Nafarroak zergak ezarriko dizkie zabortegi edo errausketarako lagatako hondakinei
Nafarroako Gobernuak hondakinentzako Foru Lege proposamena onartu du 2017-2027 eperako, orain Iruñeko Legebiltzarrak eztabaidatu eta onartu dezan. Besteren artean helburutzat hartzen du hondakinen %79 birziklatzea –gaur %33 baino ez da biltzen gaika sailkaturik– eta zerga berriz zigortzea zabortegietara edo errausketara doazen azken zaborrak. Nafarroako Hondakin Plan berria eztabaidatzen urte eta erdi luze iraun duten lanetan parte hartu dute, gobernu eta teknikariez gain, lekuko erakunde...
Read MoreNafarroako planaren eztabaidan kezka errausketari ate txiki bat uzteagatik
Nafarroan 2015-2025erako hondakinen plan nagusi (PIGRN) berria idazteko prozesua amaitzear denean, zenbait eragilek bere kezka azaldu du Gobernuko ordezkariren batek berriro mahai gainean ipini duelako hondakinen parte bat erraustea. Hondakinen kudeaketan aspalditik erreferentzia den Compañía de las 3 Erres elkarteak argitasunak eskatu dizkie agintariei. Plan berriaren lehen zirriborroak ko-errausketari –porlan fabriketan errausteari– atera erabat ixten ez ziola eta, eztabaida lanetan...
Read MoreNafarroako Gobernuak hondakinen prebentzioa jarri du helburu plan berrian
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroako Ingurumen sailburu Isabel Elizaldek deklaratu duenez, gobernuak hondakinen kudeaketan bere buruari helburutzat jarri dio prebentzioa izatea Foru Komunitatearen nortasun ikurra eta “usatu eta bota” kulturaren ordez ekonomia zirkularraren aldeko apustua egitea: “Hondakinak ez dauzkagu zabortzat, baizik eta gehienetan berriro erabil daitezkeen baliabidetzat”. Elizaldek egin ditu deklaraziook Nafarroan hondakinen kudeaketarako plan nagusi...
Read More
Iruzkin berriak