Txingudin berpiztu dute errausketaren aurkako mugimendua
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 4an Hondarribian burututako manifestazioaren uberan berriro jarri dira abian Bidasoa inguruko zenbait jende eskualde hartan errausketaren aurkako mugimendua berpizteko. Hondarribian larunbateko manifestazioaren leloak biltzen zituen Txingudiko eta Zubietako borrokak: “Errausketarik ez Txingudin, ez Zubietan”. Txingudiko mankomunitateak Gipuzkoako bigarren errauste planta bertan eraikitzea erabaki zuenean, Txingudi Bizirik plataformak lortu zuen...
Read MoreIstripu batek sute erraldoia eragin du AEBetako erraustegi batean
[Lander Arbelaitz] Sute handia piztu da ostegun gauean Virginia estatuan dagoen erraustegi batean, AEBetan, NBC Washington hedabidean irakur eta ikus daitekeenez. Lorton herrian kokatutako azpiegituran erraustu behar zituzten hondakinek hartu dute su eta zabaldu egin dira garrak, suhiltzaileen arabera. Ez da zauriturik izan. Egunean 3.000 tona zabor errausten dituzte bertan, ondorengo lekuetatik eramanak: Washington, D.C. aldiriak, Fairfax konderria eta Virginia. Suhiltzaileak ostiral goizean...
Read MoreEuropako Batzordeak errausketari diru-laguntzak kentzea sustatuko du
Europako Batzordeak urtarrilaren 24an ezagutarazi duen erabakian argibide interesgarriak ezarri ditu orain arte erraustegiek dauzkaten-diru-laguntzez eta Europak nozitzen duen errausteko kapazitate handiegiaz. Errausteko oraindik ahalmen txikia eta zabortegiekiko menpekotasun handia daukaten herrialdeek (Espainiako Estatua bezala euskal lurralde guztiak atal honetan sartzen dira) gaikako bilketan eta birziklatze ahalmenenean zentratu behar dutela dio EBk, organikoaren bilketa eta birziklatzeari...
Read MoreOtsailaren 4an, errausketaren aurkako manifestazioa Hondarribian
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 4an Gipuzkoako erraustegiaren aurka manifestazioan protesta egiteko deia zabaldu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Hondarribian izango da, eguerdiko 12:30ean Butron pasealekutik abiatuta, lelo honekin: “Errausketarik ez Txingudin ez Zubietan”. Bidasoko Hitzak zabaldu duenez, asteazkenean –urtarrilak 25– bilduko dira lekuko antolatzaileak prestaketa lanak aurreratzeko, eskualdeko zenbait taldek bat egin baitu deialdiarekin:...
Read MoreZenbat harik osatzen dute erraustegiaren auzitegietako korapiloa?
[Pello Zubiria Kamino] “Gipuzkoako erraustegia auzitegietan katramilatuta” titulatu zuen ARGIAk urtarrilaren 9an, 16an Deiak “La incineradora de Zubieta cae en una maraña judicial” eta gaur –17– Berriak “Mataza juridikoan trabatua“. Pixkanaka ageri denez, Zubietako erraustegia Gipuzkoako agintariek hasieran uste baino korapilo nahasiagoan harrapatuta geratu da auzitegietan. Eta agian oraindik ez dira ezagutzen korapiloaren hari guztiak. Alde batetik...
Read MoreMallorcako erraustegiari txikiegi gelditu zaio sortzen dituen errautsen biltegia
[Pello Zubiria Kamino] Mallorcako Última Hora egunkariak eman du albistea: “Son Reus [erraustegiaren] errautsentzako biltegiak urte eta erdirako lekua baizik ez dauka” eta hondakinak kiskaltzen dituen Tirme enpresak eskatu du zabortegi berezia handitzeko baimena. Gipuzkoak bizi duen gatazkan nabarmentzeko albistea da: Zubietako erraustegiaren lizitaziotik kanpo geratu dira errautsen eta eskorien tratamendu eta hobiratzea, GHK-k oraingoz proiektuaren lehen fasea baizik ez duelako...
Read MoreGipuzkoako alkateei galdetzen diete ea zer egin behar duten erraustegiaren zorpetzearen aurrean
[Pello Zubiria Kamino] Donostialdea eta inguruko herrietako udal erregistroetan zenbait herritar hasi dira beren alkateei galdezka ea zer egin duten edo egiteko asmoa duten Zubietako erraustegiak udalerri bakoitzari sortuko dion 35 urteko zorpetzearen aurrean. Urte amaieran, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak etxez etxe, postontzietan banatu zuen eskuorriak eragindako kezkak bultzatu ditu, antza, Donostia, Hernani, Errenteria, Usurbil eta beste zenbait udalerritako herritarrok urrats hau...
Read MoreEpaitegi batek bertan behera utzi du GHK-k erraustegiaren lehen adjudikazioaren kontratua eten izana
Bildu agintean zela, GHK-k 2013ko azaroan Zubietako erraustegia egiteko kontratua bertan behera uzteko erabakia eta enpresa multzoari eman beharreko kalte ordainaren erabakia bertan behera utzi du Donostiako 1. Administrazio Auzietarako Epaitegiak. 2013an zortzi milioi euroko kalte ordaina ordaindu zien GHK-k FCC, Serbitzu, AE&E Inova eta Altuna y Uria enpresei. San Markosko eta Debabarrenako mankomunitateek helegeitea jarri zuten erabaki horren aurka. 2017ko urtarrilaren 4an arrazoia eman...
Read MoreGuraSOSen iritzian, erraustegia ez da bideragarria ez juridikoki, ez teknikoki eta ez ekonomikoki
GuraSOS elkarteak Zubietako erraustegiaren bideragarritasun legal eta ekonomiko-finantziarioaren urgentziazko azterketa plazaratu du urtarrilaren 3an egindako prentsaurrekoan. Elkarteak ondorioztatu duenez, abenduaren 27an GHKk Urbaser, LKS eta beste enpresaz osatutako taldeari egindako kontzesioak ez du bideragarritasun ez tekniko, ez juridiko eta ezta ekonomikorik ere eta horregatik “errauste planta ez da egingo”. Elkartearen estrategia aldaketa iradoki dute Joseba Belaustegi...
Read MoreIstripua izan da AEBetako erraustegi batean
[Lander Arbelaitz] Euskal Herrian oharkabean igaro den arren, ehunka suhiltzaile aritu ziren lanean AEBetako Dickerson herriko erraustegian abenduaren 8tik 10era izandako sutea itzaltzeko, Washington Post egunkariak jakitera eman zuenez. 1995ean eraiki zuten erraustegi hau eta egunean 1.600 tona hondakin erretzen ditu. ABC kateak dioenez, sei orduz egon zen sutea piztuta inor jabetu gabe. Wtop webgunean argazki galeria zabala ikus daiteke. Inork ez du zenbatu zenbat elementu kutsakor zabaldu...
Read More
Iruzkin berriak