EAJren eskariz, Europako Batzordeak aztertuko du Gipuzkoako hondakinen plana nola dagoen
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako instituzio nagusietan gobernatzen duen Bilduren kontrako ofentsiban darraite PSEk eta EAJk Zubietan egin beharreko errauste planta bertan behera uztea erabaki duela eta. Debabarrenak eta San Markok GHK auzitara eraman ostean errauskailua geratzeagatik, salaketa EAJko eta PSEko lehendakari eta lehendakariordeek sinaturik, Izaskun Bilbao europarlamentari bizkaitarrak salatu du errauskailuaren lurperatzea Bruselan, erantzun bezala ekarriz Europar Batasunako...
Read MoreKalparsoro fiskalak ez du arrazoirik ikusi Zubietako errauskailua geldiarazteko
Euskal Autonomia Elkarteko Auzitegi Nagusian fiskal nagusia den Juan Kalparsorok uste du Zubietan eraiki nahi zen errauste planta geldiarazteko arrazoi teknikorik edo ingurumenezkorik ez dagoela. Laster jakinaraziko omen ditu, gainera, Gipuzkoako oraingo agintariek gaiaz jokabide okerra egin ote duten ikertzeko hasitako ikerketaren emaitzak. Diario Vascok zabaldu du albistea: “Calparsoro no ve motivos ambientales o técnicos para paralizar la...
Read MoreEAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Zubietak baimen guztiak dauzkala
Zubietan eraiki nahi zen errauste plantaren kontra Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi auzibide zeuden abiatuak, bata Usurbilgo udalak eta bestea Zubietako herri batzarrak. Egunotan prentsak jakinarazi duenez bi auzietan epaileek arrazoia eman diete errauskailuak baimenak ondo emanak zituela defenditzen zutenei, argudiatuz baimenak emateko prozedurak ondo bete zituztela sustatzaileek eta Zubietako herri batzarrak ez daukala auzibide horretan sartzeko ahalmenik. Ñabardura moduan...
Read MoreAzpeitin alderdiak ados Lapatx ixteko azpiegitura berriak adostearekin
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatuak azaldu duenean hondakinen kudeaketarako azpiegitura berriak negoziatzen ahaleginduko dela alderdi politikoekin, Azpeitian EAJ, H1! eta Bilduren artean lortutako akordioa aipatu du adibidetzat. Izan ere, urtarrilaren 7an udalbatzak “eragile guztiei eta bereziki Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politiko guztiei” eskaera luzatu die “azpeitiarren interesak defendatzeko, ez ditzatela gure herriko interesak...
Read MoreErrauskailu proiektua gelditu izana ospatu dute Usurbilen
Atzo, igandea, “Nik ere errauskailua gelditu dut!” festarekin ehunka lagunek ospatu dute Usurbilen Zubietako errauste plantaren proiektua bertan behera geratu izana. Goizean errauskailua egiteko mendi urraketara ibilaldia burutu ostean, Usurbilbo plazan pailazoen erakustaldiak, dantza eta bestelako ospakizunak izan dira, azkenean antolatzaileen agiriaren irakurketaren ondoren Gipuzkoa Zero Zabor, Erraustegiaren aurkako plataforma, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Greenpeaceko...
Read More‘Nik ere erraustegia gelditu dut’ jaialdia Usurbilen abenduaren 29an
Abenduaren 29an, igandea, Zubietako errauste plantaren proiektua betirako lurperatu izana ospatu da Usurbilen, Gipuzkoa Zero Zabor mugimenduak antolatu duen “Nik ere erraustegia gelditu dut” jaialdiarekin. Egitaraua irekiko du goizeko 09:00etan abiatuko den mendi ibilaldiak, 11:00etatik aurrera hainbat ekimen iragartzen dira haur, gazte eta helduentzako, eta 13:00etan burutuko da ekitaldi nagusia. Usurbilgo ekitaldira hurbiltzeko egin dute Gipuzkoa Zero Zabor, Errausketaren Aurkako...
Read MoreDonostialdeko alkateek poza azaldu dute errauskailua baztertu delako
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarteko eta Usurbilgo alkateek eta Donostiako Udaleko Nora Galparsoro alkateordeak prentsaurrean azaldu dute beren poza azkenean Zubietan errauste plantarik erabakiko ez delako. Herri horiek ziren Zubietako errauskailuek bortitzen kaltetu behar zituen udalerriak. Hitzan Agurtzane Altunak kontatu du “Birziklatzearen aldeko olatua da errauste planta bertan behera utzi duena” kronikan: “[Alketeek] Errauste planta bertan behera geratzea errausketan...
Read MoreSozialistek herriz herri kontabilizatu dituzte errauskailuaren kalte-ordainak
Gipuzkoako PSEk herriz herri kontabilizatu ditu Zubietako errauskailua gelditzearen truke eraikitzaileei ordaindu beharreko kalte-ordainak, prentsak tantaka azaltzen dituen albisteek erakusten dutenez (kronika guztiak Diario Vascon azalduak dira: – Donostia “El PSE asegura que ‘paralizar la incineradora costará a San Sebastián 2,5 millones’” – Pasaia “El PSE denuncia que Pasaia pagará 222 mil euros por la incineradora” – Urretxu...
Read More‘Nik ere gelditu dut’ festa antolatu du Gipuzkoa Zero Zaborrek 29rako
Gipuzkoako Zero Zabor elkartea abenduaren 29rako antolatzen ari da Zubietako errauste plantaren asmoa bertan behera geratu izana ospatzeko festa. Usurbilen egingo den jaialdiari “Nik ere gelditu dut” ipini diote izenburu. Albistearen xehetasun gehiago ezagutzeko, ikusi: – Noaua “‘Nik ere gelditu dut’ jaialdia, abenduaren 29an Usurbilen” – Berria “Errauste plantarik egingo ez dela ospatzeko, jairako deia” – Gipuzkoa Zero Zabor...
Read MoreErrauskailua itxi osteko erreakzio gehiago
Jarraitzen dute plazaratuz GHKk Zubietako errauskailu asmoa lurperatu ondorengo erreakzio gehiago, nagusiki alderdi politikoen aldetik. Hona azken egunotako batzuk: – Denis Itxaso (PSE) “Bildu quiere perpetuar la vida de los vertederos hasta que revienten” (DV) – Juan Carlos Cano (PP) “La basura a la Diputación se la trae al pairo, solo quería parar la incineradora” (DV) – “Alcaldes y concejales del Goierri y Urola denuncian el «ocultismo» de...
Read More
Iruzkin berriak