Gipuzkoako erraustegia justifikatzen duen prognosi berria eztabaidagai
[Pello Zubiria Kamino] Presaka dabil Gipuzkoako Foru Aldundia ahalik eta azkarren hasteko Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren obrak: “Cuanto antes y a contrarreloj“, Jose Antonio Asensio diputatuak adierazi duenez. Lortuko ote du hura justifikatzeko abenduan aurkeztutako plangintza berria eztabaida handirik gabe pasaraztea? Abenduaren 18an aurkeztu zuen Asensiok prognosi berria, alegia, datozen urteotan Gipuzkoak sortuko dituen hondakinen aurreikuspena, GFAren ustez Zubietan...
Read MoreGHKren tasen igoeraren eskandalua: errefusa %11, organikoa %44-%88
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak abenduaren 31an argitaratu zituen GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren 2016rako tasak. Horietan ezustekoa eraman dute organikoa ondoen biltzen duten herriek: GHKri entregatutako errefusaren tasak %11 igo dira eta, aldiz, organikoarenak %44 eta %88 artean. GHKren lehendakari eta Gipuzkoako Ingurumeneko foru diputatu den Jose Ignacio Asensio Bazterraren sinadura daramaten aurrekontuetan tarifa bakar berria ezarri zaio bereizi gabeko azken...
Read MoreELA: “Gipuzkoan birziklapen tasetan berriro behera egingo dugu”
ELA sindikatuak eta Manu Robles Arangiz Institutuak argitaratzen duten “Ingurumen buletina” agerkariaren 2015eko zenbakian kritikatu dute Gipuzkoako Foru Aldundian eta GHKn EAJk eta PSEk hondakinen aferan ezarri duten estrategia berrira: “Hilabete gutxi behar izan dira hondakinen bilketan emandako aurrerapenak atzera botatzeko, berriro ere birziklapen tasetan behera egingo dugu”. “ELA: Hondakinen kudeaketak Gipuzkoan 180 graduko bira” artikuluan, azaldu...
Read MoreGipuzkoako Diputazioak Zubietan 200.000 tona erre nahi ditu urtean
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vasco egunkaritik zabaldu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJ-PSE) Zubietan eraiki nahi duen errauste planta berriaren asmoak. Bilduk agintzen zuenean aurreko agintaldian PIGRUG planean aurreikusitako proiektua bertan behera utzirik, 2016ko udaberrian lizitaziora atera nahi dute proiektu berria Foru Aldundi berriak. Diario Vascon -Internetez ordainpekoa da albistea- Gaizka Lasak informatu duenez, 100.000 tona erretzeko bi labe edukiko ditu proiektu berriak, orain...
Read MoreGipuzkoako Diputazioak 2019rako iragarri ditu errauskailuaren obrak
Markel Olano diputatu nagusiak Onda Cero irratiari esan dionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2019an ekingo die errauskailua eraikitzeko obrei. Aurretik, lurralde honetako hondakin ezberdinen (hiri hondakinak, industrialak, araztegietako lohiak…) neurtuko ditu, errauskailua diseinatzeko. Noticias de Gipuzkoa egunkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren webguneak oihartzun egin dioten elkarrizketan, Olanok GHKko arduradunei eta zehazki Ainhoa Intxaurrundietari aurpegiratu die Gipuzkoako...
Read MoreJose Ignacio Asensio sozialista tolosarra, Gipuzkoako Ingurumen diputatu berria
[Pello Zubiria Kamino] Jose Ignacio Asensio tolosarra da Gipuzkoako Ingurumen diputatu berria eta bere gain joango da lurralde honetako hondakinen kudeaketaren ardura nagusia. Eusko Jaurlaritzan Patxi Lopez lehendakari zenean Iñaki Arriola Garraio sailburuaren ekipoan aritu zen eta 2009tik 2012a artean Eusko Trenen zuzendari. 48 urtekoa, ekonomialaria heziketaz, Zaragozako unibertsitatean irakasle izan da eta azken legealdian Tolosan zinegotzi. Gipuzkoako sozialisten webgunean irakur...
Read MoreGipuzkoako hondakin eredua aurkeztu dute Proventzako Miramas herrian
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde honetako hondakinen kudeaketa eredua aurkeztu du igandean, irailak 12, Proventzako Miramas herrian. “Assises du développement durable à Miramas” titulua daraman biltzarraren egitaraua eta zergatia azaldu ditu Zero Waste France erakundeak: “Miramas herria da 2015 hasieran Frantziako gobernuak ‘zero zabor, zero xahutze’ prozesu bat abiatzeko hautatu dituen 52 lurralde pilotuetako bat”. Hondakinen kudeaketan...
Read MoreZestoarrek azaroko bozketan erabakiko dute Osinbeltzeko proiektua
Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztu dute Zestoan egiteko diren herri galdeketa. Herri horretako Osinbeltz harrobian Gipuzkoako Aldundiak ezarri nahi duen materia inerteentzako biltegirai buruz zestoarrei galdetu eta iritzia kontutan hartzeko konpromisoa hartua zuten bertako udalak eta aldundiak, eta orain horren gauzatzea azaldu dute. Azaroko igande batean izango da galdeketa. Botoa emateko sei hautesleku jarriko dira, 9.00etatik 20.00ak arte egongo direnak zabalik. 16 urtetik gorako...
Read MoreErrazkin: ‘EAJk PSE eta PPrekin ‘salbazio gobernua’ osatu nahi du Gipuzkoan’
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 11an Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian esan zuen Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak: “Gipuzkoan hondamendia dagoela irudikatu nahi du EAJk; ‘salbazio gobernua’ osatu beharra eta, horretarako, PSOErekin eta PPrekin akordioa lortzea justifikatzeko. Eta borondate politiko horrek bultzatuta, Eusko Jaurlaritzak Zubietako TMB plantaren ingurumen baimena luzatzeari uko egin zion, Gipuzkoako hondakin plangintza oztopatzeko eta...
Read MoreBizkaiak Artigaseko zabortegiari 2041a arte luzatu dio bizia
[Pello Zubiria Kamino] Berria egunkariak erakutsitako argazki eta bideoek (“Artigas zabortegi alboko mendialdea plastikoz beteta dago duela bi astetik“) hautsak harrotu eta egun gutxira, Deiak zabaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak instalazio hori 2041. urtea arte zabalik edukiko duela. “El vertedero de Artigas prepara la apertura de su segunda fase” albistean dioenez, 1,41 milioi metro kubiko hondakin metatzeko lekua daukan orain arteko zabortegiaren ondoan bigarrena ari dira...
Read More
Iruzkin berriak