Gipuzkoako alkateei galdetzen diete ea zer egin behar duten erraustegiaren zorpetzearen aurrean
[Pello Zubiria Kamino] Donostialdea eta inguruko herrietako udal erregistroetan zenbait herritar hasi dira beren alkateei galdezka ea zer egin duten edo egiteko asmoa duten Zubietako erraustegiak udalerri bakoitzari sortuko dion 35 urteko zorpetzearen aurrean. Urte amaieran, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak etxez etxe, postontzietan banatu zuen eskuorriak eragindako kezkak bultzatu ditu, antza, Donostia, Hernani, Errenteria, Usurbil eta beste zenbait udalerritako herritarrok urrats hau...
Read MoreErraustegiagatik abenduaren 27an Gipuzkoak bereganatuko duen zor publikoa, herriz herri kalkulatua
[Pello Zubiria Kamino] Donostiako udalak Zubietako gainetan erraustegia egiteko Artzabaleta inguruko hirigintza plana berritu ostean, bideak libre dirudi abenduaren 27an GHKk erabaki dezan zein enpresa multzori kontratatuko dion Gipuzkoako errauste plantaren eraikuntza eta ustiaketa. Bestela esanda, abenduaren 27an jarriko da indarrean 2051 arte Gipuzkoako gizarteak hondakinak korporazio pribatu baten esku uztearen truke bereganatuko duen zor publikoa. Urko Apaolazak ARGIAn...
Read MoreIDOM-ek 2,8 milioi euro kobratuko du Zubietako erraustegiaren aholkularitza teknikoa emateko
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldizkari ofizialak irailaren 14an argitaratu zuen erabakia: “Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU. Kontratu formalizazio iragarkia 1. Xedea. a) Kontratu honen xedea, Gipuzkoako hondakinen lurraldearen arloko planean jasotako hiri hondakinen kudeaketarako azpiegiturak eraiki tzeko jabe tza ren ingeniari tza ren lagun tza teknikoa zerbi tzua ematea da”. Esleipena uztailaren 4koa da eta aipatu xede hori betetzearen truke IDOM...
Read MoreZenbait europarlamentarik errausketarako diru-laguntzak ezabatzea eskatu dute
[Pello Zubiria Kamino] Urriaren 19an, Bioenergiaren aldeko Nazioarteko Ekintza Egunean, Europako Legebiltzarreko zenbait parlamentarik bat egin dute hondakinen errausketari ematen zaizkion diru-laguntzak ezabatzeko eskariarekin. Tartean dago Josu Juaristi, EH Bilduren ordezkaria GUE/NGL taldean. EZW Zero Waste Europe koalizioak zabaldu duen agiriaren arabera, errauste plantek hainbat modutako finantza laguntzak jasotzen dituzte diru publikotik: tarifetako balantze netoa (feed-in tariff),...
Read MoreFlorentino Perezek Urbaser txinatarrei saltzeak zer eragingo du Euskal Herrian?
[Pello Zubiria Kamino] Real Madrideko lehendakariarena den ACS korporazioak Txinako CNTY Tian Ying Environmental taldeari saldu dio Urbaser hondakinen kudeaketan –eta errausketan– berezitutako atala. FCC bezain sona handikoa ez izanagatik, Urbaserrek Euskal Herrian zerbitzu publikoen kontrata pribatuetan esku hartzen du aspalditik eta horietan ere eragingo du Florentino Perezek egindako operazioak. Ez zen Urbaser saltzeko lehen ahalegina, abuztuan alferrik galdu baitzuen ACSk bere adarra...
Read MoreFlandriako Energia ministroak errausketari diru-laguntzak kendu nahi dizkio
[Pello Zubiria Kamino] Flandriako Energia ministro Bart Tommeleinek errauste plantei energia berdea ekoizten dutelakoan ematen zaizkien diru-laguntzak kentzea proposatu du, De Redactie hedabideari adierazi dionez. Jakina da erraustegiak kudeatzen dituzten konpainiek errentagarritasuna lortzen dutela zaborrak kiskaltzea energia berriztagarritzat jotzen duen araudi eztabaidatu bati esker. Tommelein Open VLD (Open Vlaamse Liberalen en Democraten) alderdiko buruetakoa da. Europa mailan Open VLD...
Read MoreErraustegiaren 770 milioiak: irabazleak eta galtzaileak ezagutzeko gakoak
Berria eta Garak laburbildu dituzte Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak onartu duen 35 urterako bideragarritasun plan ekonomikoaren lerro nagusiak (ikusi hemen agiri osoa, gaztelaniaz, ARGIAk sarean eskainirik). Operazioaren gako nagusiak azpimarratzea merezi du, 770 milioi euroko kopuru potoloaren barnean badira oharkabean uztea merezi ez duten gakoak: – Aipatu kopuruok ez dute hondakinak erretzearen kostua osorik hartzen: kanpo utzi dira errautsen eta eskorien tratamendua eta...
Read MoreJulian Zapiain: “Zubietako operazio publiko-pribatuaren finantziazioa engainagarri bat da”
[Pello Zubiria Kamino] Julian Zapiain Alonso EHUko irakasleak kritikatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren bultzadaz GHKk Zubietan orain errauste planta formula publiko-pribatu baten bidez eraikitzeko azaldu duen asmoa. Zapiainek konparatu du artean trompe l’oeil (gaztelaniaz trampantojo) teknikarekin margolariek lortzen dutenarekin; alegia, horma arrunt, itsusi eta lau bat bilakatzea bolumena daukan irudi bat, ondoko horma gezurti xarmagarriak erakusten duena bezala. Gaztelaniaz zabaldu duen...
Read MoreGHKren tasen igoeraren eskandalua: errefusa %11, organikoa %44-%88
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak abenduaren 31an argitaratu zituen GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren 2016rako tasak. Horietan ezustekoa eraman dute organikoa ondoen biltzen duten herriek: GHKri entregatutako errefusaren tasak %11 igo dira eta, aldiz, organikoarenak %44 eta %88 artean. GHKren lehendakari eta Gipuzkoako Ingurumeneko foru diputatu den Jose Ignacio Asensio Bazterraren sinadura daramaten aurrekontuetan tarifa bakar berria ezarri zaio bereizi gabeko azken...
Read MoreELA: “Gipuzkoan birziklapen tasetan berriro behera egingo dugu”
ELA sindikatuak eta Manu Robles Arangiz Institutuak argitaratzen duten “Ingurumen buletina” agerkariaren 2015eko zenbakian kritikatu dute Gipuzkoako Foru Aldundian eta GHKn EAJk eta PSEk hondakinen aferan ezarri duten estrategia berrira: “Hilabete gutxi behar izan dira hondakinen bilketan emandako aurrerapenak atzera botatzeko, berriro ere birziklapen tasetan behera egingo dugu”. “ELA: Hondakinen kudeaketak Gipuzkoan 180 graduko bira” artikuluan, azaldu...
Read More
Iruzkin berriak