Nafarroako gobernuak errausteko baimena kendu dio Cementos Portlandi
[Pello Zubiria Kamino] Ingurumen gaiak jarraitzen dituen Compañia de las 3 Erres taldearen webguneak zabaldu du: Nafarroako Gobernuak iraungitzat eman du Olaztin Cementos Portlandek daukan usinan hondakinak erretzeko baimen bateratua. Gobernuaren buletinaren 185. zenbakian plazaratu da ebazpena, 41E/2015 erreferentzia daramana eta irailaren 8an hartua. Eva García Balaguer Ingurumenerako eta Lurraldearen Antolaketarako zuzendari orokorrak sinatutako erabakiak argudiatzen du aurreko gobernuak...
Read MoreOlaztin hondakinak erretzeko baimena ezabatzea eskatu du Sustrai Erakuntzak
[Pello Zubiria Kamino] Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako Gobernuari eskatu dio iraungitu eta baliogabetzat jo dezala Olaztin Portland-Valderribas korporazioak daukan porlan fabrikan etxeetako hondakinak kiskaltzeko ingurumen baimena. Une honetan egoera kontraesankor batean bizi da Nafarroa hondakinen kudeaketari dagokionez: Auzitegi Gorenak ez-legezkotzat jo zuen gobernuaren hondakin plan nagusia eta plan berria errotik idazten hasi direnen bitartean Nafarroako enpresa batek hondakinak...
Read MoreFuneseko ongarri planta defenditu dute birziklatzearen aitzindari nafarrek
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroan justizia klimatikoaren eta ingurumenaren gaiez interesatuak zorioneko daude: RRR Compañia bloga hasi da hondakinen kudeaketaren inguruan lurralde honetan sortutako albisteen berri. Hamar urtez goiti darama lanean Compañia de las 3 Erres (Reducir, Reciclar, Reutilizar) elkarteak Iruñean. 1980ko hamarkadan Iruñerrian hondakinen kudeaketa alternatibo baten esperientzia landu zuen Lorea kolektiboan (LARRUNen 156. zenbakian Alfonso del Valek azaldu zuen...
Read MoreSakanak auzia irabazirik, Nafarroak Hondakin Plan berria idatzi beharko
Nafarroako Sakana eskualdeko Guaixe aldizkariak zabaldu duenez, Espainiako Auzitegi Goreneko Administrazio-Auzietarako 5. sekzioak atzera bota du Nafarroako Gobernuak aurkeztutako helegitea eta, beraz, baliogabe utzi du Nafarroako Hiri Hondakinen 2010-2020 Plan Integratua. Sakanako Mankomunitateak eta Sustrai Erakuntza fundazioak eraman zuten plana auzitara. Bi erakundeok epaitegietara jo zuten eta 2013an Auzitegi Gorenak arrazoi eman zien, honakoa argudiatuz, Guaixeren arabera: “Epaileek...
Read MoreNafarroako Gobernuak dio gaikako bilketaren apostua egin behar dela
Nafarroako mankomunitateekin joan den astean egindako bileran esan du Jose Javier Esparza Ingurumen kontseilariak: hondakinen gaikako bilketa “hil ala biziko” (vital gaztelaniaz) eredua dela Nafarroarako. Efe agentziatik hartutako kronika honela titulatu du Diario de Navarrak: “Esparza ve la recogida selectiva como “modelo vital” de gestión de residuos“. Honela kontatu du bilkuraren hasiera: “Antes del comienzo de la reunión, el consejero ha...
Read MoreLarunbatean, urriak 11, errausketaren kontrako ekitaldia Altsasun
Hitzondo hedabideak zabaldu duenez, errausketaren aurkako 3Mugak Batera plafatormak larunbat honetarako, urriak 11, mobilizazio bat deitu du Altsasun. Ekintza Iortia Kultur Guneko aurreko plazan izango da eta eguerdiko 12:00etan hasiko da. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, Nafarroako Parlamentu aurrean egin zen ekintzaren antzekoa izango da asteburuan egingo dutena, non ospitale erraldoi bat irudikatu zuten. Mobilizazioan parte hartu nahi duen jendeari izara bat eta ur botila hutsak...
Read MoreNafarroako sozialistak errausketaren kontra omen daude… baina biharko
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroan udako trumoi txiki bat eragin du PSNko sozialistek publikoki esan izanak hondakinen errausketaren kontra daudela. UPNren gobernuari abuztu hasieran eskatu diote goitik behera berrikusi dezatela hondakinen Nafarroako plana, irtenbide bezala erraustea baino soluzio hobeak ezartzeko, tartean aipatuz “ura, presioa eta beroa” erabiliz oso konponbide ona ematen omen duen sistema bat, horrela, zehaztapen gehiago gabe. Sozialistek lortu dute trumoiak...
Read MoreBaztan, Malerreka eta Bortzirietan 1.000 familiak konposta egiten du
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroan hondakinen kudeaketa burutsuago bat antolatzen ari direnen eredu behin eta berriro Sakana aipatu badugu ere, aurrerapen handiak egin dituzte azken urteotan Baztan, Malerreka eta Bortzirietan. Auto- eta auzo-konposta sustatzeko azken kanpainan 700 familia gehiagok bere burua aurkezturik, dagoenekoz 1.000 familiaz goiti ari da etxeko organikoak era autonomoan kudeatzen. Ttipi Ttapak “Konpost kanpainaren lehenengo fasea bukatu eta bigarren faseko bilerak...
Read MoreErrauskailurik gabeko Orkoienen, festa eta musika
Igandean ospatu zuten Orkoiengo bizilagunek gobernuak biomasa errausteko planta bertan behera utzi izana, proiektua eteteko albistea urtarrilean jaso bazuten ere. Orkoien Osasuntsu plataformak 1.300 alegazio egin eta hainbat ekitaldi antolatu ditu, 2009ko abenduan lehenengoz erraustegi proiektuaren albistea argitaratu zenetik. Hilean 300 tona egur erreta argindarra sortzeko asmoz eraiki nahi zen biomasa planta eta orduro 30 kilo gas toxiko aireratuko zituen. Errauskailuaren eraikuntza...
Read MoreOlatzagutiako UGTko burua laster sindikatuak Nafarroako buru jarriko
Noticias de Navarrak zabaldu du albistea: “Goyen y su ejecutiva asumen la postura del sindicato para ser relevados en abril“. Antza denez, Goienek ez du idazkaritza postua bere gogoz utzi, sindikatuko beste buruek behartu dute onartzera. Egunkari horren arabera, apirilean eginen du UGT sindikatuak bere zuzendaritza aldaketa eta Nafarroako idazkari nagusi berri Javier Lekunberri izendatuko. Lekunberri azken urteotan Olatzagutiako Cementos Portland enpresako langileen batzordearen...
Read More
Iruzkin berriak