Zestoako Osinbeltz harrobia: orain arteko berri eta erreakzio guztiak
ARGIAk Zero Zabor blog honetan urriaren 13an bildu zuen honi buruzko lehen albistea: “Gipuzkoako errefus geldotuak Zestoako Osinbeltz harrobira joango dira” eta ondoko orduetan Zestoan eta oro har Gipuzkoan entzun ziren albisteak biharramunean “Zestoako Osinbeltz harrobia errefus biltegi: azalpenak eta erreakzioak” sarreran. Horietan aurkituko ditu irakurleak lehenbiziko albiste idatzi eta bideoak. Geroztik eta gaur arte, urriak 24, plazaratu direnak, berri, iritzi eta...
Read MoreNafarroako Gobernuak dio gaikako bilketaren apostua egin behar dela
Nafarroako mankomunitateekin joan den astean egindako bileran esan du Jose Javier Esparza Ingurumen kontseilariak: hondakinen gaikako bilketa “hil ala biziko” (vital gaztelaniaz) eredua dela Nafarroarako. Efe agentziatik hartutako kronika honela titulatu du Diario de Navarrak: “Esparza ve la recogida selectiva como “modelo vital” de gestión de residuos“. Honela kontatu du bilkuraren hasiera: “Antes del comienzo de la reunión, el consejero ha...
Read MoreAzkoitiak gaikako bilketan %74a gainditu du abuztuan
Gaikako bilketa berriari ekin eta berehala nabaritu dira emaitzak Azkoitian: %74a gainditu dute abuztuan. Udalak datu hori jakinarazi du, emaitza onen ordainetan herritarrei hondakinengatiko zerga jaistea proposatuko duela iragarri duenean. Azkotian frakzio bakarreko Atez Atekoa egiten da, Ataunen eta Ormaiztegin erabiltzen den sistema bera: errefusa herritarrek nork bere zintzilikarioan eskegitzen dute eta kaleko edukiontzi handietan gainerako frakzio guztiak, txipez kontrolatzen den organikoa...
Read MoreZubietako TMB planta eraikitzeko lanak Eusko Jaurlaritzaren baimenaren zain
GHKko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek Zubietan eraiki nahi den Tratamendu Mekaniko eta Biologikorako (TMB) plantaren dokumentazio osagarria aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren aurrean Gasteizen , astelehenean, urriak 20. Iñaki Errazkin, Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak esan duenez, ziur daude TMB plantak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Baimen Bateratua izango duela, “baina interes politiko eta elektoralak direla medio, baimena atzeratu nahi izateko tentazioa...
Read MoreZarauzko Urtetako zabortegia abenduaren 23an itxiko dute
Albistea Martin Garitano Gipuzkoako Aldun Nagusiak eman die kazetariei zabortegian bertan: Zarauzko Urteta auzoko hondakindegia datorren abenduaren 23an itxiko dute. Garitanok aurreratu du Gipuzkoak une honetan zabor nasiak tratatu gabe uzteko dauzkan beste bi zabortegiak ere, Goierriko Sasietakoa eta Urola Erdiko Lapatxekoa 2015an itxiko dituztela. Horren ostean Gipuzkoak ez du edukiko tratatu eta aprobetxatu gabeko zaborrak uzteko gune bakar bat. Aldiz, 2015etik lurraldeko azken hondakin...
Read MoreTolosan ontziak banatzen ari dira, bilketa azaroaren 5ean hasteko
Tolosako udala gaur hasita urriaren 25a arte ariko da herritarrei banatzen gaikako bilketa orokor berrirako behar dituzten ontzi eta gainerako materialak. San Esteban eta Amaroz auzoetatik hasita, banaketa erdiguneko bizilagunekin bukatuko da. Sistema berria ere auzoka jarriko da abian eta azaroaren 6rako Tolosako biztanle guztien hondakinak sistema berrian biltzea aurrekusi du udalak. “Tolosako hondakin bilketa sistema berria: xehetasunak eta erreakzioak” albistean aurreratu zenez,...
Read MoreZestoako Osinbeltz harrobia errefus biltegi: azalpenak eta erreakzioak
Atzo agintariek berek eta hedabideek zabaldu ondoren Gipuzkoako errefus geldotuak Zestoako Osinbeltz harrobira joango direla, Zestoan bertan herritarrei azalpenak eman zizkieten operazioaren arduradun nagusiek, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak, Ainhoa Intxaurrandieta GHK partzuergoko lehendakariak eta Imanol Azpiroz erakunde bereko lehendakariordeak. Gaia ezagutu eta beren kezkak azaltzeko asmoz hainbeste zestoar bildu zirenez, batzarra leku handiago batera eraman behar izan zuten denek...
Read MoreGipuzkoako errefus geldotuak Zestoako Osinbeltz harrobira joango dira
Gara egunkariak aurreratu eta ondoren Gipuzkoako Foru Aldundiak berak berretsi duenez, Zestoako Osinbeltz harrobia hautatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko errefus geldotuentzako azken biltegitzat. Bereizirik bilduta birziklatuko diren paper-kartoiak, bidrioak, ontzi arinak eta hondakin organikoak alde batera utzirik, gainerako errefusak Zubietako eraikin berriak tratatuko dituzte haietatik aprobetxatu daitekeena berriro bereizi eta birziklatu ezin dena geldotzeko, horretarako tratamendu...
Read MoreZestoan dagoenekoz %82 biltzen dute gaika eta Aizarnazabalen %94
[Pello Zubiria Kamino] Urola Erdiko mankomunitateak jakinarazi du Zestoa iritsi dela bere hondakinen %82 gaika sailkaturik biltzera eta Aizarnazabal berriz %94ra. Ekain bukaeran ezarri zuten Zestoan blog honen beste albiste batean “gaikako bilketa komunitario derrigorrezkoa” izendatu zena. Askoz txikiagoa den Aizarnazabalen, berriz, ekarpen-guneetan lagatzen dituzte bizilagunek beren hondakinak; ekarpen-guneok erabiltzen dituzte Atez Atekoa egiten duten udalek landa-eremuko...
Read MoreAEBetako Seattle hiriak isuna jarriko dio zaborretan organikoa nahasten duenari
[Pello Zubiria Kamino] Associated Press agentziak zabaldu duenez, AEBetan Seattle hiriak (635.000 biztanle) legez debekatu du zaborretan organikoa nahasirik botatzea eta urte berriarekin hasiko da isunak ezartzen debekua betetzen ez dutenei. Oregon Live egunkari elektronikoan irakur daitezke xehetasunak:”Seattle to fine residents who don’t compost food waste“. Seattleko udalean hondakinez okupatzen diren zerbitzuek kalkulatu dute herritarrek lagatzen dituzten hondakinetan...
Read More
Iruzkin berriak