Errausketaren kontrako Koordinadorak protesta La Caixa eta Banesto aurrean
Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinadorak ostiralean, otsailean,kez jositako protesta burutu zuten Donostian La Caixa eta Banesto bankuek dauzkaten egoitzen aurrean. Era horretan salatu zuten Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren aurreko zuzendaritzak, lurraldeko udal hauteskundeen ostean Diputazioan agintea ekarri eta gero, Zubietan eraiki behar zuten errauste planta finantzatzeko bi banku horiekin sinatutako tratua, kalean “swupen kasua” deitzen dena. Protestaldian...
Read MoreHaserre artean hasi da Gipuzkoako Batzar Nagusietan errauskailuaren ikerketa batzordea
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 14an ekin dio lanari Gipuzkoako Batzar Nagusiek Zubietako errauste plantaren finantziazioa ikertzeko antolatu duten batzorde bereziak. Lehen bilkura liskartsua gertatu da: Bildu eta Aralar alderdien ordezkariak joan egin dira, salatu ondoren batzordearen lehendakari Zorione Etxezarragak aldatu egin zuela bileraren gai zerrenda. Ez da Bilduk Zorione Etxezarraga salatzen duen lehen aldia; iazko ekainean Garbia plataformak beste herri batzuen artean Zizurkilen...
Read MoreTolosan eztabaidan diren 3 sistemen artean merkeena da Atez Atekoa
[Pello Zubiria Kamino] Tolosako udal gobernuak asteazkenean, otsailak 12, batzar irekian aurkeztu ditu berriro herrirako Idema enpresak proposatutako hiru kudeaketa sistemak. Azaroan Zero Zabor blog honetan bildu zen albistean azaltzen dira hiru aukeren ezaugarriak, eta konparaketarekin udalak berak prestatutako dokumentua hemen irakurri daiteke. Diario Vascoren “La decisión sobre la recogida de basuras entra en fase determinante” kronikak, dio berriro berretsi zela azaroan...
Read MoreZer galdetu zuen Izaskun Bilbaok Estrasburgon eta zer erantzun zioten?
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascon Gipuzkoako azpiegitura erraldoien jarraipena egiten duen Fernando Segurak era adierazgarrian idatzi zuen otsailaren 2an, egunkari horren albiste nagusian: “Europa, la Fiscalía y los tribunales cuestionan la gestión de residuos de Bildu“. Aurretik, urtarrilaren 28an informatu zuen: “La UE investigará la paralización de la incineradora“. Azpian zioen: “El comisario de Medio Ambiente señala que la Diputación no ha informado...
Read MorePasai Antxon Atez Ateko ontzien banaketa 17an hasiko da
Pasai Antxon datorren astean zehar banatuko ditu udalak Atez Ateko bilketarako beharko diren ontzi eta gainerako materialak, otsailaren 17an hasi eta 21ean bukatzeko. Pasaia Ezkerretik blogak eman du udalaren iragarpenaren berri: “Datorren astelehenean hasiko dira kuboak banatzen Antxon“. Pasaiak dituen hiru auzo nagusietatik Donibane (2.280 biztan) dagoenekoz Atez Ate ari da martxoan gehituko zaizkio Antxoko 4.700 inguru herritarrak. Albistea beste hedabideetan: Diario Vasco...
Read MoreUrrezko edukiontziak Txingudin, birziklatzea hobetzeko kanpainan
[Pello Zubiria Kamino] Txingudi mankomunitateak iniziatiba berri bat jarri du abian Irun eta Hondarribian gaika biltzen diren hondakinen kopurua handitzeko: urrezko edukiontzia. Hilero, birziklatze daturik onena lortu duen auzoan urrez tindatutako edukiontziak ipiniko dira karriketan sari gisa. Diario Vascok iragarri du: “Contenedores de oro en Irun y Hondarribia para fomentar el reciclaje. Servicios de Txingudi ha iniciado una original campaña para incentivar el reciclaje entre los...
Read MoreApiriletik aurrera 5. edukiontzi marroia Donostia osora zabalduko da
Donostiako udalak apirilean hasi eta uztaila bitartean hiri osoan zabalduko die herritarrei hondakin organikoa borondatezko 5. edukiontzi marroian lagatzeko aukera. Nora Galparsoro Azpiegituren zinegotziak (Bildu) azaldu duenez, 450 edukiontzi txipdun zabaldurik auzo guztietan, udalak nahi luke donostiarrek orain artean zabor nahasiekin botatzen duten organikoaren parte handi bat konpost bilakatzea, bide batez Gipuzkoako hiriburuaren birziklatze tasa gaurko %30 tasatik 2016a bitartean %60ra...
Read MoreEskoriatza osoa Atez Ate apirilerako
Albistea Goienak aurreratu du: “Atez atekoa ezarriko dute udaberri hasieran Eskoriatzan“. Eskoriatzako (4.054 biztanle) udalak hiru hilabeteetan zehar burutu ditu aproba moduan sistema ezberdinak azken hiru hilabeteotan, San Pedro, Intxaurtxueta eta Gaztañadui auzoetan: organikoa kaleko edukiontzi marroietan (5. edukiontzia deituetan) batu dute eta gainerako frakzioak, eta ikusi da lortutakoaren kalitatea ez dela behar adinakoa izan. Alkateak Goienako Marian Biteriri esan dionez,...
Read MoreBergaran Atez Atekoa normaltasunean hasi da (bideoa)
Bergarako udal agintariei Goienari adierazi diotenez, Bergarako sistema berria gertakari berezirik gabe hasi da. Bai azaldu omen dira zenbait zintzilikarioren oinetan plastikozko poltsak, Leire Iruin zinegotziak salatu duenez bereizi gabeko zaborrez beteak, eta zenbait puntu jakinetan ere bai. Imanol Gallegok bideoz bildu du Bergarako lehenbiziko egunaren balorazioa: “Leire Iruin: ‘Ez da inongo gertakari berezirik izan eta pozik...
Read MoreLezo %85era iritsi da eta Atez Atekoarekin 200.000 euro aurreztu
Lezoko udal agintariek, Ainhoa Zabalo alkatea buru, azaldu dute iazko maiatzean hasirik Lezok Atez Ateko bilketarekin lortu duela birziklatze tasa %28tik %85eraino eramatea. Sistema berriarekin, gainera, udalak 200.000 euro aurreztu omen ditu kudeaketa hobeari esker. Albistearen xehetasun gehiago Hitzan: “Ainhoa Zabalo: ‘Atez atekoaren arrakastaren gakoa herritarren jarrera eta inplikazioa...
Read More
Iruzkin berriak