Ibarran hasi dira Atez Atekoa ezartzeko bilerak egiten
Tolosaldeko Ibarra (4.269 biztanle) herrian, aste honetan hasi da udala herritarrekin bilerak egiten, eztabaidatzeko herrian ezarri behar den Atez Ateko hondakin bilketaren xehetasunak. Albistea Diario Vascok (“Aste honetan Ibarrako Udalak atez ateko bilketari buruz zenbait bilera egingo ditu“) eta Noticias de Gipuzkoak (“Ibarra convoca varias reuniones para informar sobre el ‘puerta a...
Read MorePasai Antxo laster Atez Ate hasiko da
Pasai Antxoko hondakinak laster gaika bereizirik Atez Ate bilduko ditu udalak, hala ezagutarazi dute albistea Hitzak (“Antxon ‘birziklatzeko dagoen borondateari’ bitartekoak jarriko dizkio udalak“) eta Diario Vascok (“El Ayuntamiento de Pasaia extiende el puerta a puerta a Antxo“). Duela bi hilabete ekin zioten sistema berriari Donibane auzoan eta udalak adierazi duenez oso emaitzak lortu dituzte: “Donibanen lehen bi hilabeteetan hondakinen gaikako...
Read MoreUrnietan urte betean borondatezko edukiontziz %43 birziklatzera iritsi dira
Urnietako udalak bere herritarrei agiri honekin jakinarazi dienez urte betean lortu dute hondakinen gaikako bilketa %32tik %43ra pasatzea. Udalak zorionak eman dizkie lorpen horrengatik herritarrei. Aldi berean, aitortu du Urnietan bertan ere %5 jaitsi dela sortutako hondakin kopurua, gainerako herrietan gertatu den moduan. Justu urrian burutu da urte bete EAJk (berak dauka udal gobernu taldearen agintea), PSEk eta Bilduk edukiontzien bidez borondatezko bilketan ahalegin berria egitea adostu...
Read MoreLegazpin ‘desobedientzia zibileko’ ekintza Atez Atekoaren kontra
Legazpiko Birziklapena bai, atez atekorik ez plataformak desobedientzia zibileko kanpaina hasi du, hondakinak biltzeko herrian ezarrita dagoen sistema mistoaren aurka. Albistea, bideoz eta argazkiz hornituta, eman dute Hitzak (“Desobedientzia zibileko lehenengo ekintza eraman dute aurrera Legazpin“) eta Diario Vascok (“Primer acto de ‘desobediencia civil’ en...
Read MoreHondakinen kudeaketa aztertzeko bilerak hasi dituzte Ondarroako auzoetan
Ondarroako udalak abian jarri ditu auzokako bilerak hondakinen kudeaketarako gaurko eredua aztertu eta etorkizunekoaren ezaugarriak finkatzeko. Lehenbizikoa joan den asteburuan eginik, haren kronikari “Atez atekoa birziklatzeko sistema egokitzat jo dute Ondarroan” titulua eman dio Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak. Bildutako herritarrek Atez Atekoari abantaila handiagoak ikusi dizkiote edukiontzi bidezkoari baino. Ondoko asteetan bilkura gehiago izango da Ondarroan, eta azterlan...
Read MoreUsurbil 2008-2012: Atez Atekoaren aitzindarien lorpenak
[Pello Zubiria Kamino] 2014an Atez Atekoan bosgarren urtea egingo duen Usurbilgo udalak herritarren artean zabaldu ditu urteotako emaitzen xehetasunak “Atez Atekoak merezi du. Usurbildarron osasuna, ingurumena eta ekonomia zaintzeko: gutxitu, berrerabili, birziklatu” orrian. Hona horietako nabarmenenak. 2008an gaika bereizita hondakin guztien %28 biltzen bazuten, portzentajea %90raino jaso dute 2012an. Horrek ekarri ditu ondorio hauek: – 2008tik 2012a bitartean 6.157 tona...
Read MorePolemika Bergaran Atez Atekoaren kontrako sinaduren bilketa dela eta (eguneratua)
Urriaren 7an Bergarako udalak, Atez Atekoa abenduan ezarriko duela iragarri zuen prentsaurreko berean, publikoki salatu zuen sistema horren kontrako eragileek 2012ko udaberrian bildu zituzten 4.691 sinadurak ez zirela denak baliozkoak izan eta bilketan iruzurra egin zutela antolatzaileek. Egunotan gai horren inguruko eztabaidak jarraitzen du herrian. Udalak zenbait xehetasun gehiagoz argitu du salaketa. “Sinaduretan ‘gorabeherak’ berretsi ditu Bergarako Udal Gobernuak”...
Read MoreGaur hasiko da Atez Atekoa Eskoriatzako familien heren batentzat
Gaurdanik, azaroak 4, Eskoriatzako familien heren baten hondakinak Atez Ate bilduko ditu udalak, modu esperimentalean “Ontziak banatuta, Eskoriatzan azaroaren 4an hasiko da Atez Atekoa” albistean iragarri zenez. Goienak zabal duenez udalaren iturriak aipatuz, asteburua baino lehen “Zegokienen %77k jaso du Eskoriatzan sistema berrirako...
Read MoreArrasaten 9 hilabeteko froga edukiontzi bidez %70ra iristeko
Arrasaten udalak antolatutako hondakin mahaiak (Bildu, EAJ, Aralar, Arrasate Garbi, Zero Zabor taldea, Ekologistak Martxan eta Ezker Anitzak osatuta dago, PSEk eta Stop PaPk alde egin zuten) aho batez adostu du datozen bederatzi hilabeteetan herrian egingo den froga. Goienak “Edukiontziak mantenduko dira Arrasaten hiri hondakinak jasotzeko, %70 gaika biltzea lortzen bada” honela laburbildu du akordioa: “Bi helburu adostu dituzte: gutxienez hondakinen %70 gaika biltzea eta tasa...
Read MoreLekeition ‘%80 baietz’ taldea sortu dute
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak zabaldu duenez, “Murriztu, berrerabili eta birziklatzearen alde talde barri bat sortu dute Lekeition“. “%80 Baietz” taldeak hondakinen gaiak kezkatuta dauzkan herritarrak biltzen ditu; aldarrikatu du hondakinok murriztu, berrerabili eta birziklatu beharra eta horien kudeaketan Lekeitioko egoera irauli nahi dutela esan dute. Lea-Artibai mankomunitateak aurtengo urtearekin batera bukatzen duela-eta zabor bilketa daraman konpainiarekin...
Read More
Iruzkin berriak