Valentziako Erkidegoa polan-fabriketan hondakinik ez erretzeko urratsak ematen hasi da
Julià Alvaro Valentziako Generalitateko Ingurumen sailburuak iragarri du Bunyol herriko porlan-fabrikak berehala utziko diola hondakin toxiko eta arriskutsuak erretzeari eta ondoren edozein motatako hondakinen errausketa geldituko duela. Berdeak-Equo alderdiko kidea den Alvarok bere blogean iragarri ditu urratsok, gero publiko zabalago bati Valencia Plaza hedabideak zabaldu dizkionak. Generalitatera Ximo Puig eraman zuen koalizio gobernuak bere programan dauka argi ezarria herrialdean...
Read MoreMadrilgo 36 lagunek auzitara daramate Ingurumen idazkaria errausketagatik
[Pello Zubiria Kamino] Hogeita hamasei pertsonak, beren ustean Valmingomezko errauste plantak eragindako gaixotasunak jasaten dituztenak edo horiengatik hildakoen senideak direnak, auzitara eraman dute Madrilgo autonomi erkidegoan Ingurumen Ebaluazioko zuzendari zen Jose Trigueros Rodrigo, 2008an errauskailuari Ingurumen Baimena eman ziolako aurretik Ingurumen Eraginen Ikerketarik egin gabe. Rivas Aire Limpio plataformak jakinarazi duenez, epaiketa penala eskatu dutenen 36en artetik 15...
Read MoreGaliziako BNGkoak Gipuzkoan errauskailuarentzako alternatiba bila
[Pello Zubiria Kamino] Galiziako Bloque Nacionalista Galego (BNG) alderdiko alkate eta arduradunak Gipuzkoan izan dira hemen antolatu den hondakinen kudeaketa sistema ezagutzen. Besteren artean Allariz, Riotorto, San Sadurniño eta Carnotako alkateak etorri dira. Azpeitiko Lapatxen dagoen konpost planta eta Atez Atekoan funtzionatzen duen herririk handiena den Hernani bisitatu dituzte (ikusi Hernaniko Kronikan “BNG alderdi galegoa, sistema ezagutzen“. BNGko kideok Hernaniko...
Read More‘Dime, abuelo, Kordoban hondakinak erraustearen kontrako bideoa
Cordoba Aire Limpio plataformak aurrera daramatzan ekintzen artean azkena izan da “Dime, abuelo” bideoa, Cosmo porlan fabrikan hondakinak erretzeko dagoen proiektua salatzeko. Bideo gehiago ere eskaintzen ditu bere webgunean, adibidez “Escape de cemento en la fábrica Asland de Córdoba” erakusten duena nola geratu ziren usina inguruko zenbait herritako kaleak 1992an filtroek huts egin...
Read MoreJulio Bareak esplikatu du Mallorcako errauskailu ‘blindatuaren’ eskandalua
Ecoticias albiste agentzian (guk Gipuzkoa Zero Zabor taldearen blogetik ezagutu dugu) Greenpeaceko Julio Bareak plazaratu duen “La incineradora de Mallorca: cuando lo irracional se vuelve cotidiano” artikuluan azaldu du Mallorcan eraiki duten errauskailuak hasieratik (Gipuzkoan eraikitzekotan zirenak bezala) zeukan kontratu blindatuaren zertzeladak. Honela hasten da Barearen artikulua: “Parece lógico que si alguien no usa un servicio (prestado por una empresa privada) no...
Read MoreMadrilgo sozialistak porlan-fabrikan hondakinak erraustearen kontra
Madrilgo Alderdi Sozialistak publikoki adierazi du ez duela nahi Morata de Tajuñako porlan-fabrikan hiri hondakinik kiskaltzerik, alderdiak bere webgunean azaldu eta Antonio Fernandez Gordillo parlamentariak hitzez grabaketa honetan eta honetan argitu...
Read MoreErrauskailuek kantzerra ugaritzeaz zientzialari espainiarren ikerlan berria
[ARGIAk 2012-12-13an euskaraz plazaratu zuen albiste honek oihartzun handia ezagutu du Euskal Herrian… gaztelaniazko hedabideetaraino irtsi zenean. Hauen erreferentziaz osatuta eskaintzen dugu berriro]. “Cancer mortality in towns in the vicinity of incinerators and installations for the recovery or disposal of hazardous waste” ikerlana plazaratzen du Environment International zientzia aldizkariaren azken zenbakiak. Azterketa egin duten Javier García-Pérez, Pablo...
Read MoreMallorcan urtarriletik kanpotik ekarritako zaborrak erreko dituzte
Baimen guztiak lorturik, Mallorcako errauste plantan urtarrilean ekingo diote kanpotik ekarritako hondakinak erretzeari. Lehenbiziko zama Sabadelletik iritsiko omen zaie. Europa Press “Mallorca comenzará a importar residuos el próximo mes“
Read MoreBaleareetako sailburua: errauste plantarekin, zenbat eta gehiago birziklatu orduan eta gehiago pagatu
Baleareetako gobernuan ingurumen sailburu den Catalina Solerrek Diario de Mallorcari egin deklarazio harrigarri bezain argigarrietan aitortu du hiri hondakinen gaiean errausketaren eta birziklatzearen artean dagoen ezkondu ezina: “Hogei urtez herritarrak engainatu dituzte esanaz gehien birziklatzen duenak gutxiago pagatzen duela hondakinen errausketagatik. Ez da horrela. Egia zera da, zuk gehiago birziklatzen duzun neurrian eta Son Reuseko plantan tona gutxiago sartu ahala, orduan eta...
Read MoreMallorcako errauste plantan atzerritik eramandako hondakinak erretzea nahi du PPk
Mallorcako parlamentuan Partido Popularrak proposatu du bertako errauste plantan kixkaltzeko atzerritik hondakinak ekartzea, horrela errauskailua errentagarritasunera hurbildu dadin. Gainerako alderdi gehienak kontra azal dira, Balear uharteak Europako zabortegi bihurtuko direlakoan. Azpian dagoen arazoa: Baleareetako agintariek Tirsa enpresari bermatu behar diotela Son Reusko plantara behar adina hondakin eramatea, hala hitzartuta dagoelako kontratuan. Revista Namaste “La incineradora...
Read More
Iruzkin berriak