Astelehenetik, Atez Ateko mistoa Ormaiztegin
[Pello Zubiria Kamino] Goirriko Hitzak plazaratu duenez, “Hondakinak biltzeko edukiontziak banatzen ari dira Ormaiztegin” sistema berrian astelehenean bertan hasteko, martxoaren 31n. Goierriko Ormaiztegin (1.303 biztanle) udal batzak joan den urtarrilean aho batez onartu zuen hondakinen bilketa sistema berria. Ataungoaren berdintsua da eta Legazpikoaren oso antzekoa (kendurik Legazpin hala nahi duten familiei atarian hartzen zaiela organikoa ere): gaikako bilketa derrigorrezkoa da,...
Read MoreElgetako udalak herri galdeketa egingo du ekainaren 22ko astean
[Pello Zubiria Kamino] Elgetako udalak herri galdeketa antolatu du alderdi politiko guztien artean adostutako hondakin bilketa sistemba berria berresteko. Goienak azaldu duenez, ezaugarriok izango ditu Elgetako sistemak: “Kontsultaren emaitzek horrela adieraziz gero, hondakin bilketa sistema berria martxan litzake gehienez bi hilabete jota. Eta jarraipena egingo diote. Helburua da bilketa selektiboa %70-80ra heltzea eta jarraipena egingo da. Bederatzi hilabetera helburuen betetze mailaren...
Read MoreIruñeko udalak baimena eman du Sanduzelain auzokonposta egiteko
Joan den irailean zabaldu zen ezezko albistea: “Iruñeko udalak 60 familiari ukatzen dio auzokonposta egitea Sanduzelain“. Orain Diario de Navarrak plazaratu du baiezkoa: “70 familias de San Jorge, pioneras en compostaje comunitario en Pamplona“. Irailean esan zenez, Sanduzelaiko auzotarren eskaria babestu zuen Iruñeko udalaren plenoak, Izquierda-Ezkerra, NaBai, PSN, Bildu, PP eta Aralarren botoekin, baina UPNk oraindik zion aurrerabiderik ematen. Udalak orain baimena...
Read MoreAdunan bilera gaur hondakinentzako bigarren etxola erre dutela eta
[Pello Zubiria Kamino] Tolosaldeko Atariak plazaratu du albistea: “Epe motzean hondakinen bigarren txabola erre dute Adunan“. Etxola txikiotan inguruko herritarrek lagatzen dituzte sailkaturik beren etxeetako hondakinak. Hedabide nagusiek ez dioten arren eman erreketa honi kale borroka usaineko beste edozein erasori eskainiko lioketen adinako oihartzunik, adunatarrak keztarurik daude. Maier Ugartemendiak hedabide horretan azaldu duenez, udalak herri batzarrerako deia egin die...
Read MoreIbarran ere Atez Atekorako ontziak banatzen ari dira
Tolosaldeko Ibarran (4.269 biztanle) laster abian jarriko duen Atez Ateko bilketarako materiala ari zaie banatzen udala herritarrei. Martxoaren 19. 20 eta 21ean burutuko da lan hau eta sistema berria abian jarriko apiril hasieran. Albistearen xehetasun gehiago: “Ontziak jasotzen ari dira ibartarrak” (Tolosaldeko Ataria) “Kubo banaketa egingo dute larunbata bitarte Ibarran” (Diario...
Read MoreEskoriatzan Atez Atekorako ontziak banatzen ari dira
Martxoaren 19an hasi da Eskoriatzako udala hondakinen Atez Ateko bilketarako ontziak banatzen herritarren artean. Apirilaren 3a arte luzatuko da banaketa, auzoka burutuko dutena. Banaketa egun bakoitzean zein auzo eta kaletako herritarrei egingo zaien “Atez ateko bilketa sistemarako Kubo banaketa” oharrean azaldu dute. Asteotako material banaketan udaleko langileez gain herritar boluntarioek ere hartzen dute parte. Herrian funtzionatuko duen sistema berriaren ezaugarriak...
Read MoreDonostian hasi dira organikoarentzako edukiontzi txipdunak ezartzen
Gros auzoan egin zuen Nora Galparsoro zinegotziak edukiontzi berrien aurkezpena eta ondoren Amaran ere hasi dira zabaltzen, uztaila bitartean sistema Donostia osora hedatzeko. Guztira 450 edukiontzi jarriko dituzte hirian. Galparsororen agerraldian ezagutu ahal izan dira txip bidez erabili ahal izango diren edukiontziak.. Horietan hondakinak lagatzeko txartel elektronikoa eskatu eta eduki behar zaio udalari. Albisteaz xehetasun gehiago: – “Groseko bizilagunak organikoa jasotzeko...
Read MoreBergarako otsaileko emaitzak: %81 gaika, errefusa lehengoaren %15,4
[Pello Zubiria Kamino] Bergarako herriak hilabete eta erdi egin duenean hondakinen bilketa sistema berrian, Atez Atekoan, udalak egoeraren laburpena eskaini du prentsa oharrean. Zer dioen? Bergaran sistema aldatzearen inguruan sortutako zalaparta jarraitu duen edonorentzako, lehenbiziko emaitzak eskaini ditu udalak: otsailean gaikako bilketan hasi eta hilabetera %81era iritsi direla Bergaran eta hondakinen atal problematikoena den errefusa izugarri gutxitu dutela, 2013ko otsailean bergararrek...
Read MoreEpeleko (Bergara) konpostatze planta bederatzi hilabete barru lanean
Ostiralean, martxoak 14, Bergaran eraikitzen ari diren Epeleko konpost plantaren lehen harria jarri zuten. Ekitaldian parte hartu zuten Ainhoa Intxaurrandieta GHKren lehendakariak, Jaione Isazelaia Bergarako alkateak, Iñaki Errazkin Ingurumen eta Lurralde Antolaketarako diputatuak eta Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak. Epelen bi eratako instalazioak ari dira eraikitzen: alde batetik konpostatze planta eta bestetik Debagoieneko transferentzia estazioa, eskualdeko errefusa, papera eta...
Read MoreAntzuolak hondakinen %87 biltzen du gaika sailkaturik
Goienak zabaldu du albistea: “Antzuolako Udalak dio herritarrek hiri hondakinen %87 sailkatuta batzea lortu dutela“. Jose Mari Iturbe Hondakinen Jarraipen Batzordeko kideak eman dizkio Atez Ateko bilketak hiru urteren buruan eskaintzen dituen datuak hedabideari. Tartean, hondakinen kudeaketa nolakoa den epaitzeko balio duen datu esanguratsuena: duela hiru urte 400 tona errefus botatzen zuen Antzuola herriak (2.177 biztanle) orain urtean 60 tona bota du, biztanleko 27,5 kilo....
Read More
Iruzkin berriak