Pasaiako 280 herritarrak: “Birziklapena 20 puntuz jaitsi duen kudeatzaileak kargutik kanpo beharko luke”
Pasaian legealdi aldaketatik hondakinen kudeaketak egindako okertzea salatzen duten 280 herritarrek duela urte bete galdera zerrenda bat aurkeztu zioten Pasaiako alkateari: ea erraustegia eraikitzeko kontratua udalak publikoki onartu duen, herritarrak ohartarazi ote dituen kontratuaren ondorioez, eta abar. Hilabeteak aurrera pasa ahala erantzunik ez zeukatela eta, herritarrok irailean udaletxeraino eraman zuten protesta, udalak ez duelako argitzen zergatik eta zertarako hartu dituen beren...
Read MoreLasarte-Oriako udalak (PSE) auzokonpost guneak ezabatu egingo ditu
Lasarte-Oriako alkateak gutun bidez jakinarazi die auzokonpostean ari diren familiei laster kentzera doala hori egiteko herrian dauden bi guneak. Iñaki Petxarroman kazetariak eman du albistea, udalak bidalitako orria erakutsiz. 2013an (Bilduren alkatetzarekin) zabaldutako zerbitzu hori berriro kendu arteko onik ez du eduki PSE-EAJk gobernuak. Estreina hobariak kendu zizkien beren hondakin organikoak horietara daramatzaten familiei, horrekin zigortuz mundu osoan Ekonomia Zirkularraren praktika...
Read MoreZubietako herritarrek Donostiako alkateari eskatu diote erraustegia gelditzea
Aldi berean Usurbil eta Donostiako udalerrien osagai den Zubietan, bi urtez behin egiten den moduan lekuko alkatetza eskuz aldatzeko ekitaldian, herritarrek banderolekin eskatu diote Donostiako alkate Eneko Goiari erraustegiaren obrak gelditzea. Zubietako herritarrek udal hauteskundeetan bozkatzen dituzte alkatetzarako nahi dituzten hautagaiak, eta horien artean boto gehien bildu duten biek betetzen dute Zubietako alkate kargua, estreina Zubietako usurbildarrek gehien bozkatuenak, ondoko bi...
Read MoreAEBetako alkateek ez dute onartzen zaborren errausketa energia berriztagarritzat
AEBetako alkateen elkarteak, 30.000 biztanle baino gehiagoko udaletako alkateak biltzen dituenak, energia berriztagarrien zerrendatik kanpo utzi du hondakinen errausketa, erraustegien industriak azken unera arte gogor egin duen arren presio. Ekainean egindako azken biltzarrean gertatu da, AEBetako alkateek Donald Trumpi eskatu diotenean ez abandonatzeko Obamak berriztagarrien alde irekitako bidea. Donald Trumpek abian jarri duenean Barack Obamaren garaian energia berriztagarrien alde ezarritako...
Read MoreHernani, Oiartzun eta Usurbilek helegitea jarri diote Zubietako erraustegiaren Ingurumen Baimenari
San Marko mankomunitateko kideak diren Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udalek errekurtsoa aurkeztu diote Eusko Jaurlaritzak erraustegiari emandako IBB Ingurumen Baimen Bateratuari. Hiru udaletako ordezkariek salatu dute Jaurlaritzako Ingurumen sailak GHKk eskatutako baimena 11 eguneko epe laburrean korrika eta presaka tramitatu izana, “beharrezko prozedura jarraitu gabe”. Baimenean Jaurlaritzak ustez egindako lau arau haustetan oinarritu dira udalok errekurritzeko, 2010ko baimena...
Read MoreGipuzkoa Zutikek alkateei galdetuz erraustegiaz eztabaida zabaldu nahi du
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria. Urtarrilean plazaratu zenez, Donostialdea eta inguruko herrietako udal erregistroetan zenbait herritar hasi ziren beren alkateei galdezka ea zer egin duten edo egiteko asmoa duten Zubietako erraustegiak udalerri bakoitzari sortuko dion 35 urteko zorpetzearen aurrean. Geroztik, Gipuzkoa...
Read MoreHerritarren protesta artean erraustegia eraikitzeko baimena eman du Donostiako Udalak
Donostiako Udaleko plenoa bertan behera geratu da asteartean erraustegiaren aurkako mugimenduko 50 bat lagunen protestek eraginda. Udalak Arzabaleta hirigintza plana aldatu du erraustegia ahalbidetzeko Zubietan EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin. EH Bildu eta Irabazik aurka bozkatu dute. Donostitik blogean irakur daitekeenez, EAJko zinegotzi Martin Ibabek “NU.06 Arzabaleta Plan Berezia” gisa aurkeztu nahi izan du plenoko seigarren gaia, erraustegia aipatu gabe. Azkenean eztabaida...
Read MoreSan Ferminetan hondakinak gaika bilduko lehenbizikoz Iruñea zaharrean
Iruñeko alde zaharrean lehenbiziko aldiz hondakinak gaika sailkaturik bilduko dituzte San Fermin hauetan. 1.000 litroko edukierako kontainerrak ipiniko dituzte karriketan frakzio desberdinak bereiz bota ahal izateko (gai organikoak, errefusa, papera-kartoia, ontziak eta beira) jaiek iraun bitartean. Horrez gain, ostatu eta komertzioei Atez Ate bilduko zaizkiee egunero kartoia, beira eta organikoa. Iruñerriko Mankomunitateak jakinarazi duenez, aurreko urteetan bezala bilketa pneumatikoko...
Read MoreZestoan sinadurak biltzen ari dira: “Ondo egiten jarraitu nahi dugu”
Zestoan herritar talde bat sinadura bilketan hasi da 2014eko udatik hondakinak biltzeko daukaten sistema mantentzearen alde. Gaikako bilketa komunitarioa darabilte Zestoan orduan agintean zegoen Bilduk eta EAJk adosturik, baina jelkideek alkatetza eskuratutakoan edukiontzi txipdunak ezartzea erabaki dute modu unilateralean. Firma bilketan ari direnek diote: “Ondo ari gara Zestoan, eskualdeko eredu gara eta horrela izaten jarraitu nahi dugu”. Hondakin bilketaren gatazka betean,...
Read MoreAzkoitian udal berriarekin kontainerrak libre eta gaikako bilketa % 50era jaitsi
Azkoitia Zero Zabor elkarteak Maxixatzen aldizkarian jakinarazi duenez urte betean atzerapauso galanta egin du gaikako bilketak Urola bailarako herri horretan. EAJren udal berriak Arrasateko eta Zegamako sistemak ezartzea agindu zien arren (Atez Atekoaren ordez txip elektroniko bidez kontrolatutako edukiontziak), gero edukiontzi guztiak libre utzi ditu eta birziklatze tasetan beherakako nabarmena gertatu da, %50rainoko tasaraino makurtuz. “Gauza bat esan eta bestea egin” izeneko...
Read More
Iruzkin berriak