Gipuzkoak segituko al du pagatzen 2011n sinatutako 60 milioiko swapak?
[Pello Zubiria Kamino] Ostiral goizerako, martxoak 31, GHK Gipuzkoako mankomunitate eta udal guztiak –gehi Foru Aldundia– biltzen dituen partzuergoak deitua zeukan batzar berezia erabakitzeko ea auzitan segitzen duen ala ez 2011n bankuekin sinatutako ‘swap’ kreditu espekulatiboa pagatzeko. EAJ eta PSEren eskuetan den zuzendaritzak erabakita zeukan auzitik erretiratu eta ordaintzen segitzea, baina EH Bildu eta Podemosek eskatu dute Auzitegi Gorenera jotzeko. Ostiralean gertatu...
Read MoreGipuzkoako Aldundiaren aurrekontuak auzitara eraman ditu EHBilduk, errausketaren zorra ezkutatzen dutelakoan
[Pello Zubiria Kamino] EHBildu izenean Xabier Olano eta Iban Asenjo batzarkideek aurkeztu dute auzi-errekurtsoa Aldundiaren 2017ko aurrekontuen kontra EAEko Auzitegi Nagusian. Otsailaren 22an errekurritu dituzte aurrekontuak, argudiatuz erraustegiaren eraikuntzak eragingo duen zorra ezkutatzen dela Gipuzkoaren aurrekontuetan: “Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako (GHK) partzuergoa Aldundiari atxikitako erakundea izanik, haren zorra bere gain hartu behar du Diputazioak. Foru Gobernuak,...
Read MoreZestoarrek azaroko bozketan erabakiko dute Osinbeltzeko proiektua
Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztu dute Zestoan egiteko diren herri galdeketa. Herri horretako Osinbeltz harrobian Gipuzkoako Aldundiak ezarri nahi duen materia inerteentzako biltegirai buruz zestoarrei galdetu eta iritzia kontutan hartzeko konpromisoa hartua zuten bertako udalak eta aldundiak, eta orain horren gauzatzea azaldu dute. Azaroko igande batean izango da galdeketa. Botoa emateko sei hautesleku jarriko dira, 9.00etatik 20.00ak arte egongo direnak zabalik. 16 urtetik gorako...
Read MoreErrazkin: ‘EAJk PSE eta PPrekin ‘salbazio gobernua’ osatu nahi du Gipuzkoan’
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 11an Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian esan zuen Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak: “Gipuzkoan hondamendia dagoela irudikatu nahi du EAJk; ‘salbazio gobernua’ osatu beharra eta, horretarako, PSOErekin eta PPrekin akordioa lortzea justifikatzeko. Eta borondate politiko horrek bultzatuta, Eusko Jaurlaritzak Zubietako TMB plantaren ingurumen baimena luzatzeari uko egin zion, Gipuzkoako hondakin plangintza oztopatzeko eta...
Read MoreAinhoa Intxaurrandieta: GHKk helegitea aurkeztuko dio ‘swap’en epaiari
Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako aurkezpenean, GHK partzuergoko lehendakari Ainhoa Intxaurrandietan aurreratu du helegitea aurkeztuko diotela Zubietako errauskailua finantzatzeko ‘swap’ espekulatiboez auzitegiak emandako epaiari. Jakina denez, 2011eko udal hauteskundeen biharamunean GHKren zuzendaritza aldatu baino aste bete lehenago orduko zuzendaritzak (EAJ eta PSEko hautetsiek kudeatuak) Zubietan eraikitzekoa zen errauskailuarentzako finantzaketa lotu zuten...
Read MoreEAJ aztertzen ari da Zubietako TMBa auzitara eramatea
[Pello Zubiria Kamino] Eusko Alderdi Jeltzalea aztertzen ari da auzitara eramatea joan den astean GHKk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu zuten Zubietako planta berria. Informazio hori aurreratu du Noticias de Gipuzkoa egunkariak “El PNV estudia denunciar el contrato de Zubieta” albistean, erreferentzia eginez uztailaren zazpian Iñaki Gurrutxaga Donostiako zinegotziak eta Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako batzarkideak eskainizuten prentsaurrekoari. Diario Vascok “«Bildu...
Read MoreMutiloako zabortegia Zubietan erraustutako eskorientzako bai ala ez?
[Pello Zubiria Kamino] GHK partzuergoko arduradunen eta aurreko legealdiak erakunde horren lehendakariz gain Gipuzkoako Ingurumen diputatu izan zen Karlos Ormazabal polemikan ari dira Mutiloako Lurpe zabortegia dela eta. Hona eztabaidaren laburpena. Blog honek 2010eko azaroaren 26an plazaratu zuen: “Zubietako errauste plantak sortutako eskoriak utziko dira Goierriko Mutiloako bertederoan“. Errauskailuaren proiektuaren dokumentazioan oinarriturik idatzitako albistea da. Joan den...
Read MoreGHKri 67,8 milioi euroko galera eragitea leporatu dio Ormazabali EHBilduk
[Pello Zubiria Kamino] Otsailean ekin zion bideari Gipuzkoako Batzar Nagusietan GHKren finantziazioa ikerteko batzordeak, garaian plazaratu genuenez: “Haserre artean hasi da Gipuzkoako Batzar Nagusietan errauskailuaren ikerketa batzordea“. GHKk Zubietako errauste plantaren asmoa betikoz gelditzea erabaki eta hura eraikitzen ari ziren enpresekin kalte-ordainak adosturik, EAJ, PSE eta PPk sortu zuten. Aurreko astean deklaratu baldin bazuen GHKren gaurko lehendakari Ainhoa...
Read More2011 baino lehen GHKn bazekiten errauskailua handiegia izango zela
[Pello Zubiria Kamino] Maiatzaren 23an datu berri bat ezagutu zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan Zubietako errauskailuaren finantzaketaren inguruan antolatutako batzordean. GHK kontsortzioaren lehendakari Ainhoa Intxaurrandietak eman zuen: 2011. urtea baino lehen erakunde horretako arduradunek jasoa zutela azterketa bat ohartaraziz errauskailua handiegi zegoela diseinaturik, ez zela Gipuzkoan egongo hura asetzeko adina zabor. IBH ingeniaritza enpresak -errauste plantaren eraikuntza zaintzeko...
Read MoreEuropar Batzordeak Gipuzkoako Foru Aldundia gonbidatu du hondakinen alorreko praktika on gisa
[Pello Zubiria Kamino] Kronikatxo honi ipini diogu justu Gipuzkoako Foru Aldundiaren prentsa kabineteak bere webgunean ipinitako oharraren titulu bera: “Europar Batzordeak Gipuzkoako Foru Aldundia gonbidatu du hondakinen alorreko praktika on gisa” (gaztelaniaz “La Comisión Europea invita a la Diputación como buena práctica en gestión de residuos“). Bertan azaltzen da apirilaren 7an eta 8an, Hannoverren, Ekoberrikuntzaren 16. Foroa egingo da, Europar Batzordeak eta...
Read More
Iruzkin berriak