Hernani, Oiartzun eta Usurbilek helegitea jarri diote Zubietako erraustegiaren Ingurumen Baimenari
San Marko mankomunitateko kideak diren Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udalek errekurtsoa aurkeztu diote Eusko Jaurlaritzak erraustegiari emandako IBB Ingurumen Baimen Bateratuari. Hiru udaletako ordezkariek salatu dute Jaurlaritzako Ingurumen sailak GHKk eskatutako baimena 11 eguneko epe laburrean korrika eta presaka tramitatu izana, “beharrezko prozedura jarraitu gabe”. Baimenean Jaurlaritzak ustez egindako lau arau haustetan oinarritu dira udalok errekurritzeko, 2010ko baimena...
Read MoreErraustegiari helegiteak aurkeztu dizkiote Jaurlaritzan eta Donostian
Nahiz eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak isilpean negoziatu dituen Zubietako errauste plantaren proiektua –Bildu agintean zegoenean geldi arazitakoa– berriz abiatzeko baimenak, zenbait udalek, milaka herritarrek eta gizarte eragile batzuek azken orduan errekurtsoak aurkeztea lortu dute Eusko Jaurlaritzan bezala Donostiako Udalean. Eusko Jaurlaritzak Zubietako Hondakin Zentroari eman berri dion Ingurumen Baimen Bateratuari dagokionez, alde batetik errekurritu dute 4.000...
Read MoreJaurlaritzak GHKri ezkutuan eman dio erraustegiaren baimen bateratua
15 egun ere ez ditu edukiko erreklamaziorik sartu nahi duenak: Zubietako erraustegiari Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Baimen Bateratua apirilaren 11an eman zion eta ez da publiko egin harik eta Berrian Iñaki Petxarromanek ezagutarazi duen arte 28an: “Zubietako erraustegiari ingurumen baimena eman dio Eusko Jaurlaritzak” albistean. GHKn, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Jaurlaritzan aginte osoa daukaten EAJk eta PSEk lekukorik gabe atera nahi dute ziztu bizian errauste planta aurrera. Josu...
Read MoreAñorgako Rezola porlan fabrika: errausketa Onkologikoaren sudurretan
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoar gehienek ez dakiten arren, dagoenekoz hondakinak erretzen ari da zementu fabrika bat Donostiako Añorgan, udaletxetik bezala Zubietako erraustegiaren 0 eremutik 4,5 kilometrora. Kilometro eta erdira dauzka: Poliklinika, Onkologikoa, Donostialdeko hiru ospitaleak, EITBren egoitza eta Batzar Nagusiak. Hernaniko eta Lasarteko udalak 2,6 kilometrora. 2015eko urtarrilaren 19an donostiarrak beren danborrak prestatzen ari ziren ordu berean, Eusko Jaurlaritzako...
Read MoreErrazkin: ‘EAJk PSE eta PPrekin ‘salbazio gobernua’ osatu nahi du Gipuzkoan’
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 11an Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian esan zuen Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak: “Gipuzkoan hondamendia dagoela irudikatu nahi du EAJk; ‘salbazio gobernua’ osatu beharra eta, horretarako, PSOErekin eta PPrekin akordioa lortzea justifikatzeko. Eta borondate politiko horrek bultzatuta, Eusko Jaurlaritzak Zubietako TMB plantaren ingurumen baimena luzatzeari uko egin zion, Gipuzkoako hondakin plangintza oztopatzeko eta...
Read MoreJaurlaritzak baimena ukatu dio Gipuzkoan egin beharreko TMB plantari
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascon Gipuzkoako hondakinen inguruko informazio guztia lantzen duen Fernando Segurak ondo zekien zer zioen albistea hiru egun lehenago aurreratu zuenean: “La Diputación no tendrá listas las instalaciones de residuos el próximo año“. Martin Garitano buru duen Foru Aldundia ez dela garaiz iritsiko Zubietan TMBa eraiki, Zestoako Osinbeltzen azken hondakin geldotuentzako biltegia antolatu eta Sasietako eta Lapatxeko zabortegi zaharrak ixteko. Orobat...
Read More
Iruzkin berriak