PSEk eta Bilduk adostuta, Donostian 5. edukiontzi marroia 2014an
Donostiako udal gobernuaren jabe den Bilduk eta PSEk adostu dute 2016rako honakinen %60 birziklatzea eta 2014an hiriburu osora zabaltzea 5. edukiontzi txipduna organikoarentzako. Oraindik akordioaren xehetasu gehiagoren faltan, Berriak “Donostian bosgarren edukiontzia jartzea hitzartu dute PSE eta Bilduk” eta Diario Vascok “San Sebastián implantará el quinto contenedor con chip y no habrá recogida puerta a puerta” kroniketan aurreratu dituztenetik ulertzen da gaikako...
Read MoreBilduk ohartarazi du Txingudiko errauskailua berriro mahaian dagoela
Hitzak zabaldu duenez, hondakinez mintzatzeko kazetariak deitu dituzte Hondarribiako eta Irungo Bilduren zinegotziek, hasiera batean bosgarren edukiontziari nolabaiteko babesa emateko eta gizarteari gaikako bilketa sustatzeko, baina “asteartean Txingudiko Zerbitzuen batzarrean Juana Bengoetxea ordezkari popularrak Bidasorako errauskailu bat proposatu izanak euren asmoa aldarazi du”. Asier Perez Karkamok sinatu du “Bidasorako errauskailua berriro mahai gainean jarri dutela...
Read MoreAstigarragan Atez Ate hondakinen %85 gaika sailkaturik bildu dute
Astigarragako udalak jakinarazi du apirilean, Atez Atekoa ezarrita lehenbiziko hilabetean, hondakinen %85 ondo sailkaturik biltzea lortu dutela. Kontainer “betikoak” erabili dituzten azken hilabetean, martxoan, %28ra ez zen iritsi gaikako bilketa. Bestela esanda, apirilean 16.250 kilo errefus bildu dira aurreko hilabetean 150.420 kilo biltzen ziren herri berean. Aldaketa nabarmenena, errefusaren murrizketarekin batera, hondakin organikoaren bilketan ikusi da. Martxoan 4.110 kilo...
Read MoreOrmaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez %73ra iristea
Ormaiztegiko udalak erabaki ondoren Atez Ateko bilketarik ez duela ezarriko, herrian giroa arras lasaitu dela adierazi dio Hitzari bertako alkate Rosa Mari Urkiak. Orain Sasietako teknikariek aztertuko dute nola antolatu sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontzi bidezko bilketa derrigorrezkoarekin. Hitzak “Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran” albistea (bideoz hornitua) eskaini dio eta Noticias de Gipuzkoak “Ormaiztegi estudiará con...
Read MoreBergara, Eskoriatza eta Oñatin 210 familia auzokonposta egiten
Goienak “Hiru herritako 210 familia auzo-konposta egiten dabiltza” kronikan zabaldu duenez, Debagoienako Bergara, Eskoriatza eta Oñatin dagoenekoz 210 dira auzokonposta egiten duten familiak. Oñatin beste asko daude udalak noiz gune berriak irekiko zain eta Arrasaten lehenbiziko gunea laster abiaraziko dute. Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen...
Read MoreAretxabaletan hondakinez lehen hitzaldiak egin dira
Aretxabaletako udalak burutu ditu hondakinen inguruko lehen azalpenak herritarrei azaltzeko bilerak. Parte hartze prozesua irailetik landa abiatuko dute, bertako ordezkariek Goienari azaldu diotenez (bideoa).
Read MoreZumaian adostu dute bide-orria, bideragarritasuna aztertzen hasteko
Zumaiako udalean dauden alderdi guztiek adostu dute hondakinen kudeaketa berria antolatzeko bide-orria, edukiontzi txipdunetan oinarritua. Adostasuneko puntuetan aipatzen den sistema bideragarria den aztertu behar dute orain. Aztertuko den sistema, oraingoz inon instalatu gabea, izango omen da: herritarrek barra kode pertsonalizatuak daramatzaten boltsatan lagako dituzte beren txip pertsonalizatua usatuz kalean egongo diren edukiontzietan, ordutegi mugarik gabe. Helburutzat hondakinen %80...
Read MoreOrdizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa
Ordiziako (9.817 biztanle) udalak maiatzerako programatu ditu Atez Atekoa ezarri aurretik herritarren iritziak eta proposamenak jasotzeko bilerak. Udaletxeko bulegoetan edo telefonoz ere utzi ahal izango dituzte ordiziarrek maiatzaren 27a baino lehen. Orain arteko bileretan 400 pertsonak parte hartu dutela adierazi du Igor Eguren alkateak. Albistea eman dutenak: Hitza “Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean” Sasieta...
Read MoreZaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina
Pello Zubiria Kamino kazetariak ARGIAren Xehe blogean plazaratu du herriak beren hondakinen kudeaketaren arabera sailkatzeko proposamena: “Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)“. Irizpide nagusitzat harturik honakoak: jadanik lortzen den birziklapen tasa; lortu nahi den birziklatze tasa; lortzeko ezarritako epea; bilketaren orokortasuna; planaren zehaztasuna. Zubiriaren arabera sailkapen posible batek honako herri multzoak bilduko lituzke: A.- Zero Zabor herriak B.- Zero...
Read MoreOrmaiztegik ere uko Atez Atekoari
Ormaiztegiko udal gobernuak (Bildu) bando batez jakinarazi du uko egiten diola herrian Atez Ateko bilketa ezartzeari eta edukiontzi bidez %73ko birziklapen tasara iristen ahaleginduko dela. Asteazkenean egingo duen udal batzarrean emango omen ditu xehetasun gehiago. Albistea oraingoz jaso dute Hitzak (“Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio“) eta Noticias de Gipuzkoak (“El Consistorio de Ormaiztegi también renuncia a implantar el ‘puerta a...
Read More
Iruzkin berriak