Urola Erdikoan Azpeitia ez beste herri guztietan sistema aldaketa abian da
Urola Erdikoa mankomunitateak aurkeztu du zertan den hondakinen kudeaketa sistemaren aldaketa bailara horrekoa herrietan, gaikako bilketan %70a gainditzeko bidean. Urola-Kostako Hitzak plazaratu “Urola Erdiko herri txikietan eta Azkoitian hondakinen bilketa sistemak aldaketak izango ditu” albistean kontatzen denez, Aizarnazabal, Beizama, Errezil eta Bidania-Goiatz berehala hasiko dira funtzionatzen Zero Zabor herri txikien ereduan (Orendainek inauguratu zuen sisteman); Zestoan...
Read MoreTolosan ari dira prestatzen sistema berriaren ezartzea
Tolosako udalak erabaki ondoren edukiontzi handi txipdunetan oinarritutako derrigorrezko istema berria martxan jartzea, hau ezartzeko lanak martxan jarri dituzte. Hona egunotako albiste nabarmenenak, bukaeran doazelarik udalbatzak erabaki duen saioaren kronikak: “Auzo konpostagailu berriak tolosarrentzat“, “Mankomunitatea Tolosako hondakin sortzaile bereziekin ari da biltzen“, “PPko Pello Atxukarro: ‘Inposatu baino lehen, ziur badirela neurri...
Read MoreGipuzkoako Zero Zabor udalerriak 2014ko maiatzean: inbentarioa
[Pello Zubiria Kamino] Ondoko lerroetan aurkituko ditu irakurleak Gipuzkoan Zero Zabor kontsideratu daitezkeen herriak nork bere biztanle kopuruarekin (Wikipediak aipatzen dituen 2013ko errolden arabera). Udalerri bat Zero Zabor dela esan dezakegu bere hondakinen %70etik gora sailkaturik biltzen dituenean. Ondoren datozen herrietatik asko, gehienak, %80aren gainetik dabiltza. Aldiz, zerrenda horretatik kanpo geratzen diren herrietatik bakarrak gainditu du %50a, ale batzuek %40a eta gehienak...
Read MoreDonostian organiko bilketa zabaltzen ari da: azken datuak
Donostiako udalak jakinarazi duenez, hondakin organikoa borondatezko edukiontzi marroietan sailkatzeko kanpain orain artean 7.000 familiak eman dute izena. Aldi berean, udala ahalegin berezia ari da egiten organikoa handizki sortzen duten ekoizleen artean, ostatu, jatetxe, eskola eta gainerakoetan, horietatik 578k hartu duelarik bilketa berezituan parte hartzeko konpromisoa. Udal agintariek nabarmendu dute osasun eta ongintzako zenbait erakunde handik urteotan hasitako bidea ildo...
Read MoreBeasain 5. edukiontziarekin %52ra iritsi da
[Pello Zubiria Kamino] Goierriko Hitzak honela laburbildu du “Organikoarean bilketa %45 igo da Beasainen hiru hilabeteko epean” Beasaingo udal agintarien poza: “Estatu mailan Beasain da bost edukiontziko sistema boluntarioa duten bere tamainako herrien artean emaitza hoberenak lortu dituena”. Diario Vascok “La recogida de residuos en el contenedor marrón creció un 45% en marzo“. Bata eta bestea leiturik, hona xehetasun nagusiak: – Besainen gaikako...
Read MorePasaian, Donibaneren ondoren, Antxok ere %80a gainditu du Atez Atekoarekin
Pasaiako udalak jakinarazi duenez, hondakinen bilketa sistema berria jarri eta hilabetera %84ko tasa gainditu du Antxo. Hau da Atez Atekoa ezarri den Pasaiako bigarren auzunea, Donibaneren ostean. Albistearen oihartzuna eskaini dute Hitzak (“Hilabeteko epean %84ko birziklapen tasa gainditu du Antxok” eta “Hilabeteko epean 54 puntu egin du gora birziklapen tasak Antxon“) eta Diario Vascok (“Los datos nos dan la razón“). Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak komentatu...
Read MoreZallako Udalak Jaurlaritzari eskatu dio Cesparen hondakindegia itxi dezala
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoa Zero Zabor taldeak ezagutarazi du Bizkaiko Zallako Udalaren erabakia: “Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Cesparen hondakindegia ixteko“. Udalaren webgunean irakur daitekeenez, eskari hori egin du “hondakindegiaren jardueran atzemandako arau-hausteek ingurumenean eta pertsonen osasunean dituzten eraginak arintze aldera”. Aurrerago dio “Cespak ez duela epean egiaztatu Ingurumen Baimen Bateratuaren eraginkortasun-baldintzak betetzen...
Read MoreAtaunek frakzio bakarreko Atez Atekoarekin %85a lortu du
[Pello Zubiria Kamino] Goierriko Hitza izan da, guk dakigula, albisteari oihartzun egiten bakarra: “Ataunen hondakinen %85 gaika biltzera iritsi dira, bereizte tasa bikoiztuta“. Berriak badu bere garrantzia, Ataun baita frakzio bakarreko Atez Atekoa ezarri duen lehenbiziko herria. “Sistema mistoa” eta “Atez Ateko mistoa” formula anbiguoagoz ere izendatzen da Ataungoa. Ataunek hasi duen formulan, errefusaren kaleko edukiontzi berdea kendu egin dute eta atez...
Read MoreTolosako hondakin bilketa sistema berria: xehetasunak eta erreakzioak
[Pello Zubiria Kamino] Tolosako udal gobernuak (gehiengo osoa elkarturik Bildu -alkatetza- eta Aralarren zinegotzia) Aste Santu atarian iragarri du apirilaren 29an udalbatzak bozkatzeko edukiko duen bilketa sistema berria, blog honek “Txipdun sistema berria aurkeztu dute Tolosan” albistean aurreratu zuenez. Sistema berria doa Elgetak hilabete honetan aurkeztu eta bozkatzen duenaren eredutik eta duela urte bete Zumaian erabaki baina oraindik ezarri gabe dagoenetik. Nola izendatu?...
Read MoreHurrengo zabor-festa, Tolosan
[Pello Zubiria Kamino] Seinale nabarmena atzo, apirilak 09, ETBren ilunabarreko albistegian: Gipuzkoako sei alkatek San Marko mankomunitatearen aurrekontuak auzitara eramatea baino lehenago eta denbora luzeagoz landu dute Tolosan herritar talde batek zabor-zorro urdinak erakutsiz egindako agerpena. Aurreko egunetan prentsak erakutsia zuen motorrak berotzen ari zirela Gipuzkoako hiriburu foral deituan: “Tolosa txukunek ‘marea urdina’ osatu nahi du zabor poltsekin, atez atekoaren...
Read More
Iruzkin berriak