehienen atxikimenduak eskuratzea dute helburu, Markel Olano Gipuzkoako Aldun nagusiari eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuari eskatzeko herritarrei azaldu diezaietela Zubietako...
Read MoreGipuzkoako Aldundiaren aurrekontuak auzitara eraman ditu EHBilduk, errausketaren zorra ezkutatzen dutelakoan
[Pello Zubiria Kamino] EHBildu izenean Xabier Olano eta Iban Asenjo batzarkideek aurkeztu dute auzi-errekurtsoa Aldundiaren 2017ko aurrekontuen kontra EAEko Auzitegi Nagusian. Otsailaren 22an errekurritu dituzte aurrekontuak, argudiatuz erraustegiaren eraikuntzak eragingo duen zorra ezkutatzen dela Gipuzkoaren aurrekontuetan: “Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako (GHK) partzuergoa Aldundiari atxikitako erakundea izanik, haren zorra bere gain hartu behar du Diputazioak. Foru Gobernuak,...
Read MoreUsurbil, Oiartzun eta Hernaniko udalek auzitara daramatzate GHKren 2017ko tarifak
[Pello Zubiria Kamino] GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak mankomunitateei eta hauen bidez udalei hondakinak tratatzeagatik ezarritako tarifa berriak auzitara eramango dituzte Oiartzun, Usurbil eta Hernaniko herriek. Hileroko osoko udalbatzetan gaia eztabaidaturik, bietan eman dute erabaki horren kontrako botoa EAJ eta PSEk; Hernanikoan gai honetan Orain Hernanik bat egin du agintea daukan EHBildurekin. Gaikako bilketa ona egiten duten udalentzako Bilduk Gipuzkoako aginte nagusiak...
Read MoreGipuzkoa Zutikek alkateei galdetuz erraustegiaz eztabaida zabaldu nahi du
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria. Urtarrilean plazaratu zenez, Donostialdea eta inguruko herrietako udal erregistroetan zenbait herritar hasi ziren beren alkateei galdezka ea zer egin duten edo egiteko asmoa duten Zubietako erraustegiak udalerri bakoitzari sortuko dion 35 urteko zorpetzearen aurrean. Geroztik, Gipuzkoa...
Read MoreEuropako Batzordeak errausketari diru-laguntzak kentzea sustatuko du
Europako Batzordeak urtarrilaren 24an ezagutarazi duen erabakian argibide interesgarriak ezarri ditu orain arte erraustegiek dauzkaten-diru-laguntzez eta Europak nozitzen duen errausteko kapazitate handiegiaz. Errausteko oraindik ahalmen txikia eta zabortegiekiko menpekotasun handia daukaten herrialdeek (Espainiako Estatua bezala euskal lurralde guztiak atal honetan sartzen dira) gaikako bilketan eta birziklatze ahalmenenean zentratu behar dutela dio EBk, organikoaren bilketa eta birziklatzeari...
Read More
Iruzkin berriak