Aste honetan bozketa garrantzitsua Estrasburgon Ekonomia zirkularraz
[Pello Zubiria Kamino] Zero Waste Europek ohartarazi eta Euskal Herrian Zero Zabor IBEk euskaraz zabaldu duenez, San Fermin egunean “Baliabide efizientzia: ekonomia zirkular baterantz” txostena bozkatuko da Europako Legebiltzarraren osoko bilkuran. Txostena ekainaren 17an Europako parlamentuaren ingurumen, osasun publiko eta elikagai segurtasun batzordeak onartu zuen, honen buru den Sirpa Pietikäinen parlamentari finlandiarrak bultzatuta. Uztailaren 7ko parlamentuaren osoko bilkuran...
Read MoreHondakinen politikan atzera egiteko lobbyen kolpea Europan?
[Pello Zubiria Kamino] Plastikozko zorroen murrizte eta debekuarekin gertatzen ari denak erakusten du nola aldatu den Europako agintaritzaren ekosistema azken hauteskundeen ondoren Jean-Claude De Junckerrek gobernu are eskuindarragoa osatu duenetik. Bart arratsean, azaroak 17, Europako Parlamentuan adostasunera iritsi dira plastikozko poltsen gaian aurrera jarraitzeko, baina Europako Batzordeak ostiralean bertan bota lezake hankaz gora erabaki hori. European Voicen Dave Keatingek plazaratu...
Read MoreEuropar Batzordeak Gipuzkoako Foru Aldundia gonbidatu du hondakinen alorreko praktika on gisa
[Pello Zubiria Kamino] Kronikatxo honi ipini diogu justu Gipuzkoako Foru Aldundiaren prentsa kabineteak bere webgunean ipinitako oharraren titulu bera: “Europar Batzordeak Gipuzkoako Foru Aldundia gonbidatu du hondakinen alorreko praktika on gisa” (gaztelaniaz “La Comisión Europea invita a la Diputación como buena práctica en gestión de residuos“). Bertan azaltzen da apirilaren 7an eta 8an, Hannoverren, Ekoberrikuntzaren 16. Foroa egingo da, Europar Batzordeak eta...
Read MoreZer galdetu zuen Izaskun Bilbaok Estrasburgon eta zer erantzun zioten?
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascon Gipuzkoako azpiegitura erraldoien jarraipena egiten duen Fernando Segurak era adierazgarrian idatzi zuen otsailaren 2an, egunkari horren albiste nagusian: “Europa, la Fiscalía y los tribunales cuestionan la gestión de residuos de Bildu“. Aurretik, urtarrilaren 28an informatu zuen: “La UE investigará la paralización de la incineradora“. Azpian zioen: “El comisario de Medio Ambiente señala que la Diputación no ha informado...
Read MoreEuropako Batzordea hondakinei buruzko norabideak zehazten
Berrikitan Europako Batzordeak hondakinez dioena eta zehazki Janez Potocnik eurokomisarioak errausketaz dauzkan iritziak eztabaidagai izan dira gurean, Janez Potocnik eurokomisarioa eta hondakinak albistean azaldu genuenez. Egunotan gai berari jarraipena eman diote beste bi albiste gehiagok. Mikel Peruarena Ansa kazetariak Berrian publikatu du artikulu interesgarri hau: “Zeinen hondakinak bedeinkatuko ditu Europak?“. Gipuzkoa Zero Zaborrek ezagutarazi du martxoaren 19an gai honi...
Read MoreErrazkin: “Europak Gipuzkoako Foru Aldundia hondakinen estrategian aurrera egitera bultzatu du”
Iñaki Errazkin Gipuzkoako ingurumen diputatuak prentsaren aurrean azaldu ditu Zero Waste Europek antolatutako jardunaldian Europako Legebiltzarrean hango agintari eta mugimenduen aldetik jasotako erantzun onak. Goiena “Errazkin: ‘Europak Gipuzkoako Foru Aldundia hondakinen estrategian aurrera egitera bultzatu du‘” Diario Vasco “Errazkin cree que la incineradora es injustificable con criterios europeos” Gipuzkoako Foru Aldundia “Europak Gipuzkoako...
Read MoreEuropako Parlamentuan Jeremy Ironsek ‘Trashed’ filma aurkeztuko du bihar
Zero Waste Europek biharko, martxoak 7, antolatu du Europako Parlamentuko talde Berdearekin elkarlanean ‘Toward Zero Waste‘ jardunaldia. Bigarren titulutzat ‘Beyond recycling: Best practices on resource management in the EU’ (Birziklapenetik haratago: baliabideen kudeaketan Europar Batasunean dauden praktika onenak) daraman ekitaldia burutuko da Europar Legebiltzarreko A1G3 gelan. Ekitaldiak helburutzat dauka Zero Zabor politikek dagoenekoz daukaten garrantziaz...
Read MoreGipuzkoako Diputazioa pozik Europako Batzordeak hondakin estrategia begi onez ikusten diolako
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak, Iñaki Errazkin azpiegitura eta ingurumen diputatua buru dutela, hartu ditu Europako Batzordean ingurumen komisarioa den Janez Potocnikek. Bilkuran berretsi dute Gipuzkoak hondakinez daraman estrategia berriak bat egiten duela Europak etorkizunerako markatu dituen lehentasun eta hierarkiekin. Berria “Hondakinen kudeaketan bat datoz Gipuzkoa eta Europa” Gara “Diputación subraya la buena sintonía con la CE respecto a los objetivos de...
Read MoreGipuzkoako Aldundia gaur bilduko da Europako Batzordeko ingurumen arduradunekin
Iñaki Errazkin ingurumen diputatua gaur biltzekoa da Europako Batzordean ingurumen komisarioa den Janez Potocnikekin hondakinen ardura daraman William Nealerekin. Uda aurretik burututako beste bilkura baten jarraipena da. Iñaki Errzkinekin batera doaz Ainhoa Iraola departamenduko zuzendaria eta Juan Karlos Alduntzin gabineteburua eta ondoren zenbait europarlamentari ere azalduko diote Gipuzkoako plan berria. Gestores de Residuos “La Diputación de Gipuzkoa se reunirá con...
Read More
Iruzkin berriak