Nafarroako Sakanan martxoan abiaraziko dute hondakinen atez ateko bilketa
Nafarroako Sakanako mankomunitateak biltzen dituen herrietan hondakin guztiak gaika atez ate biltzeko sistema martxoan abiatuko da. Hondakin organikoak banakako zein taldekako konpostaketa bidez birziklatuko dituzte haraneko herri txikienak diren Arakil, Ergoiena, Arruazu, Irañeta eta Lizarragabengoan. Guaixe “Martxorako atez ateko hondakin bilketa” Noticias de Navarra “La recogida de basura ‘puerta a puerta’ arrancará en Sakana en...
Read MoreHondakinak prebenitzeko eta berrerabiltzeko 29 proiektu lagunduko ditu Gipuzkoako Aldundiak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 547.592,65 euro bideratuko ditu aurten hondakinen sorrera prebenitzeko eta berrerabilpena sustatzeko egitasmoak laguntzera. Goiena “Hiri hondakinak prebenitzeko eta berrerabiltzeko 29 proiektu diruz lagunduko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak“
Read MoreArrasateko alkatearen erantzuna plataformei
Arrasateko alkate Inazio Azkarragaurizarrek udal gobernuaren izenean idatzi luze eta xehez erantzun die aurretik herri hartako Arrasate Garbi eta Stop PaP plataformek prentsaurrekoan azaldu argudioei. Goiena “Arrasate Garbi eta Stop PaP plataformei, Arrasateko alkatearen erantzuna” eta “Atez atekoaren aurkako plataformek lanean jarraituko dute Udalaren ezezkoa jaso...
Read MoreAlbiste bilduma (02-09-17/02-09-24)
Azken egunotan ezagutarazitako beste albisteen bilduma. Debagoiena mankomunitateak onartu du atez ateko bilketa sistema herrietan abiarazteko sistema eta egituren kontratazioa: Diario Vasco “La Mancomunidad aprueba la contratación de los servicios y los medios para implantar el PaP” Karkara (Orio) “Jende askok hartu du hondakin organikoen edukiontzia Herriko Plazan” Azkoitiko Hitza “Autokonpostajea sustatuko dute Ingurugiro Hamabostaldian” Atez Atekoaren...
Read MoreAndoaingo Kilometroak, Zero Zabor esparru
Andoainen urriaren 7an Ikastolen Elkarteak burutuko duen Kilometroak jaia Zero Zabor esparru izango dela ziurtatu du antolatzaileek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako akordioak. Gipuzkoako Foru Aldundia “Zero Zabor programa Kilometroak jaian“
Read MoreDenis Itxaso sozialista jarriko dute San Marko mankomunitateko lehendakari
EAJ, PSE eta PPk hitzartu dute ondoko egunetan San Marko mankomunitateren presidentea aldatzea. Denis Itxaso Donostiako zinegotzi sozialista izango da lehendakari eta bere ordezko Ramon Gomez PPkoa. Berria “Denis Itxaso izango da San Markoko presidentea, Bilduri kargua kenduta” Noticias de Gipuzkoa “El socialista Denis Itxaso sustituirá a Bildu en la presidencia de San...
Read MoreZubietako Herri Batzarrak hondakinak atez ate biltzea eskatu die Usurbili eta Donostiari
Udalerriz Donostiako eta Usurbilgo lurrak diren Zubietako herritarrek herri batzarra hautatzen dute zerrenda irekietan. Batzar honek eskatu berri die bai Usurbili eta bai Zubietari auzoko hondakinak atez ate biltzea. Gipuzkoa Zero Zabor “Zubietako Herri Batzarrak atez ateko bilketa ezartzeko erabakia hartu du“
Read MoreOlatzagutian hondakinak errausteari Compañía de las 3Rs elkarteak aurkeztu alegazioak
Nafarroako La Compañía de las Tres Erres elkarteak alegazioak aurkeztu dizkio hemengo gobernuak Olatzagutian hondakinak erretzeari irekiz hartu duen azken erabakiari. Testua osorik Navarra Verde / Nafarroa Berdea guneak bildu du. Navarra Verde “Alegacion de la Compañía de las 3Rs al PSIS de Cementos Portland en...
Read MoreAzkoitian hondakin industrialen zabortegiak alarmak piztuarazi ditu kutsaduragatik
Azkoitiako udalak publikoki jakinarazi du larria dela burdingintzako fabrika handi baten hondakinak biltzen dituen Oinartxo-Eginoberri zabortegiaren egoera. Urte luzez hor kontrolik gabe metatu diren molibdenoa, manganesoa, beruna eta bestelako gai toxikoak Urola ibaira iristeko arriskua dago. Azkoitiko Hitza “Udalak «urgentziazko» neurriak hartu ditu Oinartxo-Eginoberri zabortegiari dagokionean” Garan, Koldo Campos Sagaseta “El vertedero de Azkoitia” Diario Vasco...
Read MoreGipuzkoako Diputazioa pozik Europako Batzordeak hondakin estrategia begi onez ikusten diolako
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak, Iñaki Errazkin azpiegitura eta ingurumen diputatua buru dutela, hartu ditu Europako Batzordean ingurumen komisarioa den Janez Potocnikek. Bilkuran berretsi dute Gipuzkoak hondakinez daraman estrategia berriak bat egiten duela Europak etorkizunerako markatu dituen lehentasun eta hierarkiekin. Berria “Hondakinen kudeaketan bat datoz Gipuzkoa eta Europa” Gara “Diputación subraya la buena sintonía con la CE respecto a los objetivos de...
Read More
Iruzkin berriak