Errausketaren Aurkako Koordinakundeak plan alternatiboak indarrean jartzeko eskatu du
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Koordinakundeak prentsaurreko batean eskatu du batetik Zubietan eraiki nahi den errauste planta proiektua alde batera uzteko, eta bestetik agintariek martxan jarri ditzatela hiri hondakinak kudeatzeko plan alternatiboak. Maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan herritarrek emandako botoek hori eskatzen dutela argudiatu dute. Albistea eskaini dute “Berria”k (“Errausketaren Aurkako Koordinakundeak plan alternatiboak indarrean jartzeko eskatu...
Read MoreErrauste plantaren aldeko mankomunitateek meatxu egin dute Donostialdeko zaborrik ez dutela hartuko
Gipuzkoako Batzar Nagusietan, maiatzeko hauteskundeen ondoren, Aldun Nagusia aukeratzeko negoziaketen erdian ipini zuen Ezker Batuak. Miguel Buen sozialistak agindu zien Gipuzkoa mailako herri kontsulta egitea, eta Markel Olano jelkideak udalek eta mankomunitateek erabakitakoa onartuko zuela. Markel Olano (EAJ) atera zen diputatu nagusi eta EBk adierazi zuen Zubietako errauste plantaren proiektua paralizatutzat jo daitekeela (1). Ondoren etorri dira errakzioak. Markel Olano luze mintzatu zaio...
Read MoreZubietako errauste plantaren aurkakoek gehiengoa izango dute San Markosko Mankomunitatean
Maiatzaren 27ko hauteskundeen ondoren Donostialdeko zaborrak kudeatzen dituen San Markos mankomunitatean indar korrelazioa aldatu egin da, eta errauste plantaren kontrako hautetsiek -EB/Aralar eta EAE/ANVkoek- nagusitasuna izango dute. Horrek ez du esan nahi Gipuzkoako mankomunitate guztiak bilduz hauteskunde bezperan sortu zen partzuergoak hartutako erabakia -errauste planta eraikitzekoa, alegia-administratiboki gelditzea posible izango denik, baina bai Donostialdeko udalek zaborren kudeaketa...
Read MoreGipuzkoako Ahaldun Oiarbidek dio errauste planta eraikitzeko plana instituzioek “blindatuta” daukatela
Hauteskunde bezperetan, maiatzaren 25ean, “El Diario Vasco” egunkariak txoko ezkutu batean publikatu zuen honako albistea: “Creado el consorcio entre mancomunidades”. Orain, hauteskundeak pasa eta alderdi nagusiak Gipuzkoan Diputazio berria osatzeko negoziaketan ari direnean, herritar oso gutxik ezagutu duten albiste horren garrantzia berretsi du Gipuzkoako Garapen Iraunkorreko Ahaldun Luis Mari Oiarbidek. “La incineradora no tiene marcha atrás, aunque ANV...
Read MoreZubietako herritarrek errauste plantaren kontrako botoa eman dute
Maiatzaren 27an udal hauteskundeez gain errauste plantari buruzko erreferenduma egiteko eguna ere izan zen Zubietan. Herritarren %62k eman zuen botoa, eta bozkatu zuten 243 pertsonetatik 242 kontra azaldu zen. Kontsulta Zubietako Herri Batzarrak antolatu zuen. Albiste hori “Berria” egunkariak titulu honekin bildu du: “Zubietako herritarrek errauste plantaren kontra eta alternatiben alde egin dute” . Eta “Gara”k berriz honela: “Aplastante rechazo a la...
Read MoreHauteskunde bezperan, erraustegia martxan jarriko duen Kontsortzioa sortu du Gipuzkoako Diputazioak
“El Diario Vasco” egunkariak txoko batean publikatu du, ostiraleko (maiatzak 25) edizioan: “Creado el consorcio entre mancomunidades” izenburupean dioenez, atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mankomunitateek sortu zuten Gipuzkoako hondakinak kudeatuko dituen Kontsortzioa. (Ikusi Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatutako estatutuak: GFA eta Debagoiena, Debabarrena, S. Markos, Saiseta, Urola-Erdia, Urola-Kosta eta Tolosaldeko Mankomunitateen artean lankidetza hitzarmena eta...
Read More“Txingudi Bizirik” elkarteak alderdiei eskatu die errauste-plantaz iritzia emateko
Txingudi Bizirik plataformak maiatzaren 10ean eskatu du alderdi politikoek argitu dezatela nork bere jarrera inzineradoraren aurrean. Hala publikatu du “El Diario Vasco” egunkariak “Txingudi Bizirik pide a los políticos que «aclaren» su postura sobre la incineradora” lerroburua daraman albistean. Plataformaren bozeramale Pilar Barquin-ek deklaratu duenez, «hiru urte daramatzagu Txingudiko erraustegiarekin jira eta buelta, eta azken aldi honetan gaia itzali egin dela...
Read More“Erraustegirik ez” lemapean mendi martxa antolatu du iganderako Usurbil Bizirik plataformak
Usurbil Bizirik plataformak mendi martxa antolatu du iganderako, maiatzak 6. Frontoi atzetik irtengo da goizeko 9:00etan. Zubieta Lantzen eta Lasarte-Oria bizirik plataformek mendi martxara joateko dei egin dute. Hala, Lasarte-Oriatik ere beste zutabe bat aterako da 8:30tan, eta ordu erdi beranduago Zubietara iritsiko da. Leku batetik zein bestetik irteten direnek Artzabaletarako bidea hartuko dute eta bertan elkartuko dira. Erraustegiaren kokalekuraino igoko dira. Bertan informazio gune bat...
Read MoreLasarte-Oriako udalak gaitzetsi egin du Zubietan hondakinentzako errauste-planta eraikitzea
Apirilaren 27an Lasarte-Oriako udalak osoko bilkura ez-ohikoan gaitzetsi egin du Zubietan errauste-planta eraikitzea. Hala ezagutarazi du Gipuzkoako “El Diario Vasco” egunkariak “El Pleno aprobó el rechazo a la incineradora de Zubieta” lerroburuarekin plazaratutako albisteak. Herriko 13 zinegotzi azaldu ziren bileran, horietatik 9k eman zuten errauste-plantaren kontrako botoa (PSE-EEko 8ek eta EB-IUko bakarrak) eta EA-PNVko 4ak abstenitu egin ziren. Udalak hitz eman du...
Read MoreHerritar talde batek auzitegira joko du errauste planta egitea onartzen duen erabakiaren aurka
Berria 2007-03-25 – IÑAKI PETXARROMAN Urtarrilaren 30ean Donostiako Udalbatzak Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzekohartu zuen erabakiaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarriko du aste honetan herritar talde batek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. BERRIAk jakin ahal izan duenez, errauste planta kokatu nahi duten Zubieta inguruan bizi dira auzi-jartzaileak, eta, haien artean, badira kultura, politika, sindikalgintza eta kirol alorrean ezagunak diren pertsonak....
Read More
Iruzkin berriak