Lezo %85era iritsi da eta Atez Atekoarekin 200.000 euro aurreztu
Lezoko udal agintariek, Ainhoa Zabalo alkatea buru, azaldu dute iazko maiatzean hasirik Lezok Atez Ateko bilketarekin lortu duela birziklatze tasa %28tik %85eraino eramatea. Sistema berriarekin, gainera, udalak 200.000 euro aurreztu omen ditu kudeaketa hobeari esker. Albistearen xehetasun gehiago Hitzan: “Ainhoa Zabalo: ‘Atez atekoaren arrakastaren gakoa herritarren jarrera eta inplikazioa...
Read MoreGaur hasiko da Atez Atekoa Bergaran
Gaur, otsailak 4, herritarrek hondakin organikoa bereizirik kaleetan ipinitako puntuetan lagatzen dutenean hasiko da Atez Ateko bilketa Bergaran (14.708 biztanle). Gaurdanik Debagoieneko herri handiena da sistema horretara aldatuko dena, eta Gipuzkoan oraingoz bigarren handiena Hernaniren ondoren (19.000). Bergaran hondakinen bi atal jasoko dira atez ate, organikoa eta errefusa, eta bidrioak, paper-kartoiak eta ontzi arinak karrikan lagatako edukiontzietan orain arte bezala. Gaur bertan...
Read MoreMutrikun parte hartze prozesua hondakinez
Mutrikuko (5.101 biztanle) udal ordezkariek jakinarazi dute laster jarriko dutela martxan hondakinen kudeaketari buruzko parte hartze prozesua, Hitzak zabaldu duenez. Gipuzkoa baitan Txingudirekin (Irun-Hondarribia) hondakinen gaikako bilketan emaitzarik txarrenak dauzkan Debabarrenan dago Mutriku. Bilduko udal gobernua dauka. Berrikitan Diario Vascok argitaratu zuen EAJren protesta Mutrikun irailean Atez Ateko bilketa ezartzekoak direlakoan eta herri galdeketa...
Read MoreBeasainek debekatu du organikoa eta birziklagarriak errefusarekin botatzea
[Pello Zubiria Kamino]Beasaingo udalak gogorarazi du hedabide gehienok letra txikitan jartzeagatik herritar askori oraindik oharkabean pasatu zaiona: udal eremu barruan debekatuta dagoela errefusaren kontainerrean botatzea bai hondakin organikoa eta bai paper-kartoi eta ontzi arinak. Beasaingo herritarrei dei egin zien joan den astean organikoaren edukiontzi marroia erabili dezaten, ZZ blog honetan aipatu zenez. Hitzak orduan emandako albistean zioen: “Hondakin organikoa eta material...
Read MoreAretxabaleta ekainean Atez Ate
Aretxabaleta (6.850 biztanle) herriko udal gobernuak jakinarazi du ekainean hondakinen gaikako Atez Ateko bilketa ezarriko duela. Bilduko alkate eta zinegotziek azaldu dute 2012an hondakinen inguruko hausnarketa hasi zutenetik Aralar eta EAJko zinegotziekin bezala Garbia plataformarekin saiatu direla adostasun bat lortzen, tartean hauei proposatu zietelarik atez ate soilik errefusa eta ontzi arinak biltzea eta organikoaren bilketa, orain arte polemikoena izan dena, familia bakoitzari aukeran...
Read MoreBeasaingo herritarrei deia organikoaren edukiontzi marroia erabili dezaten
Beasaingo udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez egin diete deia herritarrei organikoarentzako 5. edukiontzia (marroia) erabili dezaten. Albistea eman dute Hitzak (“Edukiontzi marroia erabiltzeko dei egin dute Beasaingo alderdi guztiek“) eta Diario Vascok (“Impulso al contenedor marrón“). Bilduk gobernatzen duen udal honetan 2012ko martxotik txipez irekitzen dira edukiontziok. Orain artean giltza hori berenganatu duten besaindarrek (3.250 familia,...
Read MoreDatorren asteartean, otsailak 4, Bergara hasiko da hondakinak Atez Ate batzen
Bergara (14.708 biztanle) datorren asteartean, otsailak 4, hasiko da bere hondakinak Atez Ate biltzen. Goienak zabaldu du albistea. Debagoieneko herri handiena izango da sistema horretara aldatuko dena, eta Gipuzkoan oraingoz bigarren handiena Hernaniren ondoren (19.000). Bergaran hondakinen bi atal jasoko dira atez ate, organikoa eta errefusa, eta bidrioak, paper-kartoiak eta ontzi arinak karrikan lagatako edukiontzietan orain arte bezala. Hemen ere kaletik desagertuko dira zabor...
Read MoreEzkio-Itsason gaur desagertuko dira zabor nahasiendako edukiontzi handiak
Goierriko Ezkio-Itsasok (625 biztanle) gaur kenduko ditu bere udal eremutik azken urteotan tipikoak egin diren kontainer berde handiak, zabor nahasiak botatzeko prestatuak. Diario Vascok zabaldu duenez, gaurdanik birziklagune berriak erabiliko dituzte herritarrek. Gaurtik aurrera, halaber, debekatuta dago organikoa beste edozein atalekin nahasirik uztea. Oso herri sakabanatua den Ezkio-Itsasok gaurdanik funtzionatuko du Atez Atekoan ari diren udalerrietako landa eremuek bezala: hauetan ez...
Read MoreOrmaiztegin martxotik hondakinak Atez Ateko mistoan bilduko dira
Goierriko Ormaiztegin (1.303 biztanle) udal batzak aho batez onartu du hondakinen bilketa sistema berria, Ataungoaren berdintsua (eta Legazpikoaren oso antzekoa, kendurik Legazpin hala nahi duten familiei atarian hartzen zaiela organikoa ere): gaikako bilketa derrigorrezkoa da, edukiontzi berde handia desagertzen da, kaleko edukiontzi handietan biltzen dira bereizirik ontzi arinak (horia), beirakiak (berdea), paperkiak (urdina) eta organikoa (marroia) eta, aldiz, azken errefusa astean behin...
Read MorePasai Antxon erabakita daude zintzilikarioak eta bilketako guneak
Pasaiako udalak Antxoko herritarrei ezagutarazi die familia bakoitzak non laga beharko dituen laster bere hondakinak ondo sailkaturik. Batzuek horretarako zintzilikario edo posteak usatu beharko dituzte, alde zaharreko beste batzuek horretara egokitutako sotoak edukiko dituzte eskueran. Familia bakoitzak jaso du dagokionaren foto-muntaia. Oraindik eperik jakin ez den arren, laster hasiko du udalak bilketarako ontzi eta bestelako materialen banaketa. Albistea bildu dute Hitzak (“EAJren...
Read More
Iruzkin berriak