Vilassar de Mar-eko enbaxada, Intzineradoraren aldekoen “konejua” Usurbilgo erreferendum bezperan
Hamaikabat! alderdiaren eskutik Kataluniako Vilassar de Mar-eko udal agintariak etorri dira Usurbilera eta Hernanira Atez Atekoaren kontrako kanpaina egitera. Prentsak kobertura zabala eman dio. Hemen biltzen ditugu prentsak publikatu dituenak, eta Usurbilgo Atez Ate Dudipe! plataformak bisitaz egin duen gogoeta. «Birziklatzearen esklabo» (Berria) Joaquim Ferrer Vilassar de Mareko alkatea Usurbilen izan da, Hamaikabatek gonbidatuta, atez ateko bilketa zergatik baztertu duten ...
Read MoreUsurbilgo alkateak 6 urteko moratoria eskatu du Intzineradorarentzako eta A-A Gipuzkoa osora zabaltzea
Usurbilentzat eta Gipuzkoarentzat aukera bat eskatu du Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondok, herrian burutu behar duten erreferendumaren kanpaina hasieran, herritarrei eta Gipuzkoako Diputazioari zuzendutako idatzi publikoan. Errekondoren artikulu mamitsua Berriak eta Garak publikatu dute. Aukera bat Usurbilentzat, aukera bat Gipuzkoarentzat (Berria) Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea Alkate zoriontsua naizela esan dezaket. Alkate batentzat, herritarren bizimodua hobetzeko...
Read MoreOrioko udala ere errausketaren kontra eta Atez Atekoaren alde
Komunikabideetan isil-antzean pasatu bada ere, Gipuzkoako Orio herriko udala joan den udazkenean argi eta garbi mintzatu zen Zubietako intzineradora proiektuaren kontra eta pixkanaka zabaltzen ari den Atez Ateko bilketa sistemaren alde. Albistea Urola-Kostako Hitzan publikatu zen. Bestalde, mahainguru interesgarri bat antolatu zuten errausketaz Orion bertan, Karkara aldizkariaren gunean jakinarazi zutenez. Hondakinak erraustegira eramatearen aurka agertu dira udal talde gehienak...
Read MorePeio Lozano elkarrizketatu dute Hernaniko Kronikan
Gaur herrian “Eta erraustegia zer?” gaiaren inguruan hitzaldia eman behar duela eta, Hernaniko Kronika egunkariak elkarrizketa egin dio Peio Lozano lurralde plangintzan adituari. “Gipuzkoan zabor asko ari gara bereizten, eta beraz, erraustegia justifikatzea ez daukate erraza” titulua darama artikuluak. Hitzaldia Hernanin Zero Zabor taldeak antolatu du. Peio Lozano “Gipuzkoan zabor asko ari gara bereizten, eta beraz, erraustegia justifikatzea ez daukate...
Read MoreZubietako erraustegi proiektua 260.000 tona zaborretara doitu dute
Berria egunkariak laburbildu du nola dauden une honetan Zubietan eraiki nahi duten errauste plantaren inguruko kalkuluak. Horrela jakin da 400 milioi euro kostako dela bere azpiegitura eta guzti eta 260.000 tona zabor erretzeko tamainara doitu dutela eta orain eraikuntza lur azpian 30 metrotan sakonduz barnatu nahi dutela (gutxiago ikus dadin), beste informazio interesgarri askoren artean. Kronika berean jakin dugu Usurbilen Atez Ateko sistema nola dabilen ikustera ere ez dela arrimatu ...
Read MoreGreenpeacek eredugarritzat jo du Usurbil Atez Ateko bilketa eta Intzineradorak kritikatu
Erretzen ohi dituzten hondakinekin argindarra sortzen dute errauste plantek, eta, ondorioz, Espainiako Gobernuaren diru sariak jasotzen dituzte. Energia berriztagarria sortzeak bezala balio du. Hala azaldu du Greenpeace talde ekologistak. Jarduera hori diruz laguntzea salatu du talde ekologistak, uste baitu aski frogatua dagoela «kutsadura kimikoaren» erantzule direla errauste plantak. Gainera, Espainian eta Hego Euskal Herrian atmosferara isurtzen den CO2 guztiaren %3 planta horiek...
Read MoreIntzineradoraren kontra eta Atez Ateko bilketaren alde manifestaldia atzo Donostian
Gasteizko Legebiltzarrak Hondakinen Euskal Lege proposamena eztabaidatzeari ezezkoa eman ostean, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak manifestazioa deitu zuen atzoko. Deialdiarekin bat egin eta makina bat herritarrek zeharkatu zituzten Donostiako kaleak errausketa baztertu, zaborren kudeaketarako atez ateko bilketa bultzatu eta herritarren parte hartzea sustatu dadin eskatzeko. Mobilizazioak eragile eta alderdi ugariren sostengua jaso zuen.Zaborren kudeaketan...
Read MoreGipuzkoako Partzuergoak bere estatutuak aldatu ditu intzineradora blindatu nahian
Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak bere estatutuak aldatu ditu, hemendik aurrera elkargo horretatik ateratzen bada herriren bat orain arte errauskailua eraikitzeko egin diren inbertsioen zatia ordaindu behar izan dezan. Errauste plantaren kontrako mugimenduek, San Markos Mankomunitateak eta zenbait partiduk -bidenabar Ezker Batuak eta Aralarrek- salatu dute neurri horrekin batetik Atez Ateko Bilketa sistema ito nahi dela eta bestetik poltsikotik gatibu eduki nahi dituztela udal...
Read MoreErrausketaren Aurkako Plataforma lanean ari da apiril amaierarako 30.000 sinadura biltzeko
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataforma lanean gogor ari da apirilaren 30erako 30.000 sinadura lortzeko, Eusko Legebiltzarrak hondakinen lege berri bat eztabaidatu eta onartu dezan, zaborren gaikako bilketa arautuz eta horien errausketa galaraziz. “Berria“ egunkariari erantzun dio Plataformaren bozeramaile Edorta AgirrekUnai Agirre.Unai Agirre, Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeko bozeramailea Errausketaren Aurkako Plataformak 30.00o sinadura behar ditu gaikako bilketa...
Read MoreErraustegiko lurren egoera ezagutzeko martxa egin dute Zubietan
Abenduaren 13an Zubietan eraiki nahi duten erraustegiarentzako aurrikusitako lurrak zein diren eta nola dauden ezagutzera martxa egin zen. Ehun lagunetik gora joan ziren bertaraino euripean. Zubietaraino bildu ziren hiru adarretako bat Añorgatik pasatu zen, eta hemen ezagutu zuten Cementos Rezola fabrikak zaborren errausketan egin nahi duen apostua, gaur egun pneumatikoak eta haragia kixkaltzeko egiten dituen lanez gain. Albisteak agertu dira Garan eta Diario Vascon eman dute. ...
Read More
Iruzkin berriak