Donostian martxan daude zorro konpostagarriak eskuratzeko makinak
Donostian hilabete bukaerarako martxan egongo dira hondakin organikoa kaleko edukiontzi marroietan lagatzeko zorro konpostagarriak banatuko dituzten makinak, Diario Vascok “Las máquinas que expenden bolsas para reciclar están ya instaladas” albistean plazaratu duenez. Organikoa borondatez 5. edukiontzian uztea erabaki dutenek kontainerra irekitzeko balio duen txartel elektroniko berarekin eskuratuko dituzte poltsa biodegradagarriak, hiru hilabetetarako 30. Bestalde, egunkari berak...
Read MoreTolosan prestaketan ari dira irailean sistema berria ezartzeko
Diario Vascok “La empresa especializada Id Waste distribuirá los nuevos contenedores” kronikan zabaldu du Tolosako udalak abuztuan emandako urrats berriaren albistea: ID Waste enpresa katalanari esleitu dio organikoarentzako kaleko edukiontzi berriak eta etxeetarako balde eta poltsa konpostagarriak hornitzeko enkargua. Aurretik udalak Dorlet enpresa arabarri erosia dio organikoaren eta errefusaren bilketa kontrolatuko duen sistema informatikoa. Irailerako denak prest egon behar...
Read MoreAzkoitian hasi dira zabor nahasiendako edukiontzi handiak kentzen
Diario Vascok zabaldu duenez (Comienza hoy la retirada de contenedores grises y el reparto de cubos) gaur, uztailak 16, hasi dira Azkoitian zabor nahasientzako edukiontzi handiak kaleetatik kentzen. Azkoitiko hondakinak sistema mistoan bilduko dira gaurdanik: errefusa ontzi txiki pertsonalizatuetan utziko da horretarako ipinitako zintzilikarioetan eta gainerakoak kalean lagatako edukiontzi handietan, organikoarena txip elektroniko pertsonalizatuz kontrolatuta. Gaurtik larunbatera bitartean...
Read MoreAstelehenetik Aretxabaleta Atez Ate
Astelehenean, uztailak 14, Aretxabaletan (6.850 biztanle) hondakin bilketa Atez Ate egiten hasiko dira. Sistema berriaren ezaugarriak herritarrei azaltzeko azken bilkura asteazkenean egin zuten, azken urteotan herrira iritsitako etorkinekin. Nork bere organikoa etxean konpostatzen duten familientzako hobariak ere erabaki berriak ditu udalak. Aretxabaleta sistemaz aldatuta, Debagoienan aldaketaren zain dauden bakarrak Arrasatekoak dira eta Elgetakoak, bietan ere udazkenean hasiko direla...
Read MoreEAJ aztertzen ari da Zubietako TMBa auzitara eramatea
[Pello Zubiria Kamino] Eusko Alderdi Jeltzalea aztertzen ari da auzitara eramatea joan den astean GHKk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu zuten Zubietako planta berria. Informazio hori aurreratu du Noticias de Gipuzkoa egunkariak “El PNV estudia denunciar el contrato de Zubieta” albistean, erreferentzia eginez uztailaren zazpian Iñaki Gurrutxaga Donostiako zinegotziak eta Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako batzarkideak eskainizuten prentsaurrekoari. Diario Vascok “«Bildu...
Read MorePasaia Atez Atekoa herri osora zabaltzera: azken mugimendu eta deklarazioak
Pasaiako herria urtea bukatzerako hondakinen Atez Ateko bilketa udal eremu osora zabaltzera doa, aurretik sistema berria Donibanen eta Antxon ezarri ondotik orain San Pedro eta Trintxerpe ere sistema berean abiatuz. Derrigorrezko birziklatzearen kontrako taldeen Gipuzkoako mugimendu nabarmenenak ere hor (eta Azkoitian) ari dira geratzen asteotan. Hemen bildu ditugu orain arte beste albisteetan sakabanatuta eskainitako erreferentziak, azken hiru asteotan gertatuak: Ekainak 30-uztailak...
Read MoreZestoan eta Aizarnazabalen abian dira bilketa sistema berriak
Agindutako egunean, ekainaren 30ean, aldatu dute hondakinak biltzeko sistema Urola bailarako Zestoan eta Aizarnazabalen. “Gaikako bilketa komunitario derrigorrezkoa” deitzen ahal dena ezarri dute Zestoan Bilduk daukan udal gobernuaren eta oposizioan dagoen EAJren adostasunez; “Atez Ateko komunitarioa” ere deitu dakioke. Aizarnazabalen (776 biztanle), berriz, herritarrek hondakinak ekarpen guneetan utziko dituzte, hauek ere derrigor sailkaturik; Aizarnazabal herri...
Read MoreElgoibarren aurreraka ala atzeraka?
Elgoibarko EHBilduk EAJ eta PSEri proposatu die hondakinen mahaia antolatzea, bere ustez herrian gaikako bilketak hobera egiteko partez atzera egin duelako. “Mankomunitateak plazaratu zituen azken datuen arabera bazirudien gaikako bilketaren emaitzen goranzko joera garbia zela, mugatua gure ustean, baina aurrera pauso bat edozein kasutan. 2014ko lehen lau hilabeteko datuak kezkagarriak dira”. EHBilduk mankomunitatearen informazioetatik ulertzen du %39tik %35era egin dutela atzera...
Read MoreAzkoitia Baiko zinegotziek berretsi dute sistema mistoaren aldeko apustua
[Pello Zubiria Kamino] Hondakinen inguruko eztabaidan hartutako erabakiak esplikatu eta defenditzera azaldu dira berriro jende aurrera Azkotia Bai zerrendako zinegotziak. Gauzak asko gaiztotu dira Azkotian azken asteetan eta derrigorrezko birziklatzearen kontrako taldeek gogortasun bereziz erasotu dituztela (ikusi Atez Atekoaren kontrako Plataformako Cruz Alberdik plazaratutakoak) sentitu dute Azkoitia Baiko hautetsiek. Azkoitian Bilduk agintzen du 8 zinegotzirekin, oposizioan dago betidanik...
Read MoreBilboko hondakinak ere Zabalgarbin erretzea erabaki du udal batzarrak
Atzo, ekainak 26, Bilboko udal batzarrak osoko bilkuran erabaki zuen Bizkaiko hondakinen kudeaketa sarean sartzea. Horrek esan nahi du, berrikitan inauguratu zen Tratamendu Mekaniko Biologikotik pasa ondoren Zabalgarbiko errauste plantan kiskaliko dituztela. Berria egunkariak zabaldu du albistea: “Zaborra Zabalgarbira eramatea onartu du Bilboko udalak“. Maite Asensiok idatzitako kronikaren arabera, EAJk eta PPk bozkatu dute proposamenaren alde, EH Bilduk aurka, eta PSE-EE abstenitu...
Read More
Iruzkin berriak