EAJk eskatuta, GHK-k gaur auzitara eramango ditu erraustegia gelditu zutenak
Imanol Lasa (EAJ) Foru Aldundiko bozeramaileak GHKren administrazio kontseiluko kideei eskatu die gaur baiezko botoa eman diezaiotela aurreko legealdian Zubietako erraustegia gelditzeko erabakia hartu zuten kargudunak auzitara eramateari. Joan den astean Diario Vasco-k aurreratua zuen albistea, alegia, GHK Gipuzkoako hondakinen partzuergoak auzitara eramango zituela Bilduk agintzen zuenean Zubietako erraustegiaren proiektua gelditu zuten GHK-ko lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta eta...
Read MoreMarkel Olanori erraustegia gelditzeko eskatu diote ‘Euskara 4.0’ bileraren atarian
[Pello Zubiria Kamino] Hitzordu garrantzitsua zeukaten gaur, maiatzak 18, goizeko 09:00eta Gipuzkoako euskalgintzako ordezkariek eta Markel Olano diputatu nagusiak: “Euskara bidegurutzetik aurrera, euskara 4.0” saioen ekitaldi nagusietako bat. Bilkuraren atarian, Hernanin Oronak daukan Ideo-Gallery salaren sarreran, zain zeuzkaten Zubieta, Usurbil eta Hernaniko dozena bat herritar agintariari “Gelditu erraustegi kriminal hau” esan eta herritarrei mobilizatzen segi...
Read MoreEpaitegi batek bertan behera utzi du GHK-k erraustegiaren lehen adjudikazioaren kontratua eten izana
Bildu agintean zela, GHK-k 2013ko azaroan Zubietako erraustegia egiteko kontratua bertan behera uzteko erabakia eta enpresa multzoari eman beharreko kalte ordainaren erabakia bertan behera utzi du Donostiako 1. Administrazio Auzietarako Epaitegiak. 2013an zortzi milioi euroko kalte ordaina ordaindu zien GHK-k FCC, Serbitzu, AE&E Inova eta Altuna y Uria enpresei. San Markosko eta Debabarrenako mankomunitateek helegeitea jarri zuten erabaki horren aurka. 2017ko urtarrilaren 4an arrazoia eman...
Read More“Ez amore eman gezurraren aurrean, ez onartu erraustegi kriminal hau”
[Lander Arbelaitz] Hernanin Zero Zabor taldeko kide eta ARGIAko kazetari Pello Zubiria Kaminok erraustegiaren aurka grabatutako bideoa 440 aldiz elkarbanatu, 17.000 lagunek ikusi eta 36.000 pertsonarengana heldu da Facebook bidez egun bakarrean. Youtuben lotura honetan ikusgai da bideoa. Bertan, Zubiriak bere haserrea adierazten du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak erretzeko egin nahi duen erraustegiagatik. Hemen ikus daiteke bideoa: Bideoaren transkripzioa segidan: Hor eraiki nahi dute...
Read MoreHerritarren eskaria: hondakin plana zerotik hasi eta erraustegia gelditu
Usurbilgo herritar batek ekainaren 17an aurkeztu du idatzi bat, Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri duen PIGRUG hondakinen plan nagusi berria jendaurrean dagoela eta, eskatuz PIGRUG 2017-2030 delakoaren orain arteko prozesua balio gabetzea, plan berria gaian interesa duten alde eta pertsona guztien artean burutzea eta etorkizuneko edozein kudeaketa baldintzatzen duen Zubietako erraustegiaren prozedura gelditzea. Une honetan Gipuzkoako hondakinen gaian prozedura bat baino gehiago daude irekita...
Read MoreAsensiok GHK auditatu eta Bilduko agintariak auzitara eraman nahi ditu
GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioaren 2011-2015eko diru-kontuen auditoria egin arazi du Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak eta hor aurkitu omen dituen irregulartasun ugariak direla eta orain instruktore bat izendatuko du, horien erantzukizunak pertsonalizatu eta ahal bada auzitegietara eramateko. Diario Vasco egunkariari eskainitako elkarrizketa luzean esan du diputatuak berak. Ez da lehen aldia izango GHKren Bilduko agintariek beren buruak epaitegien jomugan...
Read MoreDiputazioak Xabier Garmendiari enkargatu dio 2030 arteko Gipuzkoako Hondakinen Plan berria
Maiatzaren 25eko datarekin jarri ditu Interneten “Gipuzkoako 2017-2030 Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren Ingurumen Ebaluaketa estrategikoaren hasierako agiriak” blokea osatzen duten lau dokumentuak. Horietan ageri denez, Xabier Garmendia Martinez errausketaren enpresa-gizona eta PSEko politikaria –ikusi “Xabier Garmendia, EAEko errauste planak antolatzen dituen gizona“– ari da plan berriaren zuzendaritza eramaten. Garmendiak Desarrollo Protección...
Read MoreErraustegiaren 770 milioiak: irabazleak eta galtzaileak ezagutzeko gakoak
Berria eta Garak laburbildu dituzte Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak onartu duen 35 urterako bideragarritasun plan ekonomikoaren lerro nagusiak (ikusi hemen agiri osoa, gaztelaniaz, ARGIAk sarean eskainirik). Operazioaren gako nagusiak azpimarratzea merezi du, 770 milioi euroko kopuru potoloaren barnean badira oharkabean uztea merezi ez duten gakoak: – Aipatu kopuruok ez dute hondakinak erretzearen kostua osorik hartzen: kanpo utzi dira errautsen eta eskorien tratamendua eta...
Read MoreGipuzkoa 2015, estatistikak: eskualde arteko ezberdintasun jasanezina
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok ezagutarazi ditu lurraldeko hondakinen gaikako bilketaren datu nagusiak. GFAren prentsa oharrak eskaintzen ditu Gipuzkoako mankomunitateek 2015ean egindako emaitza ezberdinen datuak, bai portzentaika eta baita, adierazgarriagoa dena, pertsonako eta urteko sortu duten errefus kopuruari buruz ere. Berriak laburtu zuenez, “hondakinen ia erdiak gaika jasotzen dituzte Gipuzkoan. Lau urtean hamasei puntu...
Read MoreLemoizko zabortegia berriz ireki dute, Zabalgarbitik 100.000 tona eramateko
2013tik geldirik zegoen Jata zabortegia –Lemoiz eta Jatabe udalerrien eremuan, Uribe-Kostan– berriro ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak, Zabalgarbiko TMBtik ateratako hondakinak bertan pilatzeko. BFAren oharrak zehazten ez duen hondakin kopurua El Correo egunkariak eskaini du: egunean 450-480 tona artean, Aldundiko Ingurumen saileko ordezkari batek egunkariari aitorturik. Bederatzi hilabetez aurreikusten denez eramatea hondakinok Jatara, astearen bost egun eta erditan (astelehenetik larunbat...
Read More
Iruzkin berriak