Bergarako alde zaharra Atez Atekorako prestatzen ari da udala
Bergarako udalak urte berriarekin du hastekoa hondakinen gaikako bilketa sistema berria, Eguberrietako festen ostean. Ordurako materialak banatzeaz gain, azpiegitura bereziak prestatu ditu 2003tik kultur ondasun izendatuta dagoen gune historikoan: bestelako auzoetan hondakinak biltzaileei uzteko prestatu diren zintzilikarioen ordez, alde zharrean bilketa gune itxietan pilatuko dira Goienak “Alde zaharreko hondakin bilketa puntuak zehaztu dituzte” albistean zabaldu duenez. 10 puntuak...
Read MoreErrenterian hondakin mahai berria antolatuko da
Berrikitan Errenteriako (39.324 biztanle, Bilduk agintzen du gehiengo osorik gabe) Hondakin Taldeak bere kexua azaldua zuen udan egindako proposamenei orain artean udalak erantzunik eman ez dielako: “Hondakinen Taldearen txostenak ez duela udalaren erantzunik jaso salatu dute” albistean bildu zuen Hitzak. 2012ko urrian sortu zen Hondakin Taldea eta geroztik Herri Bizia guneak azaldu duenez “Hondakinen Taldeak azken hilabeteotako lanaren emaitzak aurkeztu ditu” 35 lagun...
Read MoreBeasaingo EAJ, PSE, H1! eta PP: Sasietan ez onartu Donostialdeko zabor gehiago
2013ko azken udal plenoan Beasainen oposizioan diren EAJ, PSE, H1! eta PPk aurrera atera zuten hondakinen inguruko mozio bat. Diario Vascok “Beasain exige el cierre del vertedero de Sasieta a finales del próximo año. La oposición aprobó en el Pleno, con la abstención de Bildu, que no se reciba basura de Donostialdea hasta que se resuelva el cierre del basurero” albistean azaldutakoaren arabera, baturik plenoan gehiengoa duten alderdiok eskatu diote udalari alde batetik exijitu...
Read MoreTolosaldean Atez Atekoa ezartzen (Ikaztegietan), ikasia baloratzen…
Tolosaldea izango da Gipuzkoan hondakinen kudeaketa berritzen azkarren mugitzen ari den eskualdea. Ondoko egun eta asteetarako bertako mankomunitateak iragartzen ditu urrats gehiago. Ikaztegietan ontzi banaketa egingo dute abenduan bertan Atez Atekoa ezartzeko. Berastegin sistema berria aurkezten diete herritarrei eta materialak banatzen. Eta Anoeta, Zizurkil, Alegia, Irura eta Amasa-Villabonan herritarren parte hartze prozesu berria burutuko dute Atez Atekoarekin hilabeteotan dauzkaten...
Read MoreEibarren hondakinen tasa %20 igoko zaie 5. edukiontzian ez daudenei
Eibarko udalak jakinarazi du hamabost egun urritan 1.000 familia berrik eman dutela izena organikoarentzako edukiontzi marroiaren giltza (urtarriletik aurrera txipa izango dena) eskuratzeko. 5. edukiontziaren giltzarik jaso ez dutenei tasa %20 igoko zaiela iragartzeak ekarri du, antza, emaitza osasuntsu hori. Udalak, bestalde, herritarrei jakinarazi die denei komeni zaiela ahalik eta organiko gehien era berezian biltzea, gero GHKk bildutako hondakinei bi prezio jartzen dizkielako: zabor nahasia...
Read MoreArrasaten hitzartu dute 2015eko udan iristea gaika %70 biltzera
Arrasateko udalak antolatutako hondakinen mahaiak adostasuna lortu du hondakinen kudeaketa sistema berriaren inguruan. Urte bete barru, 2014ko bigarren seihilekoan, ekingo diote gaurko edukiontziei beste bi gehitu (bat errefusarentzako, bestea organikoarentzako, oraindik zehazteke dagoen kontrol sistemaz kudeatuko direnak) eta borondatezko sistemarekin bederatzi hilabetetan gaikako bilketa %70era ailegatzeko ahaleginari. Hau da, 2015ko udan erabakiko duela udalak, esan nahi baita 2015eko udal...
Read MoreLezon hondakinetan aurreztu 200.000 euroen zati bat gizarte gaietarako
Lezoko udalak 2014rako aurrekontuak aurkeztu dituenean, azaldu du Atez Atekoari esker udalak 200.000 euro aurreztu dituela eta horien zati bat gizarte gaietan inbertituko duela. Albistea Hitzan irakur daiteke osorik: “Atez atekoarekin lortutako 200.000 euroko aurrezkiaren zati bat, gizarte gaietan inbertituko du Lezoko...
Read MoreOrdizian %78ra iritsi dira
Ordiziako udalak prentsaren aurrean aurkeztu du lau hilabeteotan Atez Ateko bilketarekin egindako hobekuntzaren balantzea, Hitzak “Sailkatu gabe ateratzen diren hondakinak egunero biltzeari utziko diote Ordizian” albistean zabaldu duenez. Lau hilabeteotan sistema zaharrarekin hondakinen %36 biltzetik sailkatuta pasatu dira azaroko %78ra. Udal agintariek esan dutenez, “2012ko irailean eta urrian 191,5 tona errefusa jaso baziren, 2013ko epe berean 52 tona jaso dira; %72...
Read MoreAntxon Atez Atekoa antolatzeko bilerak
Pasai Antxon Atez Ateko bilketa ezartzera doaz, aurretik Donibanek hasitako bidetik, “Pasai Antxo laster Atez Ate hasiko da” albistean kontatu genuenez. Herritarrekin auzoka biltzen ari da asteotan udala. Bilkura horien berri eman dute hedabideok: – Hitza “Gaur [18] egingo dute Antxon atez atekoari begira lehen parte-hartze saioa” – Diario Vasco “Antxo se prepara para el PaP“, “¿Cuándo llega el PaP a Antxo?” – Noticias de...
Read MoreOrioko udaletxean, birziklatze tasa adierazteko panela: %36
Orioko udaletxean, hondakinen mahaiaren erabakiz, panela ezarri dute azaltzen duena herrian zenbat ari diren birziklatzen. Une honetan “36” dio. Hitzak “Panel bat jarri dute Orioko udaletxean, birziklatze tasaren berri emateko” albistean azaldu duenez, gaur egun 1.200 etxetan dute hondakin organikoa bereizteko edukiontzi marroia, Orioko etxebizitzetatik %52tan. Ahalegin horrekin gaikako bilketa tasa %36raino eramatea lortu da, duela hiru urte herrian lortzen ziren...
Read More
Iruzkin berriak