Alkiza Zero Zabor izateko bidean
Tolosaldeko Alkiza (371 biztanle) Zero Zabor herri txikietakoa izango da laster. Egunotan udal ordezkariek eta Tolosaldeko mankomunitateko teknikariek herritarrei aurkeztu dizkiete hondakin guztiak gaika sailkaturik biltzeko sistema berriaren xehetasunak. Eredu honetako beste herrietan bezala, Alkizan ere herritarrek sortutako hondakin organiko guztia udalerrian bertan birziklatuko da, bai konpost bihurtuta edo animaliei (zerriak, oiloak…) bazkatarako emanda. Diario Vascok zabaldu du...
Read MoreTolosako Inauteriko karrozen materialak ondo bereizirik jasotzea nahi du udalak
Eguberrietatik aurrera Inauteri usaina zabaltzen denez Tolosan, festa nagusi horietan ere hondakinen kudeaketa hobetzeko urratsak ematen ari da udala. Oraingoan, karrozak prestatzera Usabalgo Ferialean biltzen direnei eskatu die materialak ondo bereizirik lagatzea, horretarako prestatu dituen bi kontainerretan. Diario Vascok “Hondakin kopurua murrizteko eskaera Feriala erabiltzen ari direnentzat” albistean azaldu duenez, udalak karrozagileei oroitarazi die mankomunitateak oso tarifa...
Read MoreBelauntza laster Zero Zabor izango da
Diario Vascok zabaldu duenez (“Zabor bilketa sistema berria Belauntzan“), Tolosaldeko Belauntza (281 biztanle) laster abiatuko da Zero Zabor herri txikien eredutik, hondakinen kudeaketarako Orendainek markatu zuen ildotik. Lehenbizi familia guztiak hasiko dira organikoa berezita konposta egiten (gehienak banaka eta horretarako eskueran lurrik ez duten bakanak auzo-konpostean), eta bitartean udalak eta mankomunitateak ezarriko dituzte udalerriak gainerako frakzioak biltzeko edukiko...
Read MoreAtaunen sistema zehazteko bi bilera
Ataun (1.680 biztanle) sistema mistoa ezartzekotan da laster, nolabait definitzeko “Legazpiko formula” deitu daitekeenaren antzekoa, Atez Atekoa ezarri aurretik Itsasondok eduki zuenarekin ere alderatu litekeena. “Errefusaren kaleko edukiontzi berdea kendu egingo dute, eta atez ate biltzen hasiko dira hondakin mota hori, birzikla ezin daitekeena. Gainerako hondakinak kaleko edukiontzietan jasoko ditu Sasietak, gaika, gaur egun bezala. Ataunen agintzen duen Bilduk eta...
Read MoreEskoriatzako udalak salatu ditu Atez Atekoaren kontrako sabotajeak
Goienan Jagoba Domingok idatzizko eta bideozko kroniketan azaldu duenez, “Eskoriatzan hondakinen proba pilotuaren boikotaren gaineko salaketa egin du Udalak“. Udal gobernuko ordezkariek herritarrei jakinarazi diete hilabeteotako esperientzia gazi-gozoaz egiten duten balantzea. Gozoa, sistema berriak ahalbideratu duelako gaikako bilketa tasak maila oso on bateraino eramatea. Gazia ere bai, Atez Atekoaren kontra dauden zenbait herritarren jokabidea protesta izatetik sabotajea izatera...
Read MoreDonostiako kaleetan laster 110 makina sukaldeko olio erabilia biltzeko
Hitzak plazaratu duenez, Donostiako udalak iragarri du urtarrilaren 27tik aurrera sukaldeko olioa biltzeko 110 edukiontzi jarriko dituztela hiriko kaleetan. Ecogras enpresaren kontainer laranja kolorekoak izanen dira, horietatik 28 egokituak ezinduek errezago erabili ahal izateko. “Gure olioarekin dieselaren ordezko erregaia egin daiteke; gutxiago kutsatzen duena, errekuntza garbiagoa duena eta motorren bizitza luzatzen duena gainera”, esan du Nora Galparsoro, Hiri azpiegitura eta...
Read MoreAzpeitin alderdiak ados Lapatx ixteko azpiegitura berriak adostearekin
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatuak azaldu duenean hondakinen kudeaketarako azpiegitura berriak negoziatzen ahaleginduko dela alderdi politikoekin, Azpeitian EAJ, H1! eta Bilduren artean lortutako akordioa aipatu du adibidetzat. Izan ere, urtarrilaren 7an udalbatzak “eragile guztiei eta bereziki Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politiko guztiei” eskaera luzatu die “azpeitiarren interesak defendatzeko, ez ditzatela gure herriko interesak...
Read MoreGaurtik Tolosaldeko Ikaztegieta Atez Ate
Gaur, urtarrilak 8, hondakinen sistema berrira pasatuko da Tolosaldeko Ikaztegieta (469 biztanle). Ikaztegieta bi eremutan banatu dute: landa eremukoek giltzaz ireki ahal izango duten bilketa guneetan lagako dituzte hondakinak gaika sailkaturik (Atez Atekoa egiten den herri guztietan horrela egiten dute aparte bizi diren baserri eta beste etxeetakoek) eta kaxkokoei atez ate bilduko zaie. Ikaztegietako etxeek ez dute zintzilikariorik edukiko, altuera apaleko etxeak izanik ontziak lurrean utzita...
Read MoreErrenterian, hondakinen inguruko kontsentsua lortzearen zailtasunak
Blog honek aurreratu zuen “Errenterian hondakin mahai berria antolatuko da” eta antza denez lehen bilkuran zenbait adostasun lortu ondoren berriro gaiztotu da giroa herriko alderdi politikoen artean. Udal gobernua eskuetan daukan Bilduk dio bileran funtsezko adostasun bat egon zela aurretik Hondakin Taldeak urte beteko lanaren buruan proposatzen zuen organikoaren edukiontzi derrigorrezkoaren inguruan, baina gero mahaian esan ez zirenak deklaratu dituztela partiduok hedabideen...
Read MoreTolosan 450 pertsonak egiten dute auzo-konposta
Diario Vascok udalean jakin duenez (“Compostaje ‘made in’ Tolosa“) herri horretan 450 pertsonaren hondakin organikoak konpost bihurtzen dira hiri barruko parkeetan kokatutako konpost guneetan. Urtean 59.200 kilo zabor gutxiago iristen da horrela bilketa zirkuituetara eta udalak horien batze eta tratamendu kostuetan 8.290 euro aurrezten ditu.
Read More
Iruzkin berriak