Eibarko familien %75ek izena eman du organikoaren edukiontzia erabiltzeko
Abendu hasieran zabaldu zen albistea, “Eibarren hondakinen tasa %20 igoko zaie 5. edukiontzian ez daudenei” eta berehala eman du fruitua: “El número de hogares inscritos al quinto contenedor alcanza el 75%” titulatu du albistea Diario Vascok eta Noticias de Gipuzkoak “Eibar duplica los inscritos al contenedor marrón tras anunciar que sube la tasa“. Orain falta da ikustea izen emate soiletik zenbat haratago doan gaika bildutako hondakin kopurua. Eibarren eta...
Read MoreUrnietako alkateak aitortu du emaitzak urrun daudela %65eko helburutik
[Pello Zubiria Kamino] Urnietako udalak Eguberri bigarrenean, abenduak 26, hondakinen batzorde berria jarriko du abian, Diario Vascok “El Consistorio contará con una ordenanza de residuos desde el mes de abril” kronikan azaldu duenez. Juan F. Manjarresek kontatu duenez, Mikel Pagola (EAJ) alkateak aitortu du edukiontzi bidezko borondatezko bilketarekin (bostgarren edukiontzi marroia organikoarentzako, errefusa kaleko kontainer handietan botatzea libre) %43 inguruko datuetan...
Read MoreElgetak atzeratu egin du herri galdeketa
Apirilean Elgetako herrian adostu zutenean hondakinen inguruko adostasuna, urte amaierarako iragarri zuten sistema berriaz herri galdeketa egingo zutela. Orain Goienak zabaldu duenez, “Abendurako iragarrita zegoen herri galdeketa atzeratu egingo dute“. Apirilean zabaldu zen arren “Elgetako udalak %70-80 birziklatzeko sistema propioa onartu du aho batez” albistea, geroztik ez da azaldu hitzarmen hark aurreikusten zuen edukiontzi txipdunez zehaztapen gehiago. Herri...
Read MorePasai Antxon zintzilikarioak eta lokalak erabiliko dituzte Atez Ateko bilketan
Pasai Antxon (4.600 biztanle) ari dira zehazten negua bukatzerako abian jarriko duten Atez Atekoaren hainbat ezaugarri. Egunotan jakin dute herritarrek beren hondakinak bi era hauetako batean laga ahal izango dituztela: batzuek zintzilikarioetan, besteek horretarako udalak prestatutako lokaletan. Bilketa egunak ere ezberdinak izanen dituzte, Hitzak azaldu duenez: Zintzilikarioetan organikoa igandeetan, asteazkenetan eta ostiraletan bilduko dute; ontzi arinak astelehen eta ostegunetan; papera...
Read MoreZestoan bilketa sistema berria adostu dute Bilduk eta EAJk
[Pello Zubiria Kamino] Zestoan (3.661 biztanle) udal gobernua daukan Bilduk eta EAJk adostutako hondakinen gaikako bilketa derrigortua berria izango da Gipuzkoan, Hitzak (“Hondakinen bilketa sistema adostu dute alderdiek Zestoan“) eta Diario Vascok (“Bildu eta PNV akordio batera iritsi dira zaborra jasotzeko sistemaren inguruan“) itunaz zabaldu dituzten kroniketatik ulertu daitekeenagatik: egunero ordu jakinetan udalak jarriko ditu etxeen atarietan edukiontzi bana bi...
Read MoreHondakinen sentsibilizazio astea ari dira egiten Legazpin
Legazpi Zero Zabor taldeak antolatu du joan den larunbatetik abian dagoen Hondakinen Sentsibilizazio Astea. Albisteari oihartzun egin diote Zingi-Zangok (“Hondakinen sentsibilizazio astea, ekimen ugari birziklapenaren garrantziaz jabetzeko“) eta Diario Vascok (“Diversas citas en la ‘Semana de sensibilización sobre la gestión de residuos’“). Berrikitan sistema mistoari esker (errefusarentzako kaleko edukiontzi handi libreak kendurik eta gaikako sistema...
Read MoreDonostialdeko alkateek poza azaldu dute errauskailua baztertu delako
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarteko eta Usurbilgo alkateek eta Donostiako Udaleko Nora Galparsoro alkateordeak prentsaurrean azaldu dute beren poza azkenean Zubietan errauste plantarik erabakiko ez delako. Herri horiek ziren Zubietako errauskailuek bortitzen kaltetu behar zituen udalerriak. Hitzan Agurtzane Altunak kontatu du “Birziklatzearen aldeko olatua da errauste planta bertan behera utzi duena” kronikan: “[Alketeek] Errauste planta bertan behera geratzea errausketan...
Read MoreZabortegien itxiera aipatzen da egunotan
Diario Vasco egunkariak “La prórroga de los vertederos provoca inquietud en Urola Erdia, Kosta y Goierri” kronika plazaratu du igandean eta Noticias de Gipuzkoak “Desazón ante vertederos sin fecha de caducidad“. Beasain, Zarautz eta Azpeitiako udaletan EAJ eta PSEk mozioak aurkeztu dituzte beren udalerrietan diren zabortegiak 2014 bukaeran itxi ditzaten. Gai honen komentarioa egin du Pello Zubiria Kaminok ARGIAko Xehe blogean: “‘Itxi azkar niri zabortegi...
Read MoreEskoriatzan Atez Atekoaren kontrakoek eragotzi dute emaitzak aurkeztea
Goienak “Hondakinen bilketa mistoari buruzko bilera bertan behera geratu zen” kronikan bildu duenez, Atez Atekoaren kontrako plataforman bildutako herritarrek eragotzi egin diete Eskoriatzako udal agintariei herriaren heren batean bilketa sistema berriarekin egiten ari diren probaren emaitzak aurkeztea. Igor Ezpeleta zinegotziak eta Beñat Herce alkateak bileran aurkeztu dituzte emaitzak, gaika hondakin guztien %91 batu dela erakutsiz eta aurrera begirako hobekuntzak proposatu...
Read MoreLegazpi %75ra iritsi da
Legazpiko udalak jakinarazi duenez, azaroan hondakinen %75 gaika biltzera iritsi dira herri horretan. Gipuzkoako herrien artean polemikarik zaratatsuena jasan duen Legazpik, blog honek “Legazpin abian da sistema mistoa” albistean azaldu zuen sistemarekin: Atez Atekoaren inguruan polarizatu zen eztabaida bideratzeko, udalak ezarri duen sisteman gaikako bilketa derrigorrezkoa da, kaletik kendu dira zabor nahasiarentzako zeuden edukiontzi handi irekiak, errefusa familia guztiek ontzi...
Read More
Iruzkin berriak