Otsailaren 4an, errausketaren aurkako manifestazioa Hondarribian
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 4an Gipuzkoako erraustegiaren aurka manifestazioan protesta egiteko deia zabaldu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Hondarribian izango da, eguerdiko 12:30ean Butron pasealekutik abiatuta, lelo honekin: “Errausketarik ez Txingudin ez Zubietan”. Bidasoko Hitzak zabaldu duenez, asteazkenean –urtarrilak 25– bilduko dira lekuko antolatzaileak prestaketa lanak aurreratzeko, eskualdeko zenbait taldek bat egin baitu deialdiarekin:...
Read MoreJendetzak oihu egin du Lasarte-Orian errausketaren kontra
Zientoka pertsona bildu ziren larunbatean, azaroak 21, Lasarte-Oriako karriketan herritik oso hurbil eraiki nahi dieten Zubietako errauste plantaren kontra oihu egiteko. Lasarte-Oriako Aire Garbia plataformak deituta, bertako herritarrez gain Buruntzalde eskualdeko eta Gipuzkoa osotik etorritakoak ere bildu ziren bertan. Herritarrek oihukatu zuten ez dutela onartzen errauste plantarik ez Zubietan (Lasarte ondoan) eta ez beste inon. Berriak informatu duenez, manifestazioan azaldu ziren...
Read MorePaul Connetten zorion agurra errauskailua gelditzeagatik
Paul Connettek, mundu osoan errauskailuen kontrako eta Zero Zabor estrategiaren aldeko mugimenduetan lider ezagunena denak, bere zoriona adierazi du Gipuzkoako errauskailuaren proiektua bertan behera gelditu delako. Zero Waste mugimenduaren foroetan bai Connettek eta bai Europako Zero Zaborren koordinatzailea den Joan Marc Simonen mezuak euskaraturik zabaldu ditu Hernanin Zero Zabor taldearen blogak: “Paul Connetten zorion agurra gipuzkoarroi errauskailua...
Read MoreBilduk ohartarazi du Txingudiko errauskailua berriro mahaian dagoela
Hitzak zabaldu duenez, hondakinez mintzatzeko kazetariak deitu dituzte Hondarribiako eta Irungo Bilduren zinegotziek, hasiera batean bosgarren edukiontziari nolabaiteko babesa emateko eta gizarteari gaikako bilketa sustatzeko, baina “asteartean Txingudiko Zerbitzuen batzarrean Juana Bengoetxea ordezkari popularrak Bidasorako errauskailu bat proposatu izanak euren asmoa aldarazi du”. Asier Perez Karkamok sinatu du “Bidasorako errauskailua berriro mahai gainean jarri dutela...
Read MoreTxingudiko hondakin eredua: zaborra esportatu eta agian erraustu
Txingudiko mankomunitateko presidente Jose Antonio Santanok (PSE) eta bere ondoko Aitor Kerejetak (EAJ) prentsaurrekoan azaldu dituzte Txingudiko hondakinen zenbait ezaugarri. Alde batetik, gaikako borondatezko bilketaren barruan eskualdeko familien %24ek eman dute izena organikoa edukiontzi marroietan uzteko, eta, beraz, familien %76k ez du organikorik bereiziko. Bestetik, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan ez dagoen Txingudi aztertzen ari da Gipuzkoatik kanpoko zabortegiren batera eramatea...
Read MoreErrausketa Gipuzkoan 2002-2012 (bideoa)
Hondakinen gatazkaz bideo didaktiko laburrak ekoizten dituen 5 minututan erabiltzaileak YouTuben ipini ditu bideo berri bi: Errausketa Gipuzkoan 2002-2012 eta honen gaztelaniazko bertsioa den Incineración en Gipuzkoa 2002-2012.
Read MoreGipuzkoan hondakinak errausteko asmoaren 10 urteak laburbildu ditu Petxarromanek
PIGRUG 2002-2016 planaren hamargarren urteurrena dela eta, “Hamar urte kea botatzen” kronikarekin laburbildu du Berria egunkarian Iñaki Petxarromanek Gipuzkoan hondakinak errauskailu berri batean kiskaltzeko asmoen orain arteko historia.
Read MoreCarlos Ormazabal (EAJ) eta Denis Itxaso (PSE) dira Hondakinen Konsortzioko buruzagi berriak
Aurrez iragarri bezala, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa osatu da. Lehendakari kargua Carlos Ormazabal EAJkoak hartu du; Gipuzkoako Foru Aldundian bera da Garapen Iraunkorreko diputatua. Lehendakariordea D enis Itxaso PSEkoa izango da; hau Donostiako udalean zinegotzia da eta Ingurumen sailaren arduraduna. Partzuergoak bere ibilbide berriko estreinako biltzarrean era solemnean berretsi nahi izan du aurreko legegintzaldian hondakinentzat martxan jarritako planarekin segiko duela eta Zubietan...
Read MoreIrun eta Hondarribiak gelditu dute Txingudiko erraustegi proiektua eta Gipuzkoako Konsortzioan sartuko dira
Irun eta Hondarribiak osatzen duten Txingudi mankomunitateak ofizialki eskatu du Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioan sartzea eta erabaki horrekin batera jakinarazi du eskualde horretan eraikitzekotan ziren errauste planta bertan behera uzten dutela. Albistea eman dute “Diario de Noticias “ek, “Gara “k eta “Diario Vasco “k. Irun y Hondarribia llevarán sus residuos a la incineradora de Zubieta abandonan el plan para construir su propia planta (Noticias de...
Read MoreHondarribian GAIA eta Ekologistak Martxan erakundeek bukatu dute mundu biltzarra hondakinen errausketaz
Hondarribian hirietako hondakin solidoez burutu duten mundu biltzarra bukatu dute GAIA eta Ekologistak Martxan erakundeek. Azken ekitaldian, bertara mundu osotik bildutako aditu eta militanteek eskatu dute errauste plantak eraikitzeko planak geldi ditzatela. Albistea eskaini dute ” Berria “k ( Gipuzkoan bi errauste planta egiteko planak gelditzeko eskatu du GAIAk ), ” Gara “k ( GAIA: «Errausterik eta hondakinik gabeko komunitatea ez da utopia» ) eta ”...
Read More
Iruzkin berriak